Baionako Bernat Etxepare Lizeoko merkataritza zikloko hamabi ikasle eta 
bi irakasle izan dira, bi egunetan zehar, gure ikastetxeko 
merkataritzakoekin elkartruke batean. Lehenengo egunean, besteak beste, 
Tolosa hirigunea ezagutu, 
Tolosa&Co,
 Tolosako merkatari elkarteak eskainitako hitzaldian parte hartu eta 
ikastetxeko kontsumo taldearen hornitzailea den, Altzoko Sabekoetxeko 
baserriko 
Behieko enpresaren produktu ekologikoak nola egiten dituzten ikusteko eta dastatzeko aukera izan genuen. Bigarren egunean,
 Irungo Plaiaundi Institutoan, merkataritzako goi mailako zikloak ikusteko aukera izan genuen eta beraiekin harreman handia duten logistikako
 XPO enpresa bisitatzeko
 ere aprobetxatu genuen. Elkartrukearen esperientzia bikaina izan da eta
 datorren ikasturterako harremana sendotzea adostu dute bi ikastetxeek.
                                                     Elkartrukeko partaideak ikastetxean
                                                  Tolosa ezagutzen bisita gidatu batean
           
                                                           Tolosa& Co ezagutzen
                                                                Altzora txangoa
Altzoko Sabekoetxeko 
baserria ezagutzen
 
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina