Bilera hau
maiatzaren 9tik 14ra burutu da eta bertan inklusioarekin lotutako hainbat
praktika onak aztertu ditugu. Adnan Menderes ikastetxeak, urrun dauden nekazaritza
inguruko eremuetan bizi diren nesken integrazioan lan egiten du batipat.
Askotan familia txiroetatik datozen ikasleak dira eta beraien eskura jartzen
dute heziketa eskaintzeaz gain, jangela eta logela zerbitzua dohainik. Modu
honetan ikasleen familiek ez dute gainkarga ekonomikorik jasan behar beraien
haurren hezkuntzagatik.
Inklusioaren inguruan, Turkiako eremu honetan burutzen diren praktika onak erakutsi zizkiguten. Beraien hezkuntza sistema ere ezagutzeko gai izan ginen. Ikasle ezberdinen inklusiorako erabiltzen dituzten teknikak, ELBOW, Peer Support Training, Craftwomen market (eskulanak egiten dituzten emakumeak bere bizimodua aurrera ateratzeko), neskentzako lotokia ikastetxean, karta terapeutikoak etab.
Talde lanean aritu ginen, gure errealitatera aplikatu daitekeen eta eraginkorrena izan zitekeen teknika aurkitzeko.
Adnan Menderes Ikastetxeko neskentzako lotokiaren instalakuntzak bisitatu genituen.
Emakume
artisauen Bazarra ere ezagutzeko aukera izan genuen, emakumeen lana sustatzeko
eta beraien independentzia ekonomikoa sustatzea helburu duena.
Ondoren, Hasan
Şildak Balikesir probintziako
gobernadorea, Metin Arslan, Balikesir probintziako Karesi eremuko gobernadorea
eta Ali Tatli, Balıkesir-eko Hezkuntza Zuzendaria, bisitatu genituen beraien
egoitza ofizialetan. Gure proiektuaren berri eman genien eta beraien feedback-a
ere jaso genuen.
Karten bidezko terapia, jarrera desegokiak eta estresa saihesteko teknika ezagutu genuen, mandala.
Hezkuntza premia bereziak dituzten haurren emanaldia ikusi genuen, desgaitasunak dituzten pertsonen astean barruan. Balikesir erdian antolatutako ekitaldian.
Hitzaldi eta
aurkezpen ezberdinak jaso genituen proiektuko bazkideengatik:
IEP (Individualized Education Program) lan-taldeei buruzko aurkezpena. Adnan Lisesi-ko teknikaren eskutik.
Meeting-aren
ebaluazioa burutu zer partaideen aldetik
Proiektuaren
koordinatzaileen bilera ere burutu zen, bilera honetatik lortutako emaitza esanguratsuenak aztertzeko eta eman beharreko datozen urratsak
aztertzeko.
Denbora honetan zehar herrialde eder honetako beste toki eder eta esanguratsuak ezagutzeko ere aukera izan dugu: Istanbul, Pergamo etab.
Istanbul
Gure esker ona adierazi nahi diegu talde anfitrioiari beraien lan bikainagatik eta bereziki bertako taldeko koordinatzailea den Mustafa Güneş-eri. Berdin proiektuko koordinatzaile den Portugaleko taldeari eta bereziki bere buruari, António Goncalves-eri.
Datozen
hilabeteetan proiektuarekin jarraituko dugu, Inklusioaren inguruan praktika
onen ereduak jasoz eta prestakuntza plana prestatuz. Hurrengo bilera Portugalen
burutuko dugu.
Proiektu honek
Erasmus+ programaren diru laguntzak jasotzen ditu eta horri esker burutzeko
aukera izaten ari gara.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina