Merkataritzako 2MJ2ko ikasle eta 
irakasleak Bernat Etxepare Lizeoan izan dira azaroaren hasieran bi 
eguneko elkartruke batean. Iaz zabaldu zuen Lizeoak Lanbide Heziketa 
eskaintza eta bertan, Merkataritza zikloa ematen dute eta aipatzekoa da,
 Ipar Euskal Herrian, zikloak euskera hutsean eskaintzen duen lehenengo 
ikastetxea dela. 
Iban Regnier-en 
eskutik, Baionako Ikastetxea ez ezik, hirigunea ezagutzeko eta historian
 murgiltzeko ere, aukera izan dute. Ainizeren eskutik euskal moneta den 
“Euskoa”-ren aurkezpena entzuteko aukera ere izan dute.
Bigarren
 egunean, Biarritzera abiatu ziren Lurrama azokara, duela 14 urte Euskal
 Herriko Laborantza Ganbarak sortua dena. 600 laguntzaileri esker 
antolatzen den ekitaldian parte hartzeko aukera izan zuten gure ikasleek
 bolondres moduan.
Esperientzia oso aberasgarria izan da eta laster ikusiko ditugu Lapurdiko lagun berriak gure ikastetxean.
Esperientzia oso aberasgarria izan da eta laster ikusiko ditugu Lapurdiko lagun berriak gure ikastetxean.







iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina