2021(e)ko irailaren 16(a), osteguna

"IN as in INclusion" KA201 Erasmus+ proiektuaren lehen aurrez aurreko bilera burutu da Porton

 


Aurrez aurreko jarduera AE Aljustrelen Erasmus+ proiektuaren esparruan, Porton, SIPEko Prestakuntza Zentroko anfitrioiekin burutu da. Bertan, Portugaleko, Greziako, Turkiako, Esloveniako, Italiako eta  Euskal Herriko ikastetxeko ordezkariak aritu dira lankidetzan. Bileraren helburua, aurrez aurreko eta on line jarduerak prestatzea izan da, "In as In INclusion" KA201 proiektuari bide emango diotenak. Proiektu horren bidez, parte hartzen duen herrialde bakoitzaren jardunbide egokiak eta politika inklusiboak aztertu nahi dira, prestakuntza-plan bat aurkezteko, irakasleak prestatu ahal izateko  inklusioaren eremuan, alderdi guztietan, herrialde bakoitzaren ekitate eta desberdintasun politiko, pedagogiko eta estrukturalak kontutan izan da. 
Hurrengo "meeting"-a, Italiako Sizilia uhartean burutzea espero da, urriaren amaieran.

Proiektuaren Facebook-eko orrialdea hemen









2021(e)ko irailaren 8(a), asteazkena

"THE GUARDIANS OF EUROPE" ERASMUS+ KA229 Proiektuko azken mugikortasuna burutu dugu.

"THE GUARDIANS OF EUROPE" ERASMUS+ KA229 Proiektuko azken mugikortasuna burutu dugu. Abuztuaren 26tik 31era burutu den ekintza honetan, bost herrialdeetako "Europako zaindariek" bideoak editatzen eta Kodular eta Canva bezalako programetaz ikasi dute. Proiektu amaierako txostenataz eta hedapen estrategiari buruz ere aritu dira.

Portugaleko ERASMUS + Agentzia Nazionaleko aurkezpen interesgarri batean ere bertaratu dira.

Mugikortasun honen ondoren, Android erabiltzen duten telefonoentzat, proiektuarekin lotutako aplikazioak, alde interesatuei bidaliko zaizkien kartel digitalak eta proiektuaren promoziorako balioko duen bideo bat, proiektuaren jarduerak eta emaitzak erakutsiz.

Aljustrel-en ondare kulturala ezagutzeko ibilbide bat prestatu da, bertako nortasunean itsatsita dauden meategiak ezagutuz.

Gida paregabeek, Nelson Brito bertako alkate jaunak eta Rui Faustino Jaunak, lur azpian gordetzen diren toki eder horiek erakutsi eta azalpenak eman dituzte.

Faro hirian, Virginia eta Nuno Ribeiro-ren eskutik, ETIC_Algarve instalazio ederrak eta ikastetxeko ezaugarriak ezagutu dituzte. Bertan, eginez- ikasi metodologiaren bidez irakasten dute.

Taldeak, bertako ondare naturala eta kulturala adierazle diren Faro (Formosa itsasadarra), Beja ( erdigune historikoa), Lisboa (Belen-eko eremua), Vila Nova de Milfontes (Vicentina Kostaldea) eta Aljustrel (inguruko eremuak eta lur azpikoak)

Gure eskerrik onena Aljustreleko taldeari, prestatu duten mugikortasun honegatik.


Gure proiektuaren web orrialdea: https;//theguardiansofeurope.eu