2021(e)ko maiatzaren 7(a), ostirala

"IN as in INclusion" ERASMUS+ KA2 proiektuko bileran, Esloveniako bazkideak online aurkezpena egin du.

 "IN as in INclusion" proiektuaren baitan, parte hartzaile den ikastetxe bakoitza, bere herrialdea, ingurua, ikastetxea eta ikaslegoaren inklusioaren alde egiten duen lana azaltzen ari da.

Oraingo honetan, Esloveniako "School of Economics of Novo Mesto" ikastetxeak burutu du aurkezpena.  Bertan, herrialdearen ezaugarri nagusiak azaltzeaz gain, ikastetxeak, atzerritik datozten ikasleekin eta ikasle errefuxiatuekin egiten ari diren inklusio praktika onak azaldu dituzte.

Aurrera begira, beste ikastetxeek ere, antzeko aurkezpenak egingo dituzte.



ERASMUS+ Goi Mailako Hezkuntzako KA1 jardunaldietan parte hartu dugu

  Espainiako Sepie (Servicio Español para la Internacionalización de la Educación), erakundeak antolatutako Erasmus+, online moduan izan diren, Goi Mailako Hezkuntzako KA1  jardunaldietan parte hartu dugu.

Aurtengoan, bizi dugun egoera berezia kontutan izanda, jardunaldia modu birtualean burutu da.

Bertan, 2021-2027 Erasmus+ programak eskaintzen dituen aukerak azaldu dituzte. Bide beretik, 2014-2020 aurreko programaren lortutako emaitzak erakutsi dira.

Aurrera begira, programa honek, Goi Mailako Heziketa Zikloko ikasleentzako, mugikortasunerako aukerak eskaintzen dizkie. Modu berean, sektore honetan lanean aritzen diren irakasle eta langileei ere.

Programa berri honen bidez, ez bakarrik Europan baizik eta ikasketak edo praktikak, mundu osoko beste herrialdeetan ere burutu daitezke, aurrez ezarritako baldintza batzuekin.

Gure ikastetxeak ECHE Goi Mailako  Lanbide Heziketako Mailako Gutuna 2021-2027 aldirako lortu duenez, beste batzuen artean, KA131 proiektuak garatzeko bidea irekitzen zaio.