2017(e)ko uztailakren 24(a), astelehena

Irakasle talde bat Italiako Fabrianon herrian praktika onak ezagutzen izan gara



TOLOSALDEA LHIIko 5 irakasle Italiako Fabriano herrian egon gara 2017ko maiatzaren 7tik 13ra, bertako hainbat enpresa eta ikastetxe ezagutzen, Erasmus+ proiektuaren baitan.
Fabriano, Erroma eta Florentzia artean dagoen 30.000 biztanleko herri bat da eta azpimarratu paperaren eta filigranaren herri bezala ezaguna dela, bai Italian bai mundu osoan ere, papera egiteko izan duen tradiziogatik. Industriak ere pisu handia izan du betidanik.
ARISTON THERMO SPAk dituen bi enpresa bisitatu ditugu lehenengo. GENGAko planta, non maila ertain eta handiko ur berogailuak egiten dituzten, 50,80 eta 100 litrokoak. CERRETOko planta, non ur berogailu txikiak egiten dituzten, 10,15 eta 30 litrokoak. 



Ariston Thermo Spa-k Gengan duen lantegian azalpenak jasotzen



Enpresa hauetan gure ikastetxeko Urko Gomez  eta Xabier Garcia AriƱok lan praktikak egiten ari direnez bere jarduera ikuskatzeko aukera izan dugu.
Fabrianon lan praktikak burutzen ari diren gure ikastetxeko ikasleekin




FABER SPAk Sassoferraton duen enpresa bisitatzeko aukera ere izan dugu, enpresa honetan ke-erauzgailuak edo mepansak egiten dituzte mundu guztirako, SIEMENS eta IKEArentzako adibidez. Enpresa honetan ere gure ikastetxeko Bertol ari da praktikak egiten.

Sassoferraton dagoen Faber Spa lantegian


Fabrianoko METALDESI (eraikuntza metalikoak) eta QS GROUP industriak automatizatzeko sistemak enpresak ere bisitatu ditugu. Esan beharra dago automatizatutako eta robotizatutako lerroak, mekanizazio eta kalitate sistema aurreratuak ikusteko aukera izan dugula.
IIS Merloni-Miliani lanbide heziketako eskolara ere bisita egin dugu, Italiako hezkuntza sistema ezagutu eta eskolako instalazioak ikusi ditugularik. Ikastetxe honek bi motatako ikasketak eskeintzen ditu, bi eraikuntza desberdinetan, ikasketa teknikoak ITIS Merloni institutuan, 346 ikasle eta 69 irakasle dituelarik eta lanbide ikasketak IPSIA Miliani institutuan, 221 ikasle eta 38 irakasle dituelarik. Ikasketa teknikoetan, Informatika eta telekomunikazioak, Kimika, Arte Grafikoak eta Mekanika-Mekatronika espezialitateak. Lanbide ikasketetan, Mantentze-laguntza teknikoa (2 kualifikazio desberdin operadore elektronikoa eta operadore mekanikoa)  eta Jantzigintza espezialitateak.
Italian  bigarren hezkuntza  bi zatitan dago banatua, 1. Maila 14 urtekin bukatzen dute eta 2. Maila 15 urtekin hasi, adin honekin 3 aukera desberdin dituzte Lizeoak, Institutu teknikoak edo Lanbide Heziketa Institutuak.

Italiako hezkuntza sistemaren eskema 


Ikasketa Tekniko zein Lanbide Heziketakoetan, prestakuntza praktikoa eta teorikoa konbinatzen dituzte.  5 urteko iraupena dute, lehenengo 2 urteak oso teorikoak dira eta hurrengo 3 urteetan alderdi praktikoa gehiago lantzen da. 3 bat hilabeteko lan praktikak egin behar izaten dituzte azken bi urteetan. Ikasketa hauek Unibertsitate edo Goi Mailako ikasketak egiteko aukera ematen dute.
Bai Institutu Tekniko zein Lanbide Heziketako Institutuetan 32 orduko lan astea dute
Ikastetxe eta enpresen arteko elkarlan gutxi dagoela sumatu dugu, ez dute elkarren arteko ezagupen handirik. Institutu Teknikoetako ikasleak lan praktikak egitea beharrezkoak badituzte ere, ikaslea bera da enpresa bilatu behar duena eta opor garaia baliatu behar du zeregin horretarako.