Eskolako hainbat irakasle Herbeheretan egon gara 2024-ko Ekainak 3tik 7rako astean. Helburua, bertako eskola desberdinak ezagutu eta berauekin kontaktua mantentzeaz aparte, euren instalakuntzak, nazioartekotzeko proiektuak, proiektu teknologikoak eta erabiltzen dituztenmetodologiak ezagutu eta, etorkizuneko lan ildoak definitzea izan da.
Horrela, Ekainak 4an KONING WILLEM I eskola bisitatu genuen, Hertogenbosch hirian. Bertan, Herbeheretako Hezkuntza Sistema ezagutu genuen bertako arduradunen azalpenen bidez. Mantentzeko ikasleekin datorren urrirako mugikortasun bat planifikatzeaz gain, euren instalazio ikusgarriak bisitatu genituen, bertako izaera eta kulturaren inguruan gehiago jakin, eta departamentu teknikoa ezagutu genuen. Kiroletako ikasleekin olinpiada moduko batzuk antolatzeko aukeraz hitzegin genuen, ezagutzen ez ditugun fondo europar batzuk aipatu bait zituzten.
Ikastetxe honetako Mekatronikako irakasleak aurrez ere gure ikastetxean izan ziren eta elkarlana sustatzeko aukerataz aritu ginen.
Ekainak 5ean berriz, DELTION eskolan egon ginen, Zwolle herrian. Kiroletan eta Mekatronikan sinergiak eduki ditzazkegula konturatu ginen, eta gure eskola bisitatzera gonbidatu genituen. Ikastetxeko honek 20000 ikasle eta 800 langile ditu bere baitan. Instalakuntza ikusgarriak dituzte eta haiek gertutik ezagutzeko aukera izan genuen.
Deltion Collegen azalpenak jasotzen
Deltion Collegeko instalakuntzak
Azkenik, Mekatronikako eta kiroletako Departamenduetan kontaktu onak lortu genituen,
eta euren instalakuntza zoragarriak ezagutu, etorkizuneko mugikortasunak planteatuz.
Alfa Collegeko instalakuntzak ezagutzen
Laburbilduz,
Herbeeretan dauden Lanbide Heziketako eskola hoberenetako
3 ezagutzeko aukera izan dugu,
euren instalazio ikusgarriak ikusiz, berrikuntza,
nazioartekotzea eta metodologian puntako adibideak ezagutuz eta
etorkizunerako zubiak eraikiz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina