2018(e)ko maiatzaren 12(a), larunbata

Ikastetxeko ikasle eta irakasleak Reunion Uhartean egonaldi bat burutu dute



Merkataritza Jardueretako 6 ikaslek eta ikastetxeko 6 irakaslek, Indiko Ozeanoan kokatuta dagoen Reunion Uhartean iraupen ezberdinetako egonaldi bat egin dute. Uharte hau, nahiz eta gugandik urrun kokatuta egon, Frantziako lurraldea da, arraza, erlijio eta kultur ezberdinen nahasketaren lekukoa da.



  Non kokatzen da Reunion Uhartea?







 
Ikasle taldea bere tutoreekin, Reunionera abiatu aurretik.








Bertakoak eginiko harrera ekitaldian


Ikasleak La Saline Les Hauts-en kokatuta dagoen Lycée Professionel La Vue Belle-koekin batera egon dira eskolak jasotzen eta elkarlanean. Lehenengo astean bertako ikasleekin egon ziren salmenta eta merkataritzako kontzeptu desberdinak batera lantzen  Bigarren astean berriz, inguruko enpresetan lan praktikak egiteko aukera izan dute. Ikastetxeko merkataritzako bi irakasle izan dituzte beraiekin, laguntza emanez, egonaldiak iraun duen bitartean.



  Praktikak egin behar dituzten supermerkatuko arduradunekin bileran




Ikasturtean zehar bi proiektu landu genituen Vue-Belle izeoko ikasleekin.
Alde batetik, salmentarekin erlazionatuta hizkuntza ezberdinetan landu genuen salmentako hiztegia. 
Reunion uhartekoek erderaz eta frantzesez eta guk euskeraz eta ingeleraz. Hiztegi horrekin salmenta egoerak antzeztu genituen eta elkartrukaketa egin.  Reunion uhartean bertako ikasleekin aurrez aurre rol jokoen bidez salmentarako teknikak landu genituen.

Bertako ikasleekin elkarlanean  

Beste alde batetik merkataritzarekin erlazionatuta bakoitzaren herrialdea promozionatzeko kanpaina bat egin genuen. Kanpaina ikasturtean zehar landu genuen eta Reunion Uhartera joatean kanpainaren aurkezpena egin genuen (talde bakoitzak berea).


 La Vue-Belle Lizeoan



  Ikastetxeko irakasleak bertako ikasle talde batekin.




Bestalde, ikastetxeko zuzendaritzako lau irakaslek, uharte honetako 3 ikastetxe eta bertako itsas portua ezagutzeko aukera izan dute. Ikastetxeak, Lycée Professionel La Vue Belle, Le Port hirian dagoen Lycée Professionnel Léon de Lépervanche eta Saint-Leu hirian dagoen Lycée Polyvalent Stella izan dira. Bertan, lanbide heziketako ikasketak, lan praktikak, hizkuntzetako irakaskuntza, taldeen kudeaketa, irakasleen karrera profesionala etabar ezagutzeko aukera izan dute.

 Enpresa txikien sorrerari buruzko eskolen garapena bertatik jarraitzen La Vue-Belle Lizeoan

 Le Port hirian dagoen Lycée Professionnel Léon de Lépervanchen


 
Le Grand Port Maritime de la Réunion-era bisita 

 
La Vue-Belle Lizeoan Nazioartekotzeari buruzko azalpenak jasotzen. 

 
 La Vue-Belle Lizeoan lan praktikei buruzko azalpenak jasotzen. 

 
Lycée La Stella-n aeronautikako ikasketak burutzen ari diren ikasleekin

 Lycée La Stella-n aeronautikako ikasketak ezagutzen.


Lycée La Stella-n aeronautikako ikasketak ezagutzen.

Lycée La Stella-na autoen mekanikako ikasketak ezagutzen.



Aurrera begira, espero dugu datorren ikasturtean La Vue-Belle-ko ikasle eta irakasleak gure ikastetxera etortzea antzeko ekintzak garatzera. Proiektu hau, Erasmus+ egitasmoaren baitan, diruz lagundutako ekintza bat izan da.

 
Tolosaldea eta La Vue Belleko irakasleak


Tolosaldeko Ataria Irratian, izandako esperientziaren berri emanez irratsaioa. Hemen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina