Aurrez aurreko jarduera AE Aljustrelen Erasmus+ proiektuaren esparruan, Porton, SIPEko Prestakuntza Zentroko anfitrioiekin burutu da. Bertan, Portugaleko, Greziako, Turkiako, Esloveniako, Italiako eta Euskal Herriko ikastetxeko ordezkariak aritu dira lankidetzan. Bileraren helburua, aurrez aurreko eta on line jarduerak prestatzea izan da, "In as In INclusion" KA201 proiektuari bide emango diotenak. Proiektu horren bidez, parte hartzen duen herrialde bakoitzaren jardunbide egokiak eta politika inklusiboak aztertu nahi dira, prestakuntza-plan bat aurkezteko, irakasleak prestatu ahal izateko inklusioaren eremuan, alderdi guztietan, herrialde bakoitzaren ekitate eta desberdintasun politiko, pedagogiko eta estrukturalak kontutan izan da. Hurrengo "meeting"-a, Italiako Sizilia uhartean burutzea espero da, urriaren amaieran.
Proiektuaren Facebook-eko orrialdea hemen
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina