DIGITECH KA2 proiektuko 2. TPM bilera Tolosaldea LHII-n burutu da bi egunetan zehar, 2023ko maiatzaren 18an eta 19an hain zuzen ere. Proiektu honen helburua, irakasleen eta ikasleen gaitasun digitalak sustatzea da, jasangarritasunarekin erlazionatutako programak lantzeko. Proiektu honetan parte hartzen dute 4 herrialdeetako 5 erakunde ezberdinek. Herbehereetako bi erakunde: Stichting Technotrend eta Energy Challenges fundazioa, Alemaniako The European Institute for Innovation – Technology, Turkiako BOSEV fundazioa eta Euskal Herriko Tolosaldea LHII.
Aurrez ere beste bilera bat burutu zen Herbehereetan 2022ko irailean eta ondoren hilabetean behin, online bilerak garatzen dituzte bazkideek. Bide batez ikastetxeko instalazioak ezagutzeko ere aukera izan zuten.
Gai ugari landu eta planifikatu dira bertan:
Datozen hilabeteetan burutu beharreko ekintzak, sortu behar den plataforma, bertan irakasleak komunikatzeko eta gaitasun digitaletan eta jasangarritasunaren inguruan trebatzeko etab.
Sortzen ari diren plataforma
Lehenengo fase batean, irakasleok Covid-aren krisiaren garaian landutako gaitasun digitalak neurtu dira. Horrela, proiektuaren hasieran gaitasun hauek zenbaterainokoak ziren neurtu zen. Horretarako VET-TEDD izeneko autoebaluaziorako erreminta bat erabili zen, galdetegi batzuekin batera.
Orain, ebaluazio horren ondorioekin Toolkit-1 izeneko aplikazio eta baliabideak diseinatu, sortu eta jarri dira martxan plataforman, ondoren irakasleek bertan trebatu ahal izateko. Material hauek, gaitasun digitalekin eta jasangarritasunarekin lotura dute. Ondoren irakasleek, berain ikasleekin jasangarritasunarekin lotutako egitarauak edo ekintzak lantzeko erabiliko dituzte.
Prestakuntza saioak ere antolatuko dira irakasleei laguntzeko trebakuntza prozesu horretan. Aurrerago, beste ebaluazio bat egingo da, prestakuntza saio horiek garatu ondoren eta Toolkit 2 izeneko baliabide multzoa garatuko da. Fase honetan, irakasleek aurrez barneratutako gaitasunez gai, beste batzuek ere bereganatuko dituzte eta berriak diren beste batzuk ere ikasiko dituzte.
Hirugarren
fase honen ondoren, berriro ere gaitasunen garapena ebaluatuko zaie irakasleei
eta ondorio batzuk aterako dira.
Prozesuan zehar lortzen diren emaitzak argitaratuko dira prestakuntza ekintza moduan eta
hezkuntzako profesionalei, hezitzaileei eta hezkuntzako agintariei aurkeztuko
zaizkie.
Hurrengo bilera Ankaran (Turkia) burutuko da urte honen azaroan, bitartean lanean jarraituko dute proiektuaren atal ezberdinak garatzen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina