2018(e)ko ekainakren 13(a), asteazkena

Gure ikastetxeko irakasleak Finlandian izan dira bertako Lanbide Heziketa gertutik ezagutzen.




Gure ikastetxeko 6 irakasle Finlandiako Tampere hirian izan dira hiru egunez bertako lanbide heziketaren ezaugarriak ezagutzen. Tampere Finlandiako bigarren hiri eskualde handiena osatzen du eta bertan kokatzen da Tredu lanbide heziketako ikastetxea. Ikastetxe hau Finlandiako bigarren handiena da, 17 campus ezberdinek osatzen dute, 15000 ikasle baino gehiago ditu eta 1000 langile inguru.

                                             Tredu Hervantako instalakuntzak ezagutzen


Tredu Hervantako instalakuntzak ezagutzen


Aurtengoan Tredu ikastetxearen eskutik antolatu da Finlandiako Skills Lehiaketa Nazionala, hori dela eta bere ezaugarriak ezagutzeko aukera izan dute gure ikastetxeko irakasleak, horretaz gain, ikasleak praktikak egiten dituzten enpresa ezberdinak eta ikastetxeak ere ezagutu dituzte Erasmus+ proiektuaren baitan.

                                   Taitaja2018 Finlandiako Skills Lehiaketa Nazionala
                                                           burutzen den gunean

Mugikortasun honen helburuak honakoak izan dira: bertako hezkuntza sistema, Skills Lehiaketa Nazionala, Dual sistema , lan praktiken kudeaketa , metodologiak, nazioartekotzea etab. ezagutzea.

Bisitatuko ikastetxeak Tredu Hervanta-ko campusean dauden espezialitateak izan dira: automatismoak, mekanika, soldadura, auto konponketa, zurgintza etab..

Horretaz gain, Levytyö Särkinen, galdaragintza eta soldadurako, mekanizazio eta tratamendu termikoak egiten duen enpresa bisitatu zuten, beraien prozesuen ezaugarriak gertutik ezagutuz. Baita ere Arnon Oy enpresa bisitatu zuten, enpresa honetan automatizazio industrialarekin lotutako lanak egiten dituzte: armairu elektrikoak, kontrol panel industrialak eta motorrak kontrolatzeko zentroak.


                                                         Arnon Oy enpresa bisitatzen


 Levytyö Särkinen enpresan
 
Tamperen ospatu den , 2018 Finlandiako Skills Lehiaketa Nazionalan 21 urtetik beherako 400 lehiakideek parte hartu dute, 45 espezialitate ezberdinetan. Ekintza honek oihartzun handia du eta 50.000 bisitari inguru izaten ditu.



                                      Taitaja2018  Finlandiako Skills Lehiaketa Nazionaleko irudiak













 
Skills lehiaketak iraun duen bitartean, “Skills for the Future” izeneko nazioarteko mintegia burutu da. Bertan partehartzaile ezberdinak hitzaldiak eman dituzte etorkizunean lan mundurako garrantzitsuak izango diren gaitasunak aztertuz. Horretaz gain, garapen teknologikoen aurrean gure gizarteak dituen erronkak ere jorratu dira.

                                      “Skills for the Future” izeneko nazioarteko mintegian





Taitaja2018  amaierako saioa


                                        Mugikortasunean parte hartu duten irakasleen taldea

2018(e)ko ekainakren 8(a), ostirala

Danimarkako TEC Lanbide Heziketako ikastetxetik ordezkaritza bat jaso dugu.




Danimarkako TEC .Technical Education Copenhagen Ikastetxeko 7  irakasleez osatutako talde bat Euskal Herriko Lanbide Heziketa eta bertan ditugun baliabideak aztertzen egon dira hiru egunez.

Lanbide Heziketako ikastetxea hau Danimarkako bigarren handiena da eta 4700 ikasle baino gehiago ditu, 800 langile inguru eta  5 campus ezberdin ere bai.

Denbora honetan zehar, gure hezkuntza sistema ezagutu dute eta beraienarekin konparaketak egin dituzte. Ikastetxeko instalakuntza, baliabide eta garatzen ditugun metodologiei buruzko informazioa jasotzeko aukera ere izan dute.
Elektrizitate alorreko partaideak direnez, energia berriztagarriekin lotutako bisita esanguratsu batzuk egiteko parada ere izan dute egun hauetan: Mutrikuko olatu planta, olatu-energiaz baliatzen dena argi indarra lortzeko eta Martutenen kokatuta dagoen i-sare  Smart Grid esperimentazio zentroa. Azpiegitura aitzindari honek sare adimendunen alorreko teknologiak eta soluzioak sustatzea du helburu.
Tknika , Errenterian dagoen, Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako Euskal  Zentroa ezagutzeko aukera izan dute beste egun batean.
Egonaldian zehar baita ere beste lanbide heziketako bi ikastetxe bisitatu dituzte : Usurbil LHII eta Zubiri Manteo BHI. Denbora honetan ekintza kulturalak ere bere programaren barne izan dituzte.  

 TEC-eko ordezkaritza gure ikastetxean



  Metodologia kolaboratiboei buruzko azalpenak jasotzen.




 Mutrikuko olatu plantara bisita




       i-sare Smart Grid esperimentazio zentroa ezagutzen





 TKNIKA-n bisitan

TOLOSALDEA LHIIKO ETA HAZPARNEKO INFORMATIKA IKASLEEN TRUKAKETA

Ikasturte honetan, TOLOSALDEA LHIIko Informatika ikasleek aukera izan dute trukea egiteko Iparraldeko eskola batekin: Hazparneko San Josepe lizeoarekin, hain zuzen ere. Trukea Lanbide Heziketarako PyireneFP proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu horren lehentasunezko asmoa da Pirinioetako lurraldeen ahalbideak indartzea eta lurraldeon arteko kohesioa saretzea. Trukea antolatzeko, pasa den ekainean elkartu, eta, bi hezkuntza sistemak aztertu ondoren, ikasturte honetarako elkarlana martxan jartzea adostu zuten bi eskoletako informatika alorreko irakasleek.



Trukearen nondik norakoak
 
Martxoaren 14an, San Josepe Lizeoko hamabi ikaslek eta bi irakaslek hiru eguneko egonaldia egin zuten Tolosaldean. Egonaldi hartan, ikasleak talde batean baino gehiagotan aritu ziren elkarlanean hainbat teknologia aztertzen eta lantzen: 3D inprimagailuak, errealitate areagotua, zuntz fusionagailua, Arduino, mugikorrak, overclockinga...





                                                                     Partaide guztiak Tolosaldean

Gero, Tolosaldeako ikasle eta irakasle batzuk hiru egun eman zituzten Hazparnen: martxoaren 26tik 28ra. Goi mailako heziketa zikloko ikasketekin zuzenean lotuta dauden edukiak landu zituzten: CISCO Network Essentials ikastaroa egin zuten. Alde teorikoa eta praktikoa Tolosan simulagailuan landu eta gero, ikasleek zein irakasleek benetako gailuetan egin zituzten lan praktikoak Hazparnen. Amaieran azterketa egin, eta ikastaroko ziurtagiria lortu zuten.
 




                                                                 Hazparnen formakuntza jasotzen.                       


Egonaldi batean zein bestean, bestelako jarduera batzuk ere antolatu ziren, Gipuzkoako eta Lapurdiko errealitateak hobeto ezagutzeko: inguruko herriak bisitatu, ibilaldiak mendira edo herriren batera, elkarrekin afari bat... Alderdi profesionalaz gain, truke hauen helburua izaten da zeharkako gaitasunak ere lantzea: gaitasun pertsonalak, gaitasun sozialak... Ikasleek, gainera, aukera eduki dute hizkuntzak praktikatzeko: ingelesez jardun dira batez ere, baina baita euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez ere.
Proiektua prestatzeko, egoki kudeatzeko eta sor zitezkeen zailtasunei aurre egiteko, etengabe egon ginen harremanetan Hazparnekoekin, bai e-mailez, bai bileren bidez   

                                                                 
                                                                                                                                                                                                                                              
                        
Aurrera begira
 
Egindako balorazioen arabera, oso interesgarritzat jotzen da beste herrialdeekin egindako elkarlana. Beraz, hurrengo ikasturtean ere trukeekin segitzeko asmoa dugu.
Ikastetxeen arteko harremanak sendotzen ari dira, eta horrek aukera ematen digu etorkizunean elkarrekin proiektu gehiago garatzeko, ikasle eta irakasleen mugikortasuna sustatzeko eta eskualde guztiek beste herrialdeetan eskuratutako prestakuntza ezagutzeko eta baliozkotzat jotzeko.