2023(e)ko abenduaren 26(a), asteartea

Madrilen izan gara Sepiek antolatuta Erasmus+ 2023ko ekintzen hedapen jardunaldian.

Madrileko Teatro Real-en izan gara Sepiek antolatuta Erasmus+ 2023ko ekintzen hedapen jardunaldian. Bertan, urte honetan burutu diren ekintza eta praktika onak zabaltzen ari dira. Aurtengoa Konpetentzien Europar Urtea da.








Erasmus+ Goi Mailako Hezkuntzako proiektuen 2024ko deialdiko proiektuei buruzko jardunaldian izan gara.

 Madrileko Fábrica Nacional de Moneda y Timbre-ko egoitzan egon gara, bertan, Erasmus+ Goi Mailako Hezkuntzako proiektuen 2024ko deialdiko proiektuei buruzko informazioa eskaini dute Sepie-ren eskutik. Deialdi honek ekarriko dituen berrikuntzak bertan azaldu dituzte.











Digitech KA2 proiektuko 3. TPM bilera burutu da Turkiako Ankara hirian

 Digitech KA2 proiektuko 3. TPM bilera burutu da Turkiako Ankara hirian. Büyük Ortadoğu Sağlık ve Eğitim Vakfı (BOSEV) izan da erakunde antolatzailea. Proiektu honen helburua, irakasleeen eta ikasleen gaitasun digitalak eta jasangarritasuna sustatzea da. Bertan 4 herrialde ezberdinetako erakundeek parte hartu dute. Ekintza ugari garatzea adostu da bertan. Hau da proiektu honen baitan burutuko den azken TPM-a.

Hau da da proiektuaren plataformaren webgunea: https://www.digitechtoolbox.eu/









2023(e)ko azaroaren 10(a), ostirala

Efvet-en konferentzian parte hartu dugu Grezian

EFVET-ek Greziako Rodas hirian ospatu duen konferentzian parte hartu dugu. Hau Europako Lanbide Heziketako ikastetxeen sare nagusia da. Bertan, jasangarritasun arloko konpententziak landu ditugu zentruen arteko elkarlana bultzatuz. 







Keniako irakasle eta ikasleak gurean izan dira ZKK ezagutzen

 Zenbakizko kontroleko mekanizazioa ezagutzera eta lantzera etorri dira Raymond, Mary, Frank eta John Keniatik Cifp Don Bosco LHII-ren eskutik. Plazer bat horrelako elkarlanak egitea.







Reunion Uharteko Lycée La Vue Belleko ikasle eta irakasleekin bilera burutu dugu

Bi ikastetxeetako Merkataritzako irakasle eta ikasleek elkar ezagutzeko eta ikasturtean zehar garatuko diren proiektuetaz hitz egiteko aukera izan dute.

Aurreko ikasturteetan bezala, ikastetxe bakoitzetik bestera mugikortasunak burutzea aurreikusita dago eta eTwinning plataforman, Ekoturismoan oinarritutako proiektu bat garatuko dugu elkarrekin.







2023(e)ko azaroaren 4(a), larunbata

Australiako Lanbide Heziketa ezagutzen

Ikastetxeko ordezkaritza bat, Australiako Melbourne hirian dagoen Holmesglen ikastetxean izan da astebetez, bertako Lanbide Heziketa gertutik ezagutzeko helburuarekin.


 

                               

                   

                                


                               

                      Ikastetxean Lanbide Heziketako sistemari buruzko azalpenak jasotzen


Ikastetxe honek 6 campus ezberdinetan 20000 ikasle inguru ditu. Australian, lanbide heziketako ikastetxe publikoak TAFE bezala ezagutzen dira eta Victoriako estatuan, 12 TAFE ezberdin daude. Hauetaz gain, badaude lanerako prestakuntza eskaintzen duten erakunde ugari.


                             


                                           


                                           


                                  

                                                      Melbourneko hiria - Australia

Maila ezberdinetako lanerako heziketa eskaintzen dute Holesglen-en. Oinarrizko kualifikazioa, 1. Mailatik abiatuta, 7. Goi Mailako kualifikazioraino daude.

Ikasketak antolatzeko modu ezberdinak daude bertan, batzuetan erabat presentzialak eta beste batzuetan berriz, enpresa eta ikastetxean artean garatzen den ikasketa prozesua. Langileak 4 egun enpresan eta bat ikastetxean. Ikastetxean ikasten egoten diren eguneko soldata, gobernuak ordaintzen die langileei.

 

Holmesglen-ek ere Goi Mailako hezkuntzako ikasketak eskaintzen ditu eta ikerkuntza aplikatua ere garatzen du.

                                  

                                  


                                          


                                          


              Holmesglen-en ikerkuntza aplikatuari eta berrikuntzari buruzko azalpenak jasotzen

Nazioarteko ikasle asko jaso izan ohi dituzte, nahiz eta Covid-19-aren krisiaren ondoren, kopuru hori asko murriztu den. Aurrera begira, kopuru hori handitzea espero dute. Atzerriko ikasle asko, ikasi eta lan batera egiten dute. Ikasleak kasu gehienetan, Asiako kontinentekoak dira.

Bide batez, ikastetxeak atzerriko hainbat herrialdeetan ditu proiektuak: Txina, Mongolia, India, Panama etab. Bertako erakundeei heziketa eskaintzeko.

Holmesglen-eko Chadstone-ko campus-ean, eraikuntzarekin zerikusia duten ikasketak garatzen dituzte: iturgintza, arotza, igeltseritza etab. Ikasketa hauen ñabardurak eta beraiek eskaintzen dituzten instalazioak bisitatu zituzten.

                                 


                                 


                                 


                                 


                                 

       Holmesglen-eko Chadstone-ko campus-ean, eraikuntzarekin lotutako instalazioak ezagutzen

Ikastetxeak eskaintzen duen beste espezialitateetako bat, tunelgintza da, Victorian Tunnelling Centre campusean, tunelak eraikitzeko tresneria maneiatzen ikasteko eta lan honetan aritzeko beharrezkoak diren teknika irakasten dizkiete ikasleei. Ikasketa hauek arrakastatsuak izaten ari dira Melbournen lurrazpiko metro eraikuntza berriak egiten ari direlako, aurrez zegoen sarea zabalduz. Ikastetxe honetan Errealitate Birtuala (VR) eta Areagotutako Errealitatea (AR) ere erabiltzen dituzte, ikasketa hauekin zerikusia duten gaiak eta trebeziak irakasteko.


                                   


                                    

                                              


                                             

                                 

                                 

                                    Victorian Tunneling Centre-ko eskaintza ezagutzen


Holmesglen-eko ordezkariek, ikerketa aplikatua garatzeko proiektu bat aurkeztu zuten eta gobernutik finantziazioa lortu dute helburu hori aurrera eramateko. Orain, beste erakundeekin batera bilerak garatzen ari dira modurik egokienean lan hori burutzeko. Orokorrean, ikerkuntza aplikatua unibertsitateetan ematen da Australian, baina orain gauzak pixkanaka aldatzen ari direla dirudi eta TAFE-ak ere gehio murgilduko direla zeregin horietan.

Beste egun batean, beste TAFE edo ikastetxe bat ezagutzeko aukera izan zuten, kasu honetan Chisholm Institute ikastetxea. 


                             

                                     Chisholm Institute ikastetxeko ordezkariekin



Ikastetxe honetan kualifikazio maila ezberdinak eskaintzen dira, oinarrizkoetatik abiatu eta goi mailako arteraino. Bertan, industriarekin lotutako hainbat espezialitate irakasten dituzte: Mekatronika, Mekanizazioa, galdagaragintza, errobotika, informatika, Autoen Mekanika etab.


                                  


                                 

                                 

                               

                                  


                                   

                                       Chisholm Institute ikastetxeko heziketa-eskaintza

                                                    eta instalakuntzak ezagutzen


Ikastetxeko hezkuntza eskaintza eta instalazioak eta baliabideak  ezagutzeko aukera izan zuten. Ikastetxe honetan atzerriko ikasleak ere hartzen dituzte bertan beraien ikasketak burutzeko.

 

Egonaldiko beste egun batean, Melbournen erdialdean dagoen VET Development Centre erakundean, konferentzi batean parte hartu zuten. Bertan Australiako Lanbide Heziketan antolakuntzan ñabardurak jaso zituzten. Aurrera begira zer nolako estrategia landuko duten azaldu zieten: Jasangarritasuna, Pertsonen osasungintza eta adinduen zaintza, digitalizazioa, ikerketa eta berrikuntza etab.

Ondoren, bertako Australiako unibertsitate eta Lanbide Heziketako kargu eta hezkuntzako adituekin, mahai inguru batean parte hartu zuten. Bertan, zeintzuk diren Lanbide Heziketaren etorkizuneko erronkak eta landuko diren kualifikazioak aztertu ziren.


                            


                           

                              Lanbide Heziketako adituekin mahai inguru batean

The Victorian Skills Authority.  Administrazio-bulegoa da, zuzendari nagusi batek zuzendua eta alde interesdun nagusien Aholku Batzorde batek babestua.

Bertan, parte hartzen dute enpresak, ikastetxeak, sindikatuak eta gizarteko beste eragileek. Beraien egin beharretako bat ikasleek landu behar dituzten konpetentziak identifikatzea eta adostea da. 


Victoria Estatuko Konpetetzien Planak 350000 lanpostu berri sortzea du helburu.

Lanpostu hauek 19 sektoreetan hedatuko direla planifikatu da. Osasun eta gizarte-laguntzan, hezkuntzaren sektorean, zerbitzu profesional, tekniko eta zientifikoan, ostalaritzan eta manufakturako sektorean sortuko direla lanpostu horiek aurreikusten da.

Plana Victorian Skills Authority-tik prestatu du, enpresaburuei eta sindikatuei kontsulta eginez, eta Moorabbingo Holmesglen TAFEn aurkeztu da.


Hemen plan honen xehetasun gehiago:


See the Victorian Skills Plan for 2023 into 2024


Eginiko mugikortasun hau, oso esperientzia aberasgarria izan da. Aukera eman du esperientzi honetatik ikasteko eta aurrera begira elkarlanerako bide berriak zabaltzeko.



Proiektu hau Erasmus+ egitarauaren diru laguntzari esker burutu da. 

2022-1-ES01-KA131-HED-000058570 eta 2021-1-ES01-KA131-HED-000006162 proiektuen baitan garatutako proiektua izan da.