2023(e)ko uztailaren 2(a), igandea

Merkataritzako ikasleak Reunion Uhartean izan dira elkartruke batean.

 

Merkataritzako ikasle talde batek bi asteetako egonaldia burutu du Reunion Uhartean (Frantzia) ikasketak eta praktikak burutzeko. Proiektu hau, bertako Lycée La Vue Belle-ko bazkideekin, elkartrukeak gauzatzeko akordio baten baitan kokatzen da. Lehen aldiz 2018. urtean burutu zen bien arteko antzeko esperientzia.



Taldea ikastetxean

Lehenengo astean Lycée Vue Belle ikastetxean eskolak jaso dituzte.Bertan, gure ikasleek, Reunionekoekin osatutako kanpainaren parte bezala, Euskal Herriko toki esanguratsu eta gure kulturari buruzko informazioa zabaldu dute. Oso interesgarria izan da kultura desberdinak elkar partekatzea. Baita ere frantsesez eta gaztelaniaz merkataritza munduan ohikoak diren egoeretan erabiltzeko esaldiak eta hiztegia ikasi dute.





                                      


                                       

Bi ikastetxeetako ikasleak bertan elkarlanean


Bigarren astean, lantoki ezberdinetan beraien lan prestakuntza burutu dute. Horretarako jomugako
herrialdeko enpresa ezberdinetan aritu dira lan praktiketan: Intersport, But eta Kit-M.








Bi herrialdeetako ikasleek enpresetan praktiketan



Frantziar estatuaren parte den uharte honetan, jatorri, erlijio eta kultura anitzeko pertsonak daude eta hori dela eta oso aberatsa da ikuspuntu honetatik begiratuta.Horretaz gain, aisialdian, bertako edertasunez betetako tokiak ezagutzeko aukera ere izan dute.



Aurrera begira elkarlanean jarraitzeko asmoa azaldu dute bi ikastetxeetako ordezkariek. Esperientzia oso aberasgarria da ikasleentzat. Proiektu hau Erasmus+ programaren laguntzari esker burutu ahal izan da.

Proiektu hau Erasmus+ egitarauaren diru laguntzari esker burutu da.
2020-1-ES01-KA102-080538 proiektuaren baitan garatutako ekintza.











iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina