2020(e)ko martxoaren 25(a), asteazkena

Ikastetxeko irakasleak, Alemanian izan dira, bertako hezkuntza sistema eta berrikuntzak ezagutzen.


Gure ikastetxeko lau irakasle, hiru egunez, Alemaniako Bavariako herri ezbedinetan izan dira.
Egonaldiaren helburuak, Alemaniako lanbide heziketako sistema gertutik ezagutzea eta mekanizazioari dagokionez, azkeneko joerak aztertzea izan dira gehien bat.

Irakasleak enpresaren aurrean, Pfronten-en
DMG-MORI enpresak Pfronten-en duen lantegian, Open House delako ekitaldia burutu da. Bertan, makina erreminta sektoreko enpresa garrantzitsu honek, mekanizazio munduan eskeintzen dituen hainbat soluzio aurkeztu ditu. Bost ardatzetako mekanizazioan du bere berezitasunetako bat, horretaz gain, eransketa bidezko fabrikazioa, laser bidezko testurizazioa etab,. Honako soluzioak, bertan ezagutzeko aukera izan dute partehartzaileek.

Hemen, enpresa honek  lantzen dituen teknologia mota ezberdinak:





Honetaz gain, enpresa honek prestakuntza eskaintzeko, bere berariazko  akademia ere badu, non ikasleak prestatzen dituen enpresa horretan garatzen deiren teknologietan, batez ere mekatronika, mekanika eta elektronika arloetan. Ikasle hauek aldi berean, egun edo aste batzuk partekatzen dituzte lanbide heziketako ikastetxeetan, prestakuntza gehigarria jasotzen. Prestakuntza mota hau Dual bezala ezagutzen da. Bertan ikastetxe ezberdinetako 100 ikasle daude. Bertan 3 urteetan zehar egoten dira. Ondoren, bere lantokiko langileak izatera pasatzen dira. Normalean, akademian bi astez egoten dira eta ikastetxean bat.





Pneumatikako praktikak. DMG akademian.



  

Automatizaziozko instalazioen diseinua eta muntaketa.



Mekanizazio bidez lortutako  pieza eta multzoak



  Tolosaldea LHII-ko irakasleak DMG akademian


Honetaz gain, Kaufbeuren herrian dagoen, Staaliche berufsschule-Kaufbeuren,  lanbide heziketako ikastetxea ezagutzeko aukera izan dute. Hau ikastetxe publikoa da. Bertan, beste puntu batzuen artean, hauek landu dituzte, bertako arduradun eta irakasleekin: Alemaniako hezkuntza sistema, Dual sistema, gelen eta ordutegien antolakuntza, metodologiak, lantzen diren edukiak, enpresekin harremanak, nazioartekotzea etab. Ikasketak 4. Mailakoak bezala sailkatuta  daude,  eta hiru urte hartzen ditu bere baitan. Ikastetxe honek hainbat ziklo ezberdin eskeintzen ditu, hala nola, elektronika, mekanika, zurgintza, nutrizioa, estetika eta arteari loturikoak besteak beste. Guztira 2000 ikasle inguru dituzte ikastetxean baina Ikasleak, nomalean, enpresaren bidez etortzen dira ikastetxera eta egonaldiak konbinatzen ditu ikastetxearekin, astean egun bat ikastetxean eta 4 egun enpresan pasaz. Modu honetan ez dira ikasle guztiak batera izaten ikastetxean.  DMG-MORI enpresaren akademiako elektronikako ikasleak adibidez,ikastetxe honetara joaten dira beraien ikasketak osatzera. 



Staaliche berufsschule-Kaufbeuren-en bertako arduradun eta irakasleekin.



 Mekanizazio zentrua


  Tailerreko ekipamendua
Soldadurako tailerrak
Instalazioak eta baliabideak ezagutzeko erae tartea hartu dute. Ekintza hau, Erasmus+ programaren diru laguntzarekin burutu da.
Ondorioak:
Makina erremintako enpresa erreferente baten azken produktuak ezagutzea eta bere langilegoa prestatzeko dituen baliabideak ikustea oso aberasgarria izan da.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina