“The Guardians of Europe” Erasmus+ KA2 
proiektuan parte hartzen duten ikasle eta irakasleak Tolosan izan dira 
astebeteko egonaldia burutuz.
Bisitariak
 20 ikasle eta 13 irakasle izan dira, Grezia, Polonia, Portugal eta 
Italia herrialdetakoak. Ikasleek gure ikastetxeko ikasleen etxeetan 
hartu dute ostatua, aurrez beraiek ere atzerriko beste ikasleen etxeetan
 egon ziren moduan. Guztira 50 pertsona baina gehiago izan dira 
ekintzetan parte hartu dutenak.
Elkartruke
 hau proiektu honek garatzen duen 5. meeting-a da. Proiektu honek bi 
helburu nagusi ditu: Kanpaina sozialen bidez jarrera prosozialak 
sustatzea eta Europako kultur ondarea ezagutzea, zabaltzea eta babestea.
 Proiektu honi hasiera Tolosan eman zitzaion 2018ko irailean eta 
Italian, Grezian eta Polonian izan ondoren, gure herria izan da 
oraingoan jomugako herrialdea.
Astebetez,
 ikasleek jarduera kulturalak burutu dituzte: tailerrak, lehiaketak, 
euskal sukaldaritza ikastaroa etab. Gure lurraldea eta bere ondarea 
ezagutzeko ere bisita ezberdinak egin dira: Donostian eta Tolosan bisita
 gidatuak, Albaola, Gaztelugatxe, Guggenheim Museoa, Bizkaia Zubia, 
sagardotegi bat etab.
Datozen 
hilabeteetan ikasleek Europako kultur ondarea babesteko kanpaina 
garatuko dute. Datorren maiatzean, Portugalen izango da bi urte hartuko 
dituen proiektu honen azken elkartrukea. Proiektu honek Erasmus+ 
programaren diru laguntza jasotzen du.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina