Lapurdin kokatzen den Hazparne herriko
San Josepe Lizeoko 11 ikasle eta 2 irakasle gurean izan dira, 5 egunez,
urriaren 16tik 20ra. Egitasmo honen helburua bi herrialdeetako ikasle
eta hezkuntza komunitateak harremanetan jartzea eta elkar hobeto
ezagutzea izan da, nagusiki. Aldi berean, hainbat prestakuntza tekniko
eta aisialdikoak elkarrekin lantzeko eta partekatzeko aukera ere izan
da.
Mekanikako
erdi mailako bigarren ikasturteko ikasleekin egon dira eta beraien
eskutik landu dituzte artezketa, 3D inprimagailuak, elektrohigadura, 3D
diseinua eta materialen tratamendu termikoak.
Soldadurako
irakasleekin, berriz, piezak eta multzoak diseinatu eta soldatu
dituzte. Egun batean, egonaldiko azkeneko egunean, Idiazabalen kokatuta
dagoen AMPO enpresa ezagutzeko aukera izan zuten, eta Pasaian dagoen
Albaola Itsas kultur faktoria bisitatu zuten ere.
Arratsaldeak
ere aprobetxatu dituzte, aisialdirako eta irteera kulturalak egiteko:
futbol eta pilota partiduak bi ikastetxeko ikasleen artean egun batean,
Tolosako kaleetan zehar pintxoak dastatu beste batean eta, hirugarren
egun batean, Donostiara bisita. Tolosako alkatearen harrera ekitaldia
ere jaso zuten udaletxean.
Aurrera
begira, gure ikastetxeko ikasleak Hazparnera joatea aurreikusten dugu
hain aberatsa izan den elkar trukaketa honi jarraipena emateko. Egitasmo
honek, mugaz bi aldetako komunitateen kolaborazioa sustatzen duen
PyireneFP proiektuaren diru laguntzak jasotzen ditu.
|
Bideokonferentzia bi ikastetxeen artean |
|
3D-an diseinatzen |
|
3D inprimagailuan |
|
Labearekin |
|
Kirol jarduerak |
|
Kirol jarduerak |
|
Kirol jardueretako partaideak
|
Galdaragaintzako tailerrean
|
Galdaragintzako tailerrean |
|
|
| | | | |
|
|
Tolosako udalean harrera |
|
Tolosako udalean harrera |
|
Tolosako udalean harrera |
|
Idiazabalgo AMPO enpresan |
|
Denok ikastetxean |
|
Urgull mendian Donostian |
|
Haizeen Orrazian Donostian |
|
Pasaian txalupan |
|
Albaolan Pasaian |
|
Albaolan Pasaian |
|
Pasaian |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina