2020(e)ko azaroaren 7(a), larunbata

INNOTECS Nazioarteko Lanbide Heziketako ikastetxeetako sarearen 5. urteko konferentzian parte hartu genuen

 Joan den 2020ko urriaren 19an,  burutu zen INNOTECS  Nazioarteko Lanbide Heziketako ikastetxeetako sarearen 5. urteko konferentzian parte hartu genuen. Bertan, beste ikastetxeak ezagutu eta beraiek burutzen dituzten ekintzen berri jaso genuen. Bide batez, aurkezpen baten bidez, gure ikastetxetik ere, lankidetzarako eskaintza luzatu genuen.





Lanbide Heziketan Erasmus akreditazioa (KA120) lortzeko informazio sesioan parte hartu genuen

2020ko irailaren 17an burutu zen, Lanbide Heziketan Erasmus akreditazioa (KA120) lortzeko informazio sesioan parte hartu genuen. Datozten urteetan, (2021-2027 epean), Lanbide Heziketako eremuan, proiektuak modu sinplifikatu batean eskatzeko aukera ematen du akreditazio honek.

Hemen informazio gehigarria.







KA103-2020 Goi Mailako Hezkuntzako jardunaldi birtualeetan parte hartu genuen

 SEPIE-tik antolatutako“KA103-2020  Goi Mailako hezkuntzako jardunaldi birtualeetan parte hartu genuen, 2020-ko irailaren 29 eta 30ean.Gure ikastetxeak,  2020-1-ES01-KA103-080111 zenbakia duen proiektuarekin, parte hartuko du bertan datozten bi ikasturteetan.




INNOTECS sareak antolatutako webminarrean parte hartu dugu

2020ko irailaren 29an, INNOTECS, nazioarteko lanbide heziketako ikastetxeen sareak

antolatutako webminarrean parte hartu dugu. 

Hau zen gai nagusia:

 

"How are Technical VET schools coping with COVID-19 crisis?"

"Nola ari dira lanbide heziketako ikastetxeek COVID-19 krisia kudeatzen?"



Hauek izan ziren aurkezpenak egin zituzten ikastetxeak eta landutako gaiak:

  Presentations from Croatia, Finland and Italy:

  • Secondary School of Electromechanical Engineering Varaždin (Croatia) : Ratko Kovačić
  • Hyria Education (Finland) : Anne Miettinen
  • IIS Alessandro Volta (Italy): Patrizia Carfagna
  • Apro Formazione S.c.a.r.l. (Italy) : Nicola Alimenti-Stafano Antona

a.      Introduction of school

b.       Responding COVID19 crisis while ensuring equity in VET education

c.       Dealing with work placements and work-based learning during the COVID19 pandemic.

d.       How was the new school year prepared? What was done in a different way in the new school year?