Tredu Hervantako instalakuntzak ezagutzen
Aurtengoan
Tredu ikastetxearen eskutik antolatu da Finlandiako Skills Lehiaketa
Nazionala, hori dela eta bere ezaugarriak ezagutzeko aukera izan dute
gure ikastetxeko irakasleak, horretaz gain, ikasleak praktikak egiten
dituzten enpresa ezberdinak eta ikastetxeak ere ezagutu dituzte Erasmus+
proiektuaren baitan.
Taitaja2018 Finlandiako Skills Lehiaketa Nazionala
burutzen den gunean
Taitaja2018 Finlandiako Skills Lehiaketa Nazionala
burutzen den gunean
Mugikortasun
honen helburuak honakoak izan dira: bertako hezkuntza sistema, Skills
Lehiaketa Nazionala, Dual sistema , lan praktiken kudeaketa ,
metodologiak, nazioartekotzea etab. ezagutzea.
Bisitatuko
ikastetxeak Tredu Hervanta-ko campusean dauden espezialitateak izan
dira: automatismoak, mekanika, soldadura, auto konponketa, zurgintza
etab..
Horretaz
gain, Levytyö Särkinen, galdaragintza eta soldadurako, mekanizazio eta
tratamendu termikoak egiten duen enpresa bisitatu zuten, beraien
prozesuen ezaugarriak gertutik ezagutuz. Baita ere Arnon Oy enpresa
bisitatu zuten, enpresa honetan automatizazio industrialarekin lotutako
lanak egiten dituzte: armairu elektrikoak, kontrol panel industrialak
eta motorrak kontrolatzeko zentroak.
Arnon Oy enpresa bisitatzen
Arnon Oy enpresa bisitatzen
Tamperen
ospatu den , 2018 Finlandiako Skills Lehiaketa Nazionalan 21 urtetik
beherako 400 lehiakideek parte hartu dute, 45 espezialitate
ezberdinetan. Ekintza honek oihartzun handia du eta 50.000 bisitari
inguru izaten ditu.
Taitaja2018 Finlandiako Skills Lehiaketa Nazionaleko irudiak
Taitaja2018 Finlandiako Skills Lehiaketa Nazionaleko irudiak
Skills lehiaketak iraun duen bitartean, “Skills for the Future” izeneko nazioarteko mintegia burutu da. Bertan partehartzaile ezberdinak hitzaldiak eman dituzte etorkizunean lan mundurako garrantzitsuak izango diren gaitasunak aztertuz. Horretaz gain, garapen teknologikoen aurrean gure gizarteak dituen erronkak ere jorratu dira.
“Skills for the Future” izeneko nazioarteko mintegian
Taitaja2018 amaierako saioa
Mugikortasunean parte hartu duten irakasleen taldea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina