2024(e)ko otsailaren 11(a), igandea

KA2 proiektuen prestakuntzako ikastaroan parte hartu dugu Bruselasen

Erasmus+ 𝐛𝐞𝐫𝐫𝐢𝐤𝐮𝐧𝐭𝐳𝐚 𝐩𝐫𝐨𝐢𝐞𝐤𝐭𝐮𝐞𝐧 𝐩𝐫𝐞𝐬𝐭𝐚𝐤𝐮𝐧𝐭𝐳𝐚 𝐢𝐤𝐚𝐬𝐭𝐚𝐫𝐨𝐚𝐫𝐞𝐧 3.saioa burutu da Bruselasen. Hiru eguneko saio honetan izan gara, Euskal Herriko beste irakasledekin batera KA2 berrikuntza proiektuak prestatuz beste europear irakasleekin elkarlanean. Tknikak antolatutako saioak dira hauek.

                                                   







Sepiek antolatutako 2024-ko deialdiko KA121-VET Erasmus+ eskaerak egiteko zalantzak argitzeko saioan parte hartu dugu

2024ko Otsailaren 6an 


Sepiek antolatutako 2024-ko deialdiko KA121-VET eskaerak egiteko zalantzak argitzeko saioan parte hartu dugu. Saio hau online izan da.

Otsailaren 20ean amaitzen da deialdi honetarako eskaerak aurkezteko epea.







Beste urte batez Merkataritzako ikasleak Reunion Uhartean izan dira

 23-24 ikasturte honetan ere, Merkataritzako ikasle talde batek bi asteetako egonaldia burutu du Reunion Uhartean (Frantzia) ikasketak eta praktikak burutzeko. Proiektu hau, bertako Lycée La Vue Belle-ko bazkideekin, elkartrukeak gauzatzeko akordio baten baitan kokatzen da.


                                     












Lehenengo astean Lycée Vue Belle ikastetxean eskolak jaso dituzte. Ikasturte honetan, ikasleek Ekoturismoarekin lotutako proiektu bat garatzen ari dira eta harrerako ikastetxean, Euskal Herrian gai honi lotuta aurkitu daitezken aukerak aurkeztu dituzte. Euskal Herriko toki esanguratsu eta gure kulturari buruzko informazioa ere zabaldu dute. Baita ere frantsesez eta gaztelaniaz merkataritza munduan ohikoak diren egoeretan erabiltzeko esaldiak eta hiztegia ikasi dute. Kahoot aplikazioaren bidez, Tolosaldeako ikaseek galderak egin dizkiete La Vue Bellekoei, gaitasun digitalak aplikatuz.


                             

Ekoturismoaren gaiari helduta, bera nola kudeatzen den aztertzeko helburuarekin, inguruko bi hoteleetara bisita egin dute.


                                               

Bigarren astean, lantoki ezberdinetan beraien lan prestakuntza burutu dute. Horretarako jomugako

herrialdeko enpresa ezberdinetan aritu dira lan praktiketan: Intersport, Mida Deco eta Weldom





                                                           

                                             

                                            

Frantziar estatuaren parte den uharte honetan, naturarekin lotutako hainbat jarduera burutzeko ere aukera dago, paisai ikusgarriak daude bertan, mendiak, hondartzak, sumendiak, zirkoak etab.
Asteburuan hauteako txoko batzuk ezagutzeko aukera ere izan dute.


                                 

                                       



Datorren apirilean, Reunioneko ikasle eta irakasleak Tolosara etorriko dira, bertan, ikasleek enpresetan lan praktikak egingo dituzte. 
Beste behin ere esperientzi aberasgarria izan da eta aurrerantzean berarekin jarraitzeko asmoa dugu.

Proiektu hau Erasmus+ egitarauaren diru laguntzari esker burutu da.