Danimarkako TEC .Technical
Education Copenhagen Ikastetxeko 7
irakasleez osatutako talde bat Euskal Herriko Lanbide Heziketa eta
bertan ditugun baliabideak aztertzen egon dira hiru egunez.
Lanbide Heziketako ikastetxea hau Danimarkako
bigarren handiena da eta 4700 ikasle baino gehiago ditu, 800 langile inguru
eta 5 campus ezberdin ere bai.
Denbora honetan zehar, gure hezkuntza sistema
ezagutu dute eta beraienarekin konparaketak egin dituzte. Ikastetxeko
instalakuntza, baliabide eta garatzen ditugun metodologiei buruzko informazioa
jasotzeko aukera ere izan dute.
Elektrizitate alorreko partaideak direnez,
energia berriztagarriekin lotutako bisita esanguratsu batzuk egiteko parada ere
izan dute egun hauetan: Mutrikuko olatu planta, olatu-energiaz baliatzen dena
argi indarra lortzeko eta Martutenen kokatuta dagoen i-sare Smart Grid esperimentazio zentroa. Azpiegitura
aitzindari honek sare adimendunen alorreko teknologiak eta soluzioak sustatzea
du helburu.
Tknika , Errenterian dagoen, Lanbide
Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako Euskal Zentroa ezagutzeko aukera izan dute beste egun
batean.
Egonaldian zehar baita ere
beste lanbide heziketako bi ikastetxe bisitatu dituzte : Usurbil LHII eta
Zubiri Manteo BHI. Denbora honetan ekintza kulturalak ere bere programaren
barne izan dituzte.
TEC-eko ordezkaritza gure ikastetxean
Metodologia kolaboratiboei buruzko azalpenak jasotzen.
Mutrikuko olatu plantara bisita
i-sare Smart Grid esperimentazio zentroa ezagutzen
TKNIKA-n bisitan
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina