Aurreko urteetan bezala, aurtengoan
ere gure ikastetxeko hainbat ikasle Europako zenbait herrialdetara joan
dira. Ikasturte honetako jomugako herrialdeak
Italia eta Polonia izan dira.
Ikasle hauek herrialde
horietako enpresetan praktikak egiten egongo dira, hiru hilabetez. Modu
horretan, ELP ikasgaia bertan garatzeko aukera izango dute.
Mugikortasun hauek Erasmus+ europar programak finantzatzen ditu eta Eusko Jaurlaritzaren kofinanziazioa ere jasotzen dute.
Azken urteetan, atzerrira joaten diren ikasle eta irakasleen kopurua goraka doa gure ikastetxean, nazioartekotzeari gurean eman nahi zaion bultzadaren isla delarik.
Beheko argazkietan proiektuko parte-hartzaile batzuk agertzen dira, beraien koordinatzailearekin batera.
Gure ikastetxeak bere Erasmus+ proiektuak ditu, eta baita ere Ikaslan-en kontsortzioan parte hartzen duenez, beraien bidez ere ikasleak atzerrira praktiketara bideratzen ditu.
Fabrianon ikastetxe ezberdinetako ikasleekin batera
Andrea Fabrianon (Italia) arropa dendan praktiketan
Oier eta Aitor automatizazioko softwarea lantzen.
Mikel laserrez moztutako piezak egokitzen.
Jon enpresako biltegian praktiketan
BeƱat eta Josebarekin Wroclaw-en. (Polonia)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina