2016(e)ko azaroakren 10(a), osteguna

NAZIOARTEKOTZE PROIEKTUEKIN LOTUTAKO LINK INTERESGARRIAK


Ondoren ikus ditzakezue atzerrian lana, praktikak, ikastaroak, boluntario aritzeko aukerak, hizkuntzak ikasteko aukerak etab. lortzea ahalbidetuko dizuten web orrialde eta plataforma interesgarriak.





EURES. Atzerrian lan egiteko aukera interesgarria. Lanbide heziketako atari europarra.


EURODESK: Europar egitasmo eta proiektuei buruzko informazioa lortzeko zerbitzua. Gazteei eta gazteekin lan egiten dutenei zuzendua.


EUROGUIDANCE: Europar Batasuneko beste herrialde batean ikasteko programa ezberdinei informazioa eskaintzen du



DROP'PIN: Gazte europarrak lana, praktikak, ikastaroak, bolondres aritzeko aukerak, hizkuntzak ikasteko aukerak etab.. partekatzeko erabiltzen dute. 



ETWINNING: Europako ikastetxeen komunitatea da. Bertan hezkuntzan ari diren taldeei (irakasleak, zuzendariak, liburuzainak ..etab) elkarren artean komunikatu, kolaboratu eta proiektuak garatzeko plataforma modura erabiltzen da.




ERASMUSINTERN.ORG: Europan zehar goi mailako ikasketak dituzten ikasleentzat, enpresak aurkitzeko bilatzaile bat.






2016(e)ko azaroakren 8(a), asteartea



Finlandiako hiru lanbide heziketako ikastetxeetako irakasleen bisita jaso dugu.

 



Finlandiako Jyväskylä-ko JAO, Tampere-ko Tredu eta Lahti-n dagoen Salpaus ikastetxeetako ordezkarien bisita jaso dugu.

Beraien helburuak hauek izan dira: gure hezkuntza sistema aztertzea, gure metodologiak ezagutzea, gure baliabideen berri izatea, ikasleek enpresetan egiten dituzten lan-praktiken eta formazio dualaren garapena nolakoa izaten den jakitea, eleaniztasun programari buruzko informazioa jasotzea, etab.

Bertan egon diren bi egunetan harrera izan dute Olatz Peon alkatearen aldetik, Tolosako Udalean, eta inguruko hainbat enpresa ere bisitatu dute bertako teknologia aurreratuaz jabetuz.

Gure herriarentzat euskarak duen garrantzia ere antzeman dute, ikasketa arautuak euskara hutsean garatzen ditugula jakin dutenean.

Aurrera begira lankidetzarako bideak ireki dira hango ikasleek Tolosaldeako enpresetan praktikak egiteko, ikastetxe bakoitzaren irakasleak beste herrialdean formazioa jasotzeko eta beste proiektu batzuetan elkarrekin aritzeko.
Bisita honek gure inguruko komunikabideetan ere oiartzun nabarmena izan du.





















Irudi gehiago:
                                                           Tolosaldea LHII Ikastetxean



                                                                Tolosako Udaletxean


                                                                      Tknikan Errenterian.


Pasaban enpresan Albizturren.

2016(e)ko urriakren 17(a), astelehena

TOLOSALDEA LHII NAZIOARTEKOTZEA


Nazioartekotzea gure ikastetxearen plan estrategikoaren ardatzetako bat da. Gaur egun gizarte gero eta globalizatuago batean bizi gara eta hau dela eta garrantzitsua ikusten dugu beste herrialdetako erakundeekin harremanak garatzea.
Honako helburuak lantzen ditugu:
- Atzerriko egitarauetan parte hartzea: Erasmus+, Piremobv, Poctefa..etab..
- Irakasle eta ikasleen mugikortasuna bultzatzea.
- Beste herrialdetako hezkuntza sistema eta metodologiak ezagutzea.
- Atzerriko erakundeekin kolaborazio itunak sinatzea.
- Ikasleen Lan Prestakuntzako egonaldiak atzerrian antolatzea.
- Irakasleon formazioa atzerrian burutzea.
- Euskal enpresei laguntzea haien nazioartekotze prozesuetan.
- Lanbide Heziketako Euskal Sistemaren garrantzia azpimarratzeko jarduerak burutzea.
- Atzerriko erakunde/ikastetxeekin proiektuak garatzea.
Helburu hauek lortzera bideratutako ekintzak:
- ERASMUS+ egitarauaren barruan (2014-2020) eskutitza mantentzeko urratsak ematea formazioa atzerrian antolatzen jarraitu ahal izateko.
- Ikasleen mugikortasuna sustatuz, beste esperientzia eta kultura batzuk ezagutuz, arlo pertsonal eta profesionala aberasteko.
- Irakasle eta zuzendaritza-taldeen mugikortasuna bultzatuz, esperientziak trukatzea eta jardunbide egokiak ikasiz.
-Atzerriko eskola, enpresa eta erakundeekin harremanak sendotuz (Aliantza berriak gauzatuz).
- Atzerrian lantegiak dituzten gure inguruko enpresekin harremanetan jarri beraien beharrak detektatuz.
- Atzerrian presentzia duten enpresekin elkarlanean aritzea balioa sortuz, elkarrekin ekintza desberdinak eginez.
- Beste eskualde eta herrialde batzuetan gure LH-ko ezagutza eta esperientzia helaraziz.
- Atzerriko ikasleak ikastexeak eskeintzen dituen zerbitzuetara erakarriz prestakuntza-programak osatuz.
- Nazioarteko eta beste Komunitate Autonomoetako L.H. ikastetxeekin harremanak sendotuz eta  proiektu amankomunak garatuz nazioarteko ikerketa eta berrikuntza programen esparruan.