2022(e)ko maiatzaren 24(a), asteartea

InnoVET nazioartekotze proiektuko Teacher’s Academy Herbehereetan

 

Dagoeneko ezaguna zaigun Suitzako gobernuak bultzatutako InnoVET proiektuak barne biltzen duen bilkura-saio desberdinetako bat ospatu da maiatzaren 16-18 tartean. InnoVET proiektu honek berrikuntza eta nazioartekotzea du jo-mugan.

Tolosaldea LHII-koak eta Armeria Eskola LHII-koak TKNIKA-ren eskutik bertan izan gara beste hainbat lurraldeetako ikastetxeetako ordezkariekin batera: Suitza, Alemania, Danimarka, Herbehereak, Finlandia, Erresuma Batua, Belgika eta Kanariar Uharteak.



Teacher’s Academy-ko kideak




Herbehereetako Horizon College-k gidatutako Teacher’s Academy-ko programa oparoa izan da. Hala nola, bertako lanbide-heziketan nazioarteko testuinguru batean jorratzen dituzten proiektuak nola Horizon College osatzen duten ikastetxeen instalakuntzak ezagutzeko aukera izan dugu bertaratutakook.




Errealitate areagotuko gailuen gela


                                                                                
                                                                            Gela immersiboa



                                                   “Etxe amai-ezina” ikasleen trebeziak garatzeko


Saio hauetan, hizlariek nola burututako dinamiken bidez nazioarteko gaitasunak aztertu ditugu, zeharkako gaitasunak eta ikasgeletako elkar-ekintzak barne. 



Hizlarien ponentzia


Talde dinamika



Halaber, herrialde bakoitzean lantzen diren irakaskuntza-praktikak elkar-trukatzeko parada izan dugu. Ildo honetatik, aurrera begira etorkizun batean etor daitezkeen erronken lehen hastapenak emanez ilusioarekin agurtu gara bertaratutako kideak. 










 



2022(e)ko maiatzaren 19(a), osteguna

Turkian “In as in Inclusion” KA2 proiektuko 2. bileran parte hartu dugu


Turkiako Balikesir hirian dagoen Adnan Menderes Anadolu Lisesi ikastetxearen eskutik, burutu dugu beste 5 herrialdeetako ikastexe eta erakundeekin batera “In Partership for Promoting Successful Inclusion from a European Perspective” KA201 proiektuko 2. Prestakuntzarako bilera. 



  





Proiektuan parte hartzen duten irakasleen talde-argazkia




   






Balikesirreko gure anfitrioiak harrera ezin hobea egin ziguten bertako dantzak aurkeztuz.






Bilera hau maiatzaren 9tik 14ra burutu da eta bertan inklusioarekin lotutako hainbat praktika onak aztertu ditugu. Adnan Menderes ikastetxeak, urrun dauden nekazaritza inguruko eremuetan bizi diren nesken integrazioan lan egiten du batipat. Askotan familia txiroetatik datozen ikasleak dira eta beraien eskura jartzen dute heziketa eskaintzeaz gain, jangela eta logela zerbitzua dohainik. Modu honetan ikasleen familiek ez dute gainkarga ekonomikorik jasan behar beraien haurren hezkuntzagatik.


       





 

Inklusioaren inguruan, Turkiako eremu honetan burutzen diren praktika onak erakutsi zizkiguten. Beraien hezkuntza sistema ere ezagutzeko gai izan ginen. Ikasle ezberdinen inklusiorako erabiltzen dituzten teknikak, ELBOW, Peer Support Training, Craftwomen market (eskulanak egiten dituzten emakumeak bere bizimodua aurrera ateratzeko), neskentzako lotokia ikastetxean, karta terapeutikoak etab.

Talde lanean aritu ginen, gure errealitatera aplikatu daitekeen eta eraginkorrena izan zitekeen  teknika aurkitzeko.

Adnan Menderes Ikastetxeko neskentzako lotokiaren instalakuntzak bisitatu genituen.

Emakume artisauen Bazarra ere ezagutzeko aukera izan genuen, emakumeen lana sustatzeko eta beraien independentzia ekonomikoa sustatzea helburu duena.









                                                           

Ondoren, Hasan Şildak  Balikesir probintziako gobernadorea, Metin Arslan, Balikesir probintziako Karesi eremuko gobernadorea eta Ali Tatli, Balıkesir-eko Hezkuntza Zuzendaria, bisitatu genituen beraien egoitza ofizialetan. Gure proiektuaren berri eman genien eta beraien feedback-a ere jaso genuen.











Balikesirreko Unibertsitatean izan ginen, inklusioari buruz eskaintzen duten prestakuntzari buruz azalpenak jasotzeko.





Karten bidezko terapia, jarrera desegokiak eta estresa saihesteko teknika ezagutu genuen, mandala.



Gazteek egiten dituzten eskulanak ere praktikan jartzeko aukera izan genuen.














Hezkuntza premia bereziak dituzten haurren emanaldia ikusi genuen,  desgaitasunak dituzten pertsonen astean barruan. Balikesir erdian antolatutako ekitaldian.








Hitzaldi eta aurkezpen ezberdinak jaso genituen proiektuko bazkideengatik:

IEP (Individualized Education Program) lan-taldeei buruzko aurkezpena. Adnan Lisesi-ko teknikaren eskutik.


Prestakuntza ikastaroen planifikazioari buruzko  aurkepena SIPE-ko ordezkariaren aldetik




Erasmus+ programari buruzko azalpenak, “In Partnership for Promoting  Successful Inclusion from a European Pesperctive”  KA201 proiektuarekin lotuta. Portugaleko Erasmus+ Agentzia Nazionalaren ordezkariak eskainia.







Meeting-aren ebaluazioa burutu zer partaideen aldetik

Proiektuaren koordinatzaileen bilera ere burutu zen, bilera honetatik lortutako emaitza esanguratsuenak aztertzeko eta eman beharreko datozen urratsak aztertzeko.

Denbora honetan zehar herrialde eder honetako beste toki eder eta esanguratsuak ezagutzeko ere aukera izan dugu: Istanbul, Pergamo etab.


Istanbul

                                               





   


                  
   


                                                    
        






                                           













Pergamo:







Egeo Itsasoko kostako txokoak:




               



                                                                                                        
                                                                                




Gure esker ona adierazi nahi diegu talde anfitrioiari beraien lan bikainagatik eta bereziki bertako taldeko koordinatzailea den Mustafa Güneş-eri. Berdin proiektuko koordinatzaile den Portugaleko taldeari eta  bereziki bere buruari, António Goncalves-eri.

Datozen hilabeteetan proiektuarekin jarraituko dugu, Inklusioaren inguruan praktika onen ereduak jasoz eta prestakuntza plana prestatuz. Hurrengo bilera Portugalen burutuko dugu.

Proiektu honek Erasmus+ programaren diru laguntzak jasotzen ditu eta horri esker burutzeko aukera izaten ari gara.