2017(e)ko urriakren 28(a), larunbata

Hazparneko San Josepe Lizeoko ikasleekin elkar trukaketa burutu dugu

Lapurdin kokatzen den Hazparne herriko San Josepe Lizeoko 11 ikasle eta 2 irakasle gurean izan dira, 5 egunez, urriaren 16tik 20ra. Egitasmo honen helburua bi herrialdeetako ikasle eta hezkuntza komunitateak harremanetan jartzea eta elkar hobeto ezagutzea izan da, nagusiki. Aldi berean, hainbat prestakuntza tekniko eta aisialdikoak elkarrekin lantzeko eta partekatzeko aukera ere izan da.

Mekanikako erdi mailako bigarren ikasturteko ikasleekin egon dira eta beraien eskutik landu dituzte artezketa, 3D inprimagailuak, elektrohigadura, 3D diseinua eta materialen tratamendu termikoak.


Soldadurako irakasleekin, berriz, piezak eta multzoak diseinatu eta soldatu dituzte. Egun batean, egonaldiko azkeneko egunean, Idiazabalen kokatuta dagoen AMPO enpresa ezagutzeko aukera izan zuten, eta Pasaian dagoen Albaola Itsas kultur faktoria bisitatu zuten ere.

Arratsaldeak ere aprobetxatu dituzte, aisialdirako eta irteera kulturalak egiteko: futbol eta pilota partiduak bi ikastetxeko ikasleen artean egun batean, Tolosako kaleetan zehar pintxoak dastatu beste batean eta, hirugarren egun batean, Donostiara bisita. Tolosako alkatearen harrera ekitaldia ere jaso zuten udaletxean.

Aurrera begira, gure ikastetxeko ikasleak Hazparnera joatea aurreikusten dugu hain aberatsa izan den elkar trukaketa honi jarraipena emateko. Egitasmo honek, mugaz bi aldetako komunitateen kolaborazioa sustatzen duen PyireneFP proiektuaren diru laguntzak jasotzen ditu.

Bideokonferentzia bi ikastetxeen artean


3D-an diseinatzen
3D inprimagailuan
Labearekin


Kirol jarduerak

Kirol jarduerak
Kirol jardueretako partaideak
Galdaragaintzako tailerrean
Galdaragintzako tailerrean


Tolosako udalean harrera


Tolosako udalean harrera


Tolosako udalean harrera
Idiazabalgo AMPO enpresan

Denok ikastetxean

Urgull mendian Donostian

Haizeen Orrazian Donostian
Pasaian txalupan
                                     
Albaolan Pasaian
Albaolan Pasaian
Pasaian

2017(e)ko urriakren 16(a), astelehena

Euroeskualdeko Lanbide Heziketak bigarren bilera egin du Baionan

Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen barruan Mugaz Haraindiko Jardunaldia garatu da  Baionan, Chambre de Métiers 64, LHko zentroan.
Bertan gure ikastetxeko bi irakasleek parte hartu dute.
Ekimen hau, lanbide heziketako zentroen, enpresen, elkarte profesionalen,
enplegu-bulegoen, teknologia-zentroen eta erakundeen arteko sinergiak sortzeko eta
Lanbide Heziketako zentroen eredua aldatzeko kudeaketari buruzko baterako gogoeta
egiteko beharraren ondorioz sortu ziren.
Jardunaldi honen hasieran Nafarroan ekainean egindako lana aurkeztu dute, eta gai nagusia
"Mugaz gaindiko Jardueren Komunitate bat eraikitzearen" ingurukoa izan da.
Lan-talde hauek antolatu dira:
G1 Enpresekiko harremanak
G2 Zentroetako berrikuntzaren eta zuzendaritzen kudeaketa
G3 Lanbide Heziketa duala
G4 Berrikuntza metodologikoa
G5 Zentroen nazioartekotzea
Talde horien buruak hiru eskualdeetako adituak izan dira.
Lan taldeen ondorioak azaldu dira eta ondoren nahi zuenarentzat, aukerako bisita antolatu da.
CMA64, Chambre de Métiers 64, LHko zentruko instalazioetara.
Aurrerantzean elkarlanerako foro honekin urrats gehigarriak emango dira.