Aurtengo egoera erabat hankaz gora jarri
 da Covid-19 aren krisia dela eta. Hala ere, ikastetxeko hiru ikasleek 
lortu dute beraien praktikaldia atzerriko herrialdeetan garatzea eta 
orain Euskal Herrian bueltan dira. Asko izan dira, zoritxarrez, 
praktikak bertan behera utzi behar izan dituzten edota epea baino 
lehenago bueltatzea erabaki duten ikasleak.
Ander
 eta BeƱat, Poloniako Wroclaw hirian dagoen klimatizazio instalazioak 
egiten dituen enpresa batean aritu dira praktiketan hiru hilabetez, 
ikastetxean ikasitako edukiak praktikan jarriz. Hodei, berriz, Pragako 
beste enpresa batean aritu da sare informatikoen inguruan egin dituen 
ikasketak praktikan jartzen.
Herrialde
 horietan ere konfinamenduan egon dira, baina pandemiak ez du gurean 
bezain gogor jo eta ekintza batzuk egiteko aukera egon da.
Ikasleek positiboki baloratu dute beraien esperientzia, nahiz eta ohiko ekintzetan murrizketak ere pairatu dituzten.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina