2018(e)ko maiatzaren 22(a), asteartea

Finlandiako 6 ikasle izan dira praktiketan Tolosaldeko enpresetan

Finlandiako Gradia eta Treduko 6 ikasle Tolosaldeko Pasaban eta Ilunki enpresetan izan dira 6 astez beraien praktikaldia burutzen. Ikasle hauek mekanikako eta elektrizitateko espezialitatekoak dira.
Beste urteetan bezala, aurten ere esperientzi hau burutu nahi izan dugu beste herrialde batzuetako ikastetxeekin elkarlana sustatuz.

 Finlandiako Gradia ikastetxeko Mikko eta Karri-rekin

  Finlandiako Gradia ikastetxeko Mikko eta Karri-rekin


Finlandiako Tredu ikastetxeko Onni eta Mikko praktiketan


Gradia eta Treduko,  Mikko, Onni, Samu eta Anssi-rekin.

2018(e)ko maiatzaren 21(a), astelehena

2017-2018 ikasturteko ikasleak atzerrira praktikak egitera joan dira ERASMUS+ programaren barruan




Aurreko urteetan bezala, aurtengoan ere gure ikastetxeko hainbat ikasle Europako zenbait herrialdetara joan dira. Ikasturte honetako jomugako herrialdeak Italia eta Polonia izan dira.

Ikasle hauek herrialde horietako enpresetan praktikak egiten egongo dira, hiru hilabetez. Modu horretan, ELP ikasgaia bertan garatzeko aukera izango dute.

Mugikortasun hauek Erasmus+ europar programak finantzatzen ditu eta Eusko Jaurlaritzaren kofinanziazioa ere jasotzen dute.



Azken urteetan, atzerrira joaten diren ikasle eta irakasleen kopurua goraka doa gure ikastetxean, nazioartekotzeari gurean eman nahi zaion bultzadaren isla delarik.
 Beheko argazkietan proiektuko parte-hartzaile batzuk agertzen dira, beraien koordinatzailearekin batera.

Gure ikastetxeak bere Erasmus+ proiektuak ditu, eta baita ere Ikaslan-en kontsortzioan parte hartzen duenez, beraien bidez ere ikasleak atzerrira praktiketara bideratzen ditu.



Fabrianon ikastetxe ezberdinetako ikasleekin batera


 
Andrea Fabrianon (Italia) arropa dendan praktiketan
 

 
                                            

  
Oier eta Aitor automatizazioko softwarea lantzen.

                                        
Mikel laserrez moztutako piezak egokitzen.




Jon enpresako biltegian praktiketan




 
Beñat eta Josebarekin Wroclaw-en. (Polonia)

2018(e)ko maiatzaren 12(a), larunbata

Ikastetxeko ikasle eta irakasleak Reunion Uhartean egonaldi bat burutu dute



Merkataritza Jardueretako 6 ikaslek eta ikastetxeko 6 irakaslek, Indiko Ozeanoan kokatuta dagoen Reunion Uhartean iraupen ezberdinetako egonaldi bat egin dute. Uharte hau, nahiz eta gugandik urrun kokatuta egon, Frantziako lurraldea da, arraza, erlijio eta kultur ezberdinen nahasketaren lekukoa da.



  Non kokatzen da Reunion Uhartea?







 
Ikasle taldea bere tutoreekin, Reunionera abiatu aurretik.








Bertakoak eginiko harrera ekitaldian


Ikasleak La Saline Les Hauts-en kokatuta dagoen Lycée Professionel La Vue Belle-koekin batera egon dira eskolak jasotzen eta elkarlanean. Lehenengo astean bertako ikasleekin egon ziren salmenta eta merkataritzako kontzeptu desberdinak batera lantzen  Bigarren astean berriz, inguruko enpresetan lan praktikak egiteko aukera izan dute. Ikastetxeko merkataritzako bi irakasle izan dituzte beraiekin, laguntza emanez, egonaldiak iraun duen bitartean.



  Praktikak egin behar dituzten supermerkatuko arduradunekin bileran




Ikasturtean zehar bi proiektu landu genituen Vue-Belle izeoko ikasleekin.
Alde batetik, salmentarekin erlazionatuta hizkuntza ezberdinetan landu genuen salmentako hiztegia. 
Reunion uhartekoek erderaz eta frantzesez eta guk euskeraz eta ingeleraz. Hiztegi horrekin salmenta egoerak antzeztu genituen eta elkartrukaketa egin.  Reunion uhartean bertako ikasleekin aurrez aurre rol jokoen bidez salmentarako teknikak landu genituen.

Bertako ikasleekin elkarlanean  

Beste alde batetik merkataritzarekin erlazionatuta bakoitzaren herrialdea promozionatzeko kanpaina bat egin genuen. Kanpaina ikasturtean zehar landu genuen eta Reunion Uhartera joatean kanpainaren aurkezpena egin genuen (talde bakoitzak berea).


 La Vue-Belle Lizeoan



  Ikastetxeko irakasleak bertako ikasle talde batekin.




Bestalde, ikastetxeko zuzendaritzako lau irakaslek, uharte honetako 3 ikastetxe eta bertako itsas portua ezagutzeko aukera izan dute. Ikastetxeak, Lycée Professionel La Vue Belle, Le Port hirian dagoen Lycée Professionnel Léon de Lépervanche eta Saint-Leu hirian dagoen Lycée Polyvalent Stella izan dira. Bertan, lanbide heziketako ikasketak, lan praktikak, hizkuntzetako irakaskuntza, taldeen kudeaketa, irakasleen karrera profesionala etabar ezagutzeko aukera izan dute.

 Enpresa txikien sorrerari buruzko eskolen garapena bertatik jarraitzen La Vue-Belle Lizeoan

 Le Port hirian dagoen Lycée Professionnel Léon de Lépervanchen


 
Le Grand Port Maritime de la Réunion-era bisita 

 
La Vue-Belle Lizeoan Nazioartekotzeari buruzko azalpenak jasotzen. 

 
 La Vue-Belle Lizeoan lan praktikei buruzko azalpenak jasotzen. 

 
Lycée La Stella-n aeronautikako ikasketak burutzen ari diren ikasleekin

 Lycée La Stella-n aeronautikako ikasketak ezagutzen.


Lycée La Stella-n aeronautikako ikasketak ezagutzen.

Lycée La Stella-na autoen mekanikako ikasketak ezagutzen.



Aurrera begira, espero dugu datorren ikasturtean La Vue-Belle-ko ikasle eta irakasleak gure ikastetxera etortzea antzeko ekintzak garatzera. Proiektu hau, Erasmus+ egitasmoaren baitan, diruz lagundutako ekintza bat izan da.

 
Tolosaldea eta La Vue Belleko irakasleak


Tolosaldeko Ataria Irratian, izandako esperientziaren berri emanez irratsaioa. Hemen.