Jaen-eko Teatro Infanta Leonor aretoan Sepiek antolatutako, Lanbide Heziketako Erasmus+ mugikortasun jardunaldietan izan ginen. Bertan, KA121- VET 2026-eko deialdiko mugikortasun proiektuei buruzko informazioa eta berriak zabaldu zitutzen.
2026(e)ko urriaren 17(a), larunbata
2026(e)ko urriaren 3(a), larunbata
Alemaniako BBS Jever ikastetxeko ikasleak gure inguruko enpresetan
Alemaniako BBS Jever ikastetxeko ikasleak gure inguruko enpresetan izan dira, hiru astez, lan-praktikak egiten.
Ikastetxe honetako merkataritzako bost ikaslek hiru asteko egonaldia egin dute gure inguruko enpresetan. Lehen egunetan, gainera, beraien irakasle laguntzailea ere haiekin izan da, egonaldiaren hasieran laguntza eta jarraipena eskaintzeko.
Esperientzia oso aberasgarria izan da, eta bai ikasleak bai bi enpresetako ordezkariak oso asebeteta geratu dira esperientzia berri honi esker.
Goi Mailako Hezkuntzako Erasmus+ jardunaldiak Toledon
Toledoko Universidad de Castilla-La Manchan izan gara, SEPIEk antolatutako Goi Mailako Hezkuntzako Erasmus+ mugikortasun-jardunaldietan.
Jardunaldietan, Erasmus+ 2026ko KA131-HED deialdiaren eta mugikortasun-proiektuen inguruko azalpenak eta berrikuntzak aurkeztu dituzte. Esperientzia baliagarria izan da Europako mugikortasun-programen inguruko azken berrikuntzak ezagutzeko eta gure proiektuetarako informazio interesgarria jasotzeko
2026(e)ko uztailaren 23(a), osteguna
Merkataritza Jardueretako ikasleak Reunion uhartean nazioarteko esperientzia bizitzen
Tolosaldea
LHIIko Merkataritza Jardueretako sei ikaslek bi asteko egonaldia egin dute
Reunion uhartean (Frantzia), Lycée La Vue Belle ikastetxearekin dugun
elkartruke-hitzarmenari esker. Urtez urte sendotzen ari den lankidetza honek
gure ikasleei nazioarteko esperientzia aberasgarria bizitzeko aukera eskaintzen
die.
Lehen
astean, ikasleek Lycée La Vue Belle ikastetxean parte hartu dute
merkataritzarekin lotutako hainbat jardueratan. Bezeroarentzako arreta eta
eguneroko lan-egoerak lantzeaz gain, frantsesez eta gaztelaniaz komunikatzeko
trebetasunak landu dituzte. Horretarako, bertako ikasleekin aurkezpenak egin
dituzte eta Kahoot bidezko jardueretan parte hartu dute, hizkuntza-gaitasunak
eta gaitasun digitalak modu dinamikoan garatuz.
Bigarren
astean, ikasgelan ikasitakoa benetako lan-ingurunean aplikatzeko aukera izan
dute. Praktikak Savannah merkataritza-guneko Intersport eta Weldom enpresetan
egin dituzte. Esperientzia horri esker, merkataritza-sektoreko eguneroko
jarduna gertutik ezagutu eta nazioarteko lan-testuinguru batean moldatzeko
aukera izan dute.
Ikaskuntzaz
gain, Reunion uhartea ezagutzeko tartea ere izan dute. Asteburuan uharteko
paisaia ikusgarriak eta natura aberatsa ezagutzeko aukera izan dute. Sumendiak,
mendiak, baso tropikalak eta kostalde ikusgarriak direla eta, Reunion
natura-zaleentzako helmuga aparta da.
Mugikortasun honek ikasleen prestakuntza akademikoa eta profesionala aberasteaz gain, autonomia, hizkuntza-gaitasunak eta kultura arteko konpetentziak garatzen lagundu die. Zalantzarik gabe, etorkizuneko erronka pertsonal eta profesionalei aurre egiteko esperientzia baliotsua izan da.
Egonaldi hau Tolosaldea LHIIk
eta Lycée La Vue Belle ikastetxeak urteetan zehar mantentzen duten nazioarteko
lankidetzaren emaitza da, eta Erasmus+ programaren helburuekin bat egiten du:
ikaskuntza, lankidetza eta nazioarteko esperientziak sustatzea, dualaren eredua
eta enpresekin duten lankidetza azaldu zizkiguten.
Proiektu hau Erasmus+ egitarauaren diru laguntzari esker burutu da. 2025-1-ES01-KA121-VET-000322395 proiektuaren baitan garatutako proiektua
2026(e)ko uztailaren 21(a), asteartea
Islandiako esperientzia aberasgarria: Borgarholtsskóli zentroa gertutik ezagutzen
Apirilaren
erdialdean, gure ikastetxeko zuzendaritza taldeko hainbat kide Islandian izan
ginen, Reykjavík hiriko Borgarholtsskóli lanbide heziketako zentroa ezagutzen.
Egonaldi hau job shadowing formatuko mugikortasun baten barruan egin genuen,
eta helburua bertako lan egiteko modua eta antolakuntza gertutik ezagutzea izan
zen.
Bisitak
aukera paregabea eman zigun bertako instalazioak, metodologia eta hezkuntza
eredua ezagutzeko. Bereziki interesgarriak iruditu zitzaizkigun hainbat
departamentutan egiten duten lana, eta etorkizunera begira elkarlanerako aukera
politak ikusi genituen.
Besteak
beste, soldadura (mekanizazioa ere jorratzen dute), kirol eta iturgintza
departamentuen artean sinergiak sortzeko aukerak aztertu genituen, bai ikasleen
mugikortasunari dagokionez, baita etorkizuneko proiektu bateratuetarako ere.
Zenbakizko kontroleko tornu bat
Zenbakizko kontroleko fresagailu bat
Sport centre - gimnasioa
Sport centre - futbol zelaia
Egonaldi
osoan zehar, harrera bikaina egin ziguten eta beraien eguneroko jarduna
gertutik ikusteko aukera izan genuen: tailerrak, ikasgelak, ekipamendu
teknikoak eta ikasleekin egiten duten lana zuzenean ezagutu genituen.
Iturgintzako ikaskuntzarako erabiltzen duten panel bat
CAM-eko programa bat
Iturgintzako box-ak
Neurketak eta muntaiak egiteko erabiltzen duten motore haundi bat
Esperientzia
oso aberasgarria izan da guretzat, eta nazioarteko harremanak sendotzeaz gain,
ideia eta inspirazio berriekin itzuli gara gure egunerokora. Dudarik gabe,
etorkizunean elkarlanean jarraitzeko lehen pausoa izan da Islandiako bisita
hau.
Proiektu hau Erasmus+ egitarauaren diru laguntzari esker burutu da.
2025-1-ES01-KA131-HED-000334353 eta 2025-1-ES01-KA121-VET-000332928 proiektuen baitan garatutatutako ekintza izan da.
Jobshadowing esperientzia Sykkylvenen Norvegia – Tolosaldea LHII eta Sykkylven vidaregåande skule elkarrekin
Tolosaldea LHIIko
elektrizitateko irakasle bat Sykkylvenen (Norvegia) izan da martxoan, job
shadowing jarduera batean parte hartzen, VGS eskolako lankideekin batera.
Esperientzia oso aberasgarria izan da
eta bertan ospatzen den aste internazionalean, parte hartu dugu.
Hezkuntza ikuspegi
berriak
VGS-eko ikasleekin
egunerokotasunean murgiltzeak euren metodologia eta proiektuak ezagutzeko
aukera eman digu. Norvegiako hezkuntza sistemak berdintasuna, inklusioa eta
natura-lotura ditu oinarri, ikasle guztiei ikasteko aukera berberak
bermatuz, jatorri sozioekonomikoa edozein izanda ere.
1. Sistema eta hezkuntza-politika
Norvegiako LH
sistema dual ereduan oinarritzen da: bi urte eskolan + bi urte enpresan. Horrek
irakasleari bere eskolan ezin ikusten duen egitura bat eskaintzen dio: enpresen
inplikazioa ez da borondatezkoa, egiturala baizik. Bertan ikusiko du nola
kudeatzen dituzten konpetentzia-markoak eta nola balioesten dute ikasleak maila
nazionalean.
2. Metodologia eta pedagogia
Norvegiako eskolek
"student-centred learning" filosofia oso barneratuta dute. Irakaslea
ez da ezagutza transmisore, ikas-prozesua diseinatzaile baizik. Proiektutan
oinarritutako ikaskuntza (PBL) oso hedatua dago, eta ikasleek errealitateko
erronkak ebazten dituzte. Horrez gain, ebaluazio formatiboa nagusitzen da: ez
nota, baizik eta prozesua.
3. Ikaslearen ongizatea eta autonomia
"Trivsel"
(ongizatea norvegeraz) kontzeptua hezkuntza-kultura osoan txertatuta dago.
Irakasleek ikasleen osasun mentala eta motibazioa aintzat hartzen dituzte modu
sistematikoan. Tutoretza pertsonalizatua eta norbere garapen plana (IOP) tresna
erabakigarriak dira.
4. Digitalizazioa
Norvegiako LH eskolak
digitalizazio maila altua dute. Ikasleek beren portafolioetan lan guztia
digitalizatuta gordetzen dute, eta irakasleek tresna digitalak erabiltzen
dituzte jarraipena egiteko. Lan munduko simulazio digitalak ere ohikoak dira.
5. Lankidetza eta komunitate profesionala
Irakasleek
"team teaching" eredua erabiltzen dute askotan, eta eskola-enpresa
harremanetan bitartekari aktibo gisa jarduten dute. Sektoreko sareak eta
kluster profesionalak oso garatuak daude.
6. Transferentzia: galdera giltzarria
Egonaldiaren balio
erreala ez dago ikusitakoan, baizik eta euskal testuingurura itzultzean zer
aldatzen den pentsatzean. Egin beharreko galderak dira: zer da zuzenean
aplikagarria? zer eskatzen du egokitzapen kulturala? zer ezin da inportatu?
Azken egunerako hausnarketa saio bat eta lantaldearekin partekatze plan bat
aurreikustea ezinbestekoa da.
Aste
Internazionalean Europako beste nazio batzuekin eta norvegiarrekin jarduera
ezberdinak egin genituen, lehenengo egunean, eskola ezagutu eta nazio
bakoitzaren aurkezpena eta afari internazionala, non nazio bakoitzak bere
janaria prestatzen zuen.
Bigarren egunean,
elektrizitate alorrekoek, 3D-eko inpresoren formakuntza bat egin genuen eta
hirugarren mundurako inkubagailuak sortzearen proiektua ezagutu genuen.
Norvegiar ikasle eta irakasleekin dinamika bat egin genuen horren inguruan.
Hirugarrengo
egunean, Alesund-eko hiria eta NTNU unibertsitatea ezagutu genuen,
Laugarrengo
egunean, naturan ibilbide bat egin genuen norvegiarrekin eta beraien errespetua
naturarekiko lehenengo pertsonan bizi izan genuen.
Bosgarrengo
egunean, Ekornes enpresa bisitatu genuen, non dena automatizatuta eta
robotizatuta dago.
Etorkizuneko lankidetzarako lehen pausoa
Esperientzia honek
harreman sendoak sortzeko aukera eman digu, gure ikasleek Norvegian lan
prestakuntza egiteko aukera ere ireki dugu. Zuzendari eta lan praktiketako
arduradunekin hitz egin genuen horren inguruan. Ea posible den!
Proiektu hau Erasmus+ egitarauaren diru laguntzari esker burutu da.
2025-1-ES01-KA121-VET-000322395
proiektuaren baitan garatutako egitasmoa.
Dropshipping-etik nazioarteko lankidetzara: Informatika ikasleen Erasmus+ esperientzia
Martxoaren bigarren astean zehar, informatikako erdi-mailako 10 ikasle eta laguntzaile gisa 2 irakasle, Herbeheretako ‘s-Hertogenbosch hirian kokatuta dagoen Koning Wilem I college ikastetxera joan ziren dropshipping-ari buruzko proiektu bat garatzera. Talde mugikortasun hau bi fasetan burutu zen. Lehenik eta behin, Tolosaldeako ikasleak Den Bosch bisitatu zuten eta apirilaren 13tik 15era Herbeheretarrak Tolosara etorri ziren.
Talde mistoak, hau da, Koning Willem-eko eta Tolosaldeako ikasleak nahastuz, egin eta lanari ekin zioten. Lehenik eta behin, dropshipping kontzeptua zer zen argitu beharra zuten. Gero, merkatuaren analisi sakon bat egin eta beraien web orrialdeetan zer salduko zuten zehaztu behar zuten. Hori egindakoan, talde bakoitzak ateratako ondorioak aurkeztu zituen. Beste taldeekin beraien ikuspuntua elkarbanatzeko. Talde desberdinek produktu ezberdinak proposatu zituzten: maskotentzako jostailuak, bateria eramangarriak… Behin salduko luketen produktua zehaztuta, hornitzaileak aurkitu beharra zituzten eta azterketa sakon bat egin gertatu zitezkeen egoera desberdinei buruz: produktua ez iristea, atzerapenak izatea, produktua erdi bidean galtzea…
Behin hori dena zehaztuta, web orrialdearen diseinuarekin hasi ziren. Gaur egungo teknologia eta adimen artifiziala oinarritzat hartuz, diseinu ezberdinak proposatu zituzten. Ondoren, web orrialdea garatu zuten eta noski, denda moduko bat sortu zuten, beraien produktuak saldu ahal izateko. Azkenik, bakoitzak bere web orrialdea aurkeztu zuen.
Kontuan hartuz edukitako lan denbora, oso lan txukunak ikusi ziren. Bai Tolosaldeako, bai Herbeheretako ikasleak bizitako esperientziaz eta ikasitako guztiaz oso gustura geratu ziren. Horretaz gain, ikasleek ingelesa praktikatzeko aukera izan zuten, baita ere beste kultura eta herrialde bat ezagutzeko aukera. Gainera, Tolosaldeak, Koning Willem college ikastetxearekin dituen erlazioak estutzeko aukera izan zuen. Izan ere, ez da lehen aldia beraiekin lan egiten duguna. Informatikaz gain, beste alor batzuk ere beraiekin lanean jardun oi dute.









.jpeg)
.jpeg)



.jpeg)
.jpeg)















