Finlandiako hiru lanbide heziketako ikastetxeetako irakasleen bisita jaso dugu.
Finlandiako Jyväskylä-ko JAO, Tampere-ko Tredu eta Lahti-n dagoen Salpaus ikastetxeetako ordezkarien bisita jaso dugu.
Beraien
 helburuak hauek izan dira: gure hezkuntza sistema aztertzea, gure 
metodologiak ezagutzea, gure baliabideen berri izatea, ikasleek 
enpresetan egiten dituzten lan-praktiken eta formazio dualaren garapena 
nolakoa izaten den jakitea, eleaniztasun programari buruzko informazioa 
jasotzea, etab.
Bertan
 egon diren bi egunetan harrera izan dute Olatz Peon alkatearen aldetik,
 Tolosako Udalean, eta inguruko hainbat enpresa ere bisitatu dute 
bertako teknologia aurreratuaz jabetuz.
Gure
 herriarentzat euskarak duen garrantzia ere antzeman dute, ikasketa 
arautuak euskara hutsean garatzen ditugula jakin dutenean.
Aurrera
 begira lankidetzarako bideak ireki dira hango ikasleek Tolosaldeako 
enpresetan praktikak egiteko, ikastetxe bakoitzaren irakasleak beste 
herrialdean formazioa jasotzeko eta beste proiektu batzuetan elkarrekin 
aritzeko.
Irudi gehiago:
                                                           Tolosaldea LHII IkastetxeanTolosako Udaletxean
Tknikan Errenterian.
Pasaban enpresan Albizturren.




 
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina