Dagoeneko ezaguna
zaigun Suitzako gobernuak bultzatutako InnoVET proiektuak barne biltzen duen
bilkura-saio desberdinetako bat ospatu da maiatzaren 16-18 tartean. InnoVET proiektu honek berrikuntza eta nazioartekotzea du
jo-mugan.
Tolosaldea LHII-koak
eta Armeria Eskola LHII-koak TKNIKA-ren eskutik bertan izan gara beste hainbat
lurraldeetako ikastetxeetako ordezkariekin batera: Suitza, Alemania, Danimarka, Herbehereak, Finlandia, Erresuma Batua,
Belgika eta Kanariar Uharteak.
Teacher’s Academy-ko kideak
Herbehereetako Horizon College-k gidatutako Teacher’s Academy-ko programa oparoa izan da. Hala nola, bertako lanbide-heziketan nazioarteko testuinguru batean jorratzen dituzten proiektuak nola Horizon College osatzen duten ikastetxeen instalakuntzak ezagutzeko aukera izan dugu bertaratutakook.
Errealitate areagotuko gailuen gela
“Etxe amai-ezina” ikasleen trebeziak garatzeko
Saio hauetan, hizlariek
nola burututako dinamiken bidez nazioarteko gaitasunak aztertu ditugu, zeharkako
gaitasunak eta ikasgeletako elkar-ekintzak barne.
Talde dinamika
Halaber, herrialde bakoitzean lantzen
diren irakaskuntza-praktikak elkar-trukatzeko parada izan dugu. Ildo honetatik,
aurrera begira etorkizun batean etor daitezkeen erronken lehen hastapenak
emanez ilusioarekin agurtu gara bertaratutako kideak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina