2023(e)ko ekainaren 27(a), asteartea

DIGITECH KA2 proiektuko 2.TPM bilera Tolosaldea LHII-n burutu da

DIGITECH KA2 proiektuko 2. TPM bilera Tolosaldea LHII-n burutu da bi egunetan zehar, 2023ko maiatzaren 18an eta 19an hain zuzen ere. Proiektu honen helburua, irakasleen eta ikasleen gaitasun digitalak sustatzea da, jasangarritasunarekin erlazionatutako programak lantzeko. Proiektu honetan parte hartzen dute 4 herrialdeetako 5 erakunde ezberdinek. Herbehereetako bi erakunde: Stichting Technotrend  eta  Energy Challenges fundazioa, Alemaniako The European Institute for Innovation – Technology, Turkiako BOSEV fundazioa eta Euskal Herriko Tolosaldea LHII.


                                      


Aurrez ere beste bilera bat burutu zen Herbehereetan 2022ko irailean eta ondoren hilabetean behin, online bilerak garatzen dituzte bazkideek. Bide batez ikastetxeko instalazioak ezagutzeko ere aukera izan zuten.


                                       


Gai ugari landu eta planifikatu dira bertan:

Datozen hilabeteetan burutu beharreko ekintzak, sortu behar den plataforma, bertan irakasleak komunikatzeko eta gaitasun digitaletan eta jasangarritasunaren inguruan trebatzeko etab.


Sortzen ari diren plataforma


 

Lehenengo fase batean, irakasleok Covid-aren krisiaren garaian landutako gaitasun digitalak neurtu dira. Horrela, proiektuaren hasieran gaitasun hauek zenbaterainokoak ziren neurtu zen. Horretarako VET-TEDD izeneko autoebaluaziorako erreminta bat erabili zen, galdetegi batzuekin batera.


                                  


Orain, ebaluazio horren ondorioekin Toolkit-1 izeneko aplikazio eta baliabideak diseinatu, sortu eta jarri dira martxan plataforman, ondoren irakasleek bertan trebatu ahal izateko. Material hauek, gaitasun digitalekin eta jasangarritasunarekin lotura dute. Ondoren irakasleek, berain ikasleekin jasangarritasunarekin lotutako egitarauak edo ekintzak lantzeko erabiliko dituzte.

Prestakuntza saioak ere antolatuko dira irakasleei laguntzeko trebakuntza prozesu horretan. Aurrerago, beste ebaluazio bat egingo da, prestakuntza saio horiek garatu ondoren eta Toolkit 2 izeneko baliabide multzoa garatuko da. Fase honetan, irakasleek aurrez barneratutako gaitasunez gai, beste batzuek ere bereganatuko dituzte eta berriak diren beste batzuk ere ikasiko dituzte.

Hirugarren fase honen ondoren, berriro ere gaitasunen garapena ebaluatuko zaie irakasleei eta ondorio batzuk aterako dira.

Prozesuan zehar lortzen diren emaitzak argitaratuko dira prestakuntza ekintza moduan eta hezkuntzako profesionalei, hezitzaileei eta hezkuntzako agintariei aurkeztuko zaizkie.

Hurrengo bilera Ankaran (Turkia) burutuko da urte honen azaroan, bitartean lanean jarraituko dute proiektuaren atal ezberdinak garatzen.















2023(e)ko ekainaren 13(a), asteartea

“In as in Inclusion” KA2 proiektuari buruzko prestakuntza saioa burutu da ikastetxean

 Joan den ostegunean, ekainaren 8an, prestakuntza-saio bat egin zen Tolosaldea LHIIko irakasle eta langileentzako "IN as in INclusion" proiektuaren barruan, Greziako inklusioarekin lotutako legeriari eta jardunbide egokiei buruzkoa. Bertan, United Special Vocational Gymnasium eta Lyceum de Patras taldeetako gure bazkideek egindako lana erakutsi zen, LHko ikastetxeetan urritasuna duten ikasleen gaitasunen gizarteratzearen eta garapenaren esparruan. Gizarteratzeak lan-mundurako gaitasunak ematen ditu. Prestakuntza-ekintza honetan parte hartzen dutenei eskerrak eman nahi dizkiegu. Hezkuntzan inklusioa bultzatuz!

 

 Ondoren prestakuntza saioko zenbait irudi:










2023(e)ko ekainaren 6(a), asteartea

Tolosaldea LHIIko irakasle talde bat, Brescia inguruko eskola eta enpresak ezagutzera joan dira

 

Maiatzaren 23an Tolosaldea LHIIko 6 irakaslek Italiako Brescia hirira bidaia abiatu ziren, bertan lau eguneko egonaldia egiteko, Erasmus + programaren barruan. Bertan TEMPO LIBERO  Kooperatibaren laguntza izan zuten, hainbat enpresa eta ikastetxe ezagutzeko aukera izan zuten, haien praktika onak ezagutu eta gurera ekartzeko intentzioz.

 

Bresciako eta inguruko hiru enpresa ezagutzeko aukera izan zuten; bata automatizazioen alorrarekin erlazionatua (NORDA), bestea mekanizatuarekin (ARCOM) eta, hirugarrena soldadurarekin (INOXEA).

NORDA enpresan gure mekatronika ikasle Mikel topatu zuten, bere ERASMUS praktikaldiaren azken egunetan. Berak, eta enpresako Victorrek, enpresaren nondik norakoa eta sortzen dituzten autamatizazioak ikusi eta ulertzeko aukera izan zuten.




ARCOM familia kutsuko enpresa txikia da, Cesareren harrerak inguruko enpresa errealitatea ezagutzeko aukera eman zien irakasleei. Bertan, eskolako formakuntza eta lantokiko errealitatearen arteko loturaren garrantziaz aritu ziren, haiek ikasleen formakuntzan faltan somatzen zituztenak jakinarazi zizkieten.



INOXEA ere, Brescian bertan dagoen altzairu erdoilgaitza lantzen duen enpresa da. Galdaragintza eta soldadurako irakasleek gusto handiz ikusi zuten bertan lan egiteko modua. Mekanizazioa ere lantzen da INOXEAn, maila txikiagoan baina teknologia aurreratuarekin. Hortaz guztiaz gain, enpresako jabeak, Ceciliak, euren alabak enpresako alltzairu retalekin abiatutako proiektuaren berri eman zigun, INOXEart. Altzairu erdoilgaitzaren lanketatik sortzen diren erretalekin eguneroko kontsumorako diseinuzko erabilgarriak sortzen dituzte.




Ezagutu zuten azken lantokia, FORZA e COSTANZAk kudeatutako kirol-eremua izan zen. Haien kirol-eremua ezagutzeko aukera izateaz gain, euren lan egiteko modua ere ezagutu zuten. Lan fisiko funtzionaleko saioak gidatzeko aretoak atentzioa eman zielarik. Lan berezi bezain interesgarria burutzen bait dute.





Proiektu hau Erasmus+ egitarauaren diru laguntzari esker burutu da.

2020-1-ES01-KA103-080111 eta 2020-1-ES01-KA102-080538 proiektuen baitan garatutako ekintza izan da.






2023(e)ko ekainaren 1(a), osteguna

InnoVET nazioartekotze proiektuko Teacher’s Academy Finlandian

 

Dagoeneko ezaguna zaigun Suitzako gobernuak bultzatutako InnoVET proiektuak barne biltzen duen bilkura-saio desberdinetako bat ospatu da maiatzaren 15-17 tartean. InnoVET proiektu honek berrikuntza eta nazioartekotzea du jo-mugan.

Tolosaldea LHII-koak, Armeria Eskola LHII-koak eta Usurbilgo Lanbide Eskolakoak TKNIKA-ren eskutik bertan izan gara beste hainbat lurraldeetako ikastetxeetako ordezkariekin batera: Suitza, Alemania, Danimarka, Herbehereak, Finlandia, Erresuma Batua, Belgika eta Kanariar Uharteak.



Teacher’s Academy-ko kideak


Finlandiako Careeria eskolak gidatutako Teacher’s Academy-ko programa oparoa izan da. Hala nola, bertako lanbide-heziketan nazioarteko testuinguru batean jorratzen dituzten proiektuak eta Careeria osatzen duten ikastetxeen instalakuntzak ezagutzeko aukera izan dugu bertaratutakook. Jasangarritasunaren inguruko saioak izan dira nagusi.

                                                Tolosaldeako, Armeriako eta Usurbilgo ordezkariak















Finlandiako hezkuntza sistemaren grafika bat


                                            Careeriako ikasleak eskola erakusten eta azalpenak ematen








                                                                      Careeriako instalakuntzak





                               Jasangarritasuna jorratzen duten erakundeek beraien praktika onak azalduz

 

Teachers academy honetan parte hartu duten eskola guztiek, beraien praktika onak azaldu dituzte:






                                            Eta bozkaketa batean, gustokoena zein zen bozkatu zen:


                        Finalera sailkatu dira Usurbil eta Tolosaldea, Aarhus Tec garaile atera delarik

Tolosaldeako proposamena ikusgai:


Tolosaldeako proposamena


Informazio gehiago Tknikako txio honetan:

Tknika Twitter