Tolosaldea LHII-ko Igor Urkiola eta Oier Aranzabal LCAMP proiektuko kongresuan egon gara Alemaniako Aalen herrian, 2024-ko Maiatzak 14 eta 15-ean.
LCAMP CoVE proiektu europarra
Tknika eta Miguel Altunak lideratzen dute, eta beronen helburua da bikaintasun
profesionaleko fabrikazio aurreratuko zentroak bultzatzea, erresilienteagoak,
berritzaileagoak eta hobeto hornituak izan daitezen, ikasleen gaitasunak hobetu
eta trantsizio digitalari eta berdeari arrakastaz aurre egin ahal izateko.
Horretarako, da fabrikazio aurreratuaren sektoreko LH zentru eta enpresen
artean zerbitzuak sortu, trukatu eta lankidetzan aritzeko Europako
erreferentzia-plataforma bihurtu nahi du.
LCAMP kongresuaren hasiera ekitaldia, Rikar Lamadrid-en eskutik.
LCAMPek lankidetza sareak sortu
nahi ditu Europako LH zentroen eta fabrikazio aurreratuaren sektorean lan
egiten duten enpresen eta enpresa-elkarteen artean, industriako
kualifikazio-desberdintasunak murrizteko eta ezagutzak transferitzeko.
LCAMP proiektuaren nondik-norakoen aurkezpena, Jon Labaka-ren eskutik
Hauek dira LCAMPren helburu estrategikoak: etorkizuneko trebetasunak definitzeko mekanismoak garatzea, ikasleentzat pertsonalizatutako ikaskuntza-bideak garatzea eta aplika daitezkeen mikrokredentzialak ezagutzea. Horrek esan nahi du etorkizuneko joeren behatoki bat sortu behar dela, manufaktura-industrietan oinarritua, berrikuntza-komunitate irekia sortuz, elkarlaneko ikaskuntza-fabrika bat kudeatuz, EBko beste ekimen batzuekin sinergiak sustatuz eta LCAMP plataforma jasangarria izango dela bermatuz.
Elkarlaneko Ikaskuntza Lantegia
edo Collaborative Learning Factory (CLF) elkarlaneko ikaskuntzaren printzipioak
eta enpresen estiloko ingurunearen egitura biltzen dituen kontzeptua da,
ikaslearen ikaskuntza esperientzia hobetzeko asmoarekin. Ingurumari honetan,
LCAMP izango da Fabrikazio Aurreratuko Elkarlaneko Ikaskuntzaren lehenengo
Fabrika Europa mailan. CLF-etan parte hartzera gonbidatu nahi ditu LCAMP-ek LH
Europako eskola desberdinak, eskolen arteko erronka interdepartamental bidez
produktu baten diseinua, fabrikazioa eta balidazioa bultzatuz.
Bisitaren bigarren egunean
(Maiatzak 15) FESTO enpresa bisitatu genuen kongresuko partaideen erdiak,
ESSLINGEN herrian. Beste erdia BOSCH bisitatzera joan ziren.
Informazio gehiagorako,
bisitatu https://lcamp.eu/conference-page/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina