Reunion Uharteko Saint Paul hirian 
dagoen Lycée Des Métiers La Vue Belle-eko 9 ikasle eta 2 irakasle 
Tolosan izan dira, 2 astez, ikasketa-jarduerak eta praktikak garatuz.
Ikasleak, Merkataritzako espezialitatekoak dira eta Tolosako eta Ibarrako establezimenduetan burutu dituzte beraien praktikak.
Ikasenpresa
 proiektuari eta erakusleihoak apaintzeari buruzko prestakuntza jaso 
dute ikastetxean eta Tolosako eskaparateak ezagutzeko irteera ere egin 
dute.
Ekintza eta irteera kulturalak
 egiteko aukera ere izan dute, herri kirolak praktikan jarriz eta Eureka
 Zientzia Museoa bisitatuz. Kultur-trukea egiteko, bi ikastetxetako 
ikasleek, bere herriko plater ezagunak prestatu zizkiguten, elkarte 
batean.
Alegiako Udaletxea 
ezagutzera ere joan dira eta bertan Alkateak harrera egin die. 
Bukatzeko, Donostiako elkarte batean, agur ekitaldia egin da.
Datorren
 urteko martxoan, gure ikasle eta irakasleak, hirugarren urtez, Indiar 
Ozeanoan dagoen uharte eder horretara joatea aurreikusiten da. 
Elkartrukea oso aberasgarria izan da eta parte hartzaileak oso gustura 
egon direla adierazi dute. Elkartruke proiektu hau, ERASMUS+ programako 
diru laguntzei esker burutu da.
                                                                 Taldeari harrera Tolosan
Tolosaldea LHII-n Reunion Uharteari buruzko aurkezpena egiten
Tolosaldea LHII-n Reunion Uharteari buruzko aurkezpena egiten
Euskal Herriko herri kirolak praktikan jartzen
Euskal Herriko herri kirolak praktikan jartzen
Euskal Herriko herri kirolak praktikan jartzen
Alegiako udaletxean harrera
Bi herrialdeetako sukaldaritza ezagutzen eta dastatzen
Bi herrialdeetako sukaldaritza prestatzen eta dastatzen
Bi herrialdeetako sukaldaritza prestatzen eta dastatzen
Eureka museora bisita
Tolosaldeko enpresetan lan praktikak burutzen
Tolosaldeko enpresetan lan praktikak burutzen
Tolosaldeko enpresetan lan praktikak burutzen
Tolosaldeko enpresetan lan praktikak burutzen
Agurra egunean Pasaian
Agurra egunean Donostian
Atarian prentsa artikulua:
Reunion Uharteko Merkataritzako ikasleak Tolosan izan dira


















iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina