2022(e)ko azaroakren 29(a), asteartea

Grezian “In as in INclusion” KA2 proiektuko 4. bileran parte hartu dugu

 Greziako Patras hirian dagoen ENEEGI-L ikastetxearen eskutik, burutu dugu beste 5 herrialdeetako ikastetxe eta erakundeekin batera “In Partnership for promoting Succesful Inclusion from a European Perspective” KA201 proiektuko 4. prestakuntzarako bilera.




Proiektuan parte hartu duten irakasleen argazkia.


Ikastetxetik 4. bilera horretan parte hartu duten irakasleak

  

1.egunean harrera ofiziala egin ziguten herriko eta eskualdeko agintarien eskutik eta ondoren, ikastetxean bertan jaso genuen ongietorria.







 Ikastetxean, bertako instalazioak bisitatu eta ikasleekin egoteko aukera izan genuen, beraien eguneroko ezagutu eta ideiak partekatzeko aprobetxatuz.



Aldi berean, Ikastetxeko bisita proiektuan parte hartzen dugun ikastetxeok gure errealiatea aurkeztu eta inform
azioa amankomunean jartzeko  aprobetxatu genuen.




Eguna amaitzeko, Patrasko Museo Arkeologikoa bisitatu genuen. Hiriaren histora ezagutzeko modu polita.



2. egunean,  behar bereziak dituzten ikasleekin praktikak nola egiten dituzten ezagutzeko eguna izan zen; prozedurak, praktika onak, esperientziak eta IWOODEA proiektua ezagutzeko aukera izan genuen. Ikasle hauekin ikastetxean bertan, bertatik bertara, egunerokoa ezagutuz.





Eguna bukatzeko hirian zehar bisita kultura egin genuen bertako irakasleen azalpenak jasoaz.






3. egunean behar bereziak dituzten ikasleekin aurrera eramaten ari diren proiektu ezberdinak ezagutu ditugu; Classroom, STEAM, Game to Embrace Intercultural Education, Creative Laboratory Concept, Sport to Children with Special Needs, Together we stand for deaf and hard hearing students, Inclusive Practises in Theater Activities.



                           


Ondoren, hiria ezagutzen jarraitzeko bertako ardotegi bat bisitatu eta bazkaldu ondoren Rion Bridge ikusi eta bertan ibiltzeko aukera izan genuen.






4. eguna Olympian egin genuen. Joku olinpikoen jatorria ezagutu, lehenengoak egin zirenen kokalekua bisitatu eta historia ezagutu genuen.






Ondoren, Patrasera itzuleran kostaldea ezagutzeko aukera izan genuen.


“Inclusive Practises in Theatre activities” proiektuan landutako antzerki saioa ikustera gonbidatu gintuzten iluntzean. Bertako hiritarrekin batera, ikastetxeak ikasleekin egindako lan bikainaz disfrutatu genuen.






 













2022(e)ko azaroakren 12(a), larunbata

"In as in INclusion" proiektua hedatu dugu nazioarteko irakasleen artean

 Teacher Academy 3, innoVET (SwissCoVE) proiektuaren bileran, gure ikastetxean “In as in INclusion” proiektua zabaldu dugu, eta 9 herrialdetako 35 irakasleri baino gehiagori gure proiektuaren helburuak azaldu dizkiegu. Bertan, outputak zein izango diren zehaztu da. Europan zehar inklusioa zabalduz.





2022(e)ko azaroakren 6(a), igandea

Esloveniako gure bazkideen bisita jaso dugu

Esloveniako School of Economics Novo Mesto-ko bazkideen bisita jaso dugu. Ikastetxeko hezkuntza eskaintza eta instalazioak ezagutu dituzte. Aurrerantzean elkarlanean jarraituko dugu.





Digitalizazioari lotutako proiektuak ezagutzen izan gara

 


Tknikan izan gara, digitalizazioa eta honek Lanbide Heziketan duen aplikazioari buruz, ikastetxeek aurkeztutako hainbat nazioarteko proiektu ezagutzen. Oso interesgarriak.









2022(e)ko urriakren 10(a), astelehena

Ikasleei Erasmus+ programarekin atzerrian praktikak egiteko aukera helarazi zaie.

Ikastetxeko ikasleei, Erasmus+ programaren bidez atzerrian lan praktikak burutzeko aukerataz azalpenak eman zaizkie. Urtez-urte gazte gehio animatzen dira ilusioz egitasmo honetan parte hartzera. Ekitaldi honekin atzerrira praktiketara joateko ikasleen aukeraketa prozesuari hasiera ematen zaio.







Reunion Uharteko Lycée La Vue Belle-ko ordezkariekin 22-23 ikasturteko ekintzak planifikatu ditugu

 Reunion Uharteko Lycée Professionnel La Vue Belle eta gure ikastetxeko merkataritzako irakasleek bilera bat burutu dugu 22-23 ikasturteko elkarlana adosteko. 22-23 burutzeko hainbat jarduera adostu ditugu: Online bi ikastetxeetako ikasleak elkarlanean burutu beharreko zereginak eta bi herrialdeetara egingo diren elkartrukeak besteak beste.




Madrilen izan gara Goi Mailako Hezkuntzako Erasmus+ jardunaldietan KA131- HE

Madrilgo Complutense Unibertsitatean Sepiek antolatutako, Goi Mailako Hezkuntzako Erasmus+ mugikortasun jardunaldietan izan ginen. Bertan, KA131-HED- 2022 mugikortasun proiektuei eta lanbide heziketan lege berriarekin datozten aldaketei buruzko informazioa zabaldu zuten.                   

                                              




                                                





2022(e)ko irailakren 24(a), larunbata

Erasmus+ KA2-DIGITECH nazioartekotze proiektuaren lehen bilera burutu da Erbeheretan

 

Lehen bilerak Herbehereetako herri txiki batean, hain zuzen ere Oosterblokker-en, izan dira eta 4 herrialdeetako ordezkariak parte hartu dugu. Bilera hauen helburua proiektuaren plangintza zehaztea eta martxan jartzea izan da.


  

DIGITECH proiektua irakasleek teknologia digitalerako eta informaziorako gaitasunak garatzeari buruzkoa da, COVID-19aren krisiaren testuinguruan gertatzen da, krisi klimatikoarekin eta trantsizio energetikoarekin bat.

 



5 bilera egin dira eta 10 pertsonak parte hartu dute. Koordinatzailea Herbehereetako MAZE subsidies-eko erakundea da eta honekin batera beste erakunde batzuk daude: Stichting Energy Challenges (Herbehereak), EIFI-TECH (Alemania) eta BOSEV (Turkia). Erakunde bakoitzak bere zereginak ditu eta TOLOSALDEA LHII-k online prestakuntza batzuk burutu beharko ditu.




2022(e)ko irailakren 20(a), asteartea

"In as in INclusion" KA2 proiektuko kideok koordinazio bilera burutu dugu

Ikasturte berriarren hasierarekin batera,  "In as in INclusion" KA2 proiektuko 6 herrialdeetako kideok bilera online burutu dugu. Bertan, Grezian burutuko dugun datorren meeting-erako ekintza ezberdinak adostu ditugu. "4th Learning, Teaching and Training Activities", bilera garatuko dugu aipatutako herrialdeko Patras hirian, United Special Vocational High School of Patras, anfitrioi modura arituko den erakundea izango delarik. Bilera berean, proiektuko output-etako bat izango den booklet-a osatzeko gidalerroak garatu dira eta ondoren egingo diren "multiplier event" delakoetaz ere aritu gara.






2022(e)ko ekainakren 8(a), asteazkena

Hazparneko San Josepe Lizeoko eta Tolosaldeako LHII-ko Mekanikako ikasleek elkartrukea burutu dute.

 Azken bi ikasturteetan, pandemia dela medio, elkartrukeak bertan behera egon ondoren, aurtengoan berriro ekin diogu bi ikastetxeen arteko mugikortasunei.

Lehendabizi, Tolosaldeako mekanizazioko 1. mailako ikasleek, Hazparnera joan ziren bi egunetarako  eta ondoren, San Josepeko Mekanikakoak gurera etorri ziren beste horrenbeste egunetarako.

Hazparnen, aeronautikarekin lotutako elementuak ekoizten dituen Lauak Bat enpresa bisitatu zuten. Bertan, hegazkinen hainbat zati eraikitzen dituzte zenbait material berezi erabiliz. Enpresa honek beste herri eta herrialdeetan ere baditu lantegiak.




Ikasle taldea Lauak Bat enpresan (Hazparne)


Ikasleek ikastetxea ezagutzeko aukera izan zuten, bertako ikasleekin hartu emanetan aritu ziren eta makina ezberdinak aztertu zituzten mekanizazioko tailerrean.

Ondoren, San Josepeko ikasleen egonaldia burutu zen Tolosan. Hazparneko eta Tolosaldeko ikasleek, Ibarrako Apatta Erreka industrialdean kokatutako hiru enpresa esanguratsu bisitatu zituzten: Lemu, Otsabio eta Mecanizados Harri.  Hiru enpresa hauek ere mekanizaziorekin lotuta daude eta gure ikastetxeko ikasleek bertan egiten dituzte praktikak. Bisitak oso interesgarriak izan ziren.


Apatta Erreka Industrialdean dagoen
 Talleres Harri bisitatzen


Honetaz gain, ikasleek Tolosako txoko ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuten, Tolosaldeako ikasleen laguntzarekin.


                                                Tolosa ezagutzen bertako ikasleen eskutik


Bigarren egunean, Euskal kirolak praktikatzeko aukera izan zuten, elkarren arteko harremanak erraztuz. Ikastetxea ezagutu eta tailerrak aztertzeko aukera ere izan zuten. Azkenik, bi ikastetxeetako ikasleek, Eureka Zientzia Museoa bisitatu zuten, egonaldiari amaiera emanez.


                                          

                                                    Herri kiroletan bi ikastetxeetako ikasleak


Esperientziaren balorazio positiboa egin dugu eta, aurrera begira, gure elkarlanarekin jarraitzeko asmoa azaldu dugu.

Italia iparraldeko industria eta Lanbide Heziketa ezagutzeko Erasmus+ mugikortasuna

 

Pasa den maiatza amaieran Italia iparraldeko Brescia eskualdera egin du bisita Tolosaldea LHII ikastetxeko irakasle talde batek. Eskualde industrializatu honen enpresak bisitatzeaz gain bertako Lanbide Heziketa eskolen funtzionamendua ezagutzeko balio izan du. Ikastetxe eta enpresekin etorkizuneko erlazio posibleak izateko lehen kontaktua ere izan da.

 

IIS C. Beretta Lanbide Heziketa eskolan izan genuen bailarako lehen kontaktua, bertako handienetako den ikastetxea da IIS C. Beretta. Beraien tailer eta zikloen formakuntza ikusteko baliatutako bisita izan zen. Gure lan egiteko moduarekin antzekotasun handia dutela ikusteko balio izan zuen, nahiz eta hezkuntza sistemek desberdintasunak izan.


1. Irudia: IIS C. Beretta eskolara bisita



IIS B. Castelli izan da ikusitako ikastetxerik handiena, kontuan hartzekoa da Italiako 2. handiena dela. Oso ondo egokitutako zentroa da, tailer eta gela aurreratuak dituzte ikasleen eskura, IIS Berettaren antzera.


2. Irudia: IIS B. Castelli Lanbide Heziketa ikastetxera bisita.


Eskualdearen sare industrialak sustatutako Lanbide Heziketa ikaskuntzak garatzen ikusteko enpresa ezberdinetara bisitak egin ziren, sektore ezberdinetakoak hauek: mekanika, automatizazioa, mekatronika eta galdaragintzakoak batez ere.

Bisitatutako lehen enpresa galdaragintza eta soldadurari lotutako Inoxea enpresa izan zen, bertan altzairu herdoilgaitza lantzeko teknikak ikusteko aukera izanik. Baita ere mekanizazioa eta egindako pieza eta egituren merkaturatzea nola egiten duten azaldu zutelarik.

Meccanica Ponte Chiese enpresan makina erremintaren erabilera automatizatua ikusi zuten. Pieza pisutsuak lantzen dituzte, horregatik bertan erabilitako makinek sistema automatizatua dute biltegiratze eta mekanizatuak ahalik eta azkarren eta zehatzen egiteko.


3. Irudia: Meccanica Ponte Chiese enpresara bisita.


Guztiz ezagunak zaizkigun sukaldeko tresnak fabrikatzen dituen Pinti Inox enpresaren funtzionamendua ikusteko aukera ezin hobea izan zen gure ikastetxean dauzkagun ziklo ezberdinak industrian ikusi ahal izateko. Fabrikatze prozesu automatizatuek mekanika, automatizazioa, robotika, mekatronika eta galdaragintzako ezagutzak ezin bestekotzat dituelako.


4. Irudia: Pintinox enpresara bisita.


Ikusitako azken enpresa Officina Meccanica Fratelli Carminati izan zen, hain ezagunak ez diren beste mekanizatze prozesuak eta hauen automatizatzeak ikusteko balio izan zuen.


5. Irudia: Officina Meccanica Fratelli Carminati enpresara bisita.


Esperientzia ezin hobea izan da etorkizuneko erlazioak sortu ahal izateko, bai bertako eskolekin, baita inguruko enpresekin ere. Beti ere eskertu beharrekoa da ikastetxeek eta enpresek duten jarrera irekia beraien instalazioak, ezagutzak eta denbora konpartitzeko, denontzako lagungarri izango delakoan.