2018(e)ko otsailaren 17(a), larunbata

Mekanizazioko ikasleak Hazparneko San Josepe Lizeoan izan dira.



2017ko urrian Hazparneko San Josepe Lizeoko ikasle eta irakasleek gure ikastetxean egin zuten egonaldiaren ostean, oraingoan, Tolosaldea LHII-ko 15 ikasle eta 4 irakasle Lapurdin kokatzen den herri honetan izan dira 5 egunez. Egonaldia  urtarrilaren 22tik 26ra burutu da.  



  Elkar trukaketaren parte hartzaileak




 Aurreko kasuan bezala, elkar trukaketa honen helburua bi herrialdeetako ikasle eta hezkuntza komunitateak harremanetan jartzea eta elkar hobeto ezagutzea izan da, nagusiki. Aldi berean, hainbat prestakuntza tekniko eta aisialdikoak elkarrekin partekatzeko aukera ere izan da.






  San Josepeko Mekanikako tailerrean lanean            



Hango mekanikako erdi mailako bigarren ikasturteko ikasleekin egon dira eta landu dituzten gaiak, 3D diseinua eta mekanizazioa izan dira gehienbat. Lizeoko mekanikako tailerreko makinetan lanean ibili dira, bertako ikasleekin batera, talde lana garatuz.



                                              San Josepeko Mekanikako tailerrean lanean    

 3D-ko diseinua ikasten




Egonaldian zehar, helikopteroentzako motorrak ekoizten duen Safran enpresa bisitatu zuten, bertako prozesuak ezagutuz. Beste egun batean, aeronautika sektorearentzat lan egiten duen Lauak enpresa ezagutzeko aukera izan zuten, sektore honetan erabiltzen diren materialak eta egiten diren lan mota ezberdinak ezagutuz.

Lauak enpresara bisita
 Safran enpresara bisita




 
Aisialdirako tartea ere izan da eta horretarako kirol ezberdinak praktikatu dituzte bi ikastetxeetako ikasleek. Baionako hiria ezagutzeko aukera ere izan dute, baita Miarritzen kokatzen den akuarioa ere.




                                                                Miarritzeko Akuarioan

Esperientzi honi buruz Iparraldeko Euskal Irratietako kazetari batek elkarrizketa egin diete ikasle eta irakasleei. Hemen dago elkarrizketa.




 Euskal Irratietako kazetariarekin elkarrizketa


Aurrera begira, horrelako ekimenekin jarraitzeko asmoa dugu, elkar trukaketa hauek aberaste kulturala eta profesionala dakarzkitelako. Egitasmo honek, mugaz bi aldetako komunitateen kolaborazioa sustatzen duen PyireneFP proiektuaren diru laguntzak jasotzen ditu.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina