Tolosaldea LHIIko irakasle talde bat Frantziako Okzitaniako Decazeville hirian izan da, CMQE If erakundearen eskutik antolatutako bisita batean parte hartuz. Jarduera honen bidez, Lycée La Découverte ikastetxea, UIMM prestakuntza zentroa eta Matière eta Lavayssière enpresak ezagutzeko aukera izan dute.
Oraingo esperientzia ere aberasgarria izan da hezkuntza eta enpresa arteko harremanetan sakontzeko, bai eta etorkizuneko lankidetza-aukerak aztertzeko ere. Frantziako lanbide heziketako eredua eta ikasleen prestakuntza dualaren antolaketa bertatik bertara ikusi ahal izan dute, beraien eguneroko lanarekin alderatuz eta ikasketa interesgarria eginez.
Etorkizuneko Industriaren Lanbide eta Kualifikazioen Campusa (Campus des Métiers et des Qualifications "Industrie du Futur") industria mekanikoaren arloan zentratutako sare bati ematen zaion etiketa da. Sare horretan bat egiten dute bigarren hezkuntzako (orokorra, teknologikoa eta profesionala) eta goi-mailako irakaskuntzako erakundeek, hasierako zein etengabeko prestakuntza-zentroek, ikerketa-laborategiek eta eragile ekonomiko zein elkarteek.
Bazkide-sare horrek elkarlanean dihardu sektorea prestakuntzaren, berrikuntzaren eta eskualdearen garapen ekonomiko eta sozialaren bidez bultzatzeko.
Etorkizuneko Industria CMQEari babesa ematen dion institutua Lycée La Découverte da, Decazeville herrian, Aveyron departamenduan.
Gure ikastetxea elkarlanean ari da LCAMP proiektuan. Learner Centric Advanced Manufacturing Platform for Centres of Vocational Excellence (CoVEs).
CMQE Decazevillen azalpenak jasotzen
Bisita honek aukera eman digu urteetako lankidetza sendotzeko. Izan ere, aurrez Lycée La Découverte-ko ikasle bat gure eskualdeko enpresa batean lan praktikak burutzen izan da, Erasmus+ programaren bidez. Esperientzia arrakastatsua izan zen eta elkarlanerako bide berriak zabaldu zituen. Orain, beraien metodologiak, prestakuntza eskaintza, instalakuntzak etab. gertutik aukera izan dugu.
Lycée La Découverte-ko prestakuntza-eskaintza eta instalakuntzak ezagutzen
Egonaldi hau, Lizeoak kolaboratzen duen inguruko enpresa batzuk ezagutzeko ere erabili da.
Matière eta Lavayssière enpresak hain zuzen ere.
Matière enpresak zubi modularrak eta metalezko zein hormigoizko beste soluzio batzuk eskaintzen ditu, beharretara egokituz. Beste teknika batzuekin batera, galdaragintza eta soldadura baliatuz, enpresa honek herrialde ezberdinetara zuzendutako zubi modularrak eraikitzen ditu.
Matière enpresan, bertako arduradunen azalpenak
jasotzen eta instalakuntzak ezagutzen.
Okzitaniako Cambes herrian kokatutako UIMM prestakuntza zentroa ezagutzeko ere aukera izan dugu irakasleek. Bertan, Mekanizazioa, Aeronautika, Pintura, Muntai-Mekanikoa, Mantentzea eta soldadura bezalako sektoreentzat prestakuntza eta enpresentzat aholkularitza eskaintzen dute.
UIMM prestakuntza zentruan, prestakuntza
aukera ezberdinak ezagutzen
Azkenik, metalezko xaflez eraikitako egiturak eta beste ingeniaritza-soluzio batzuk ekoizten dituen Lavayssière enpresa ezagutzeko aukera izan dute parte-hartzaileek. Enpresa honetan soldadura eta metal-eraikuntza teknika ezberdinak erabiltzen dira, makina-erremintentzako karenatuak eta beste hainbat elementu eraikitzeko.
Lavayssière enpresan, eraikuntza metaliko eta
soldaketa aukera ezberdinak ezagutzen
Eskerrak eman nahi dizkiegu CMQE If, Lycée La Découverte, UIMM, Matière eta Lavayssière erakundeei harrera bikainagatik eta esperientzia hau posible egiteagatik.
Proiektu hau Erasmus+ egitarauaren diru laguntzari esker burutu da.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina