2023(e)ko azaroaren 3(a), ostirala

Digitech” KA2 proiektuaren baitan, irakasleentzat bigarren prestakuntza saioa burutu da

2023ko azaroak 2an, “Digitech” KA2  proiektuaren baitan, irakasleentzat bigarren prestakuntza saioa burutu da Tolosaldea LHII-n. Proiektuaren helburua, irakasle eta ikasleak gaitasun digitaletan trebatzea da,  jasangarritasun programak garatzeko.







Hau da behin-behineko web orria - plataformaren bertsioa.

 

https://www.digitechtoolbox.eu/

 



 

Saio horretan aztertu  diren edukiak eta erremintak hauek izan dira:


Digicomp 2.2.           Herritarrentzako gaitasun digitalen esparrua.

Prezi                     Dokumentu bati buruzko ideiak aztertu eta aurkezpenak egiteko programa bat da.

Mentimeter .       Mentimeter aurkezpen interaktiboak egiteko software bat da, eta audientziak zuzenean parte hartzen du bertan.


Home Assistant   Etxeko laguntzaileak zure energia-kontsumoa kontrolatzeko aukera ematen dizu, etxeko energia kudeatzeko funtzioarekin.



Gijon-en Lanbide Heziketako Erasmus+ mugikortasun jardunaldietan izan ginen.

 

Gijoneko CIFP La Laboral- en Sepiek antolatutako, Lanbide Heziketako Erasmus+ mugikortasun jardunaldietan izan ginen. Bertan, KA121- VET eta KA122-VET 2023-ko deialdiko mugikortasun proiektuei buruzko informazioa eta berriak helarazi zizkiguten. 






 



Erasmus+ berrikuntza proiektuei buruzko prestakuntza ikastaroan parte hartu dugu


2023ko urriaren 31 Tknikan burutu zen Erasmus+ berrikuntza-proiektuei buruzko prestakuntza-ikastaroan parte hartu genuen. Ikastaro honek parte-hartzaileei proposamen sendo bat arrakastaz aurkezteko beharrezko elementu guztiak ematea du helburu. Ikastaroak aukera emango die parte-hartzaileei: 
● Proiektu-proposamen baten elementu formal guztiak ulertzea (programa, funtsezko ekintzak, deialdiak, finantzak, hedapena, etab.). 
● Proiektuaren ideia bat garatzea eta nazioarteko balizko bazkideei modu eraginkorrean aurkezten ikastea.
 ● Beste irakasle batzuk ezagutzea nazioarteko sareak sortzeko jarduera batean, eta haiekin lankidetzan aritzea proposamen bat prestatzen

Abenduaren 14ean bigarren saio presentzial bat izango da, ondoren, online burutuko da hurrengoa eta azkenik Bruselasen (Belgika) garatuko da ikastaroaren azken zatia 2024ko lehen hiruhilekoan.






2023(e)ko urriaren 23(a), astelehena

Erasmus+ DigiWell proiektuko prestakuntza saioan partu dugu


Erasmus+ DigiWell proiektuaren esparruan, EIfI-Tech-ek helduentzako lan-saioak (ADWS) antolatzen ditu, helduentzat zein helduen prestatzaile/erakundeentzat. DigiWell Erasmus+ proiektua da, helduen hezkuntzan oinarritzen da eta erresilientzia digitala garatzea du helburu, segurtasun digitalaren eta ongizate digitalaren emaitza gisa. Beraz, helduentzako lan-saioek nazioz gaindiko ikaskuntza-metodologia bat eta prestatzaile eta ikasle helduentzako eskuliburu bat garatzen lagunduko dute.


Izan ere, DigiWell proiektua helduak ardatz dituen proiektua da, eta horrek esan nahi du helduen eta helduen prestatzaileen egungo egoera eta beharrak kontuan hartzen direla proiektuaren fase bakoitzean. Beraz, proiektua oso egokia da DIGITECH proiektuaren elkartearentzat, eta parte hartzea oso onuragarria da bi aldeentzat.

Ordubeteko bi saioetan, erresilientzia digitalaren sustapenari buruzko informazioa emango zaie parte-hartzaileei, eta EIfI-Tech-ek haien ikuspuntuak, iritziak, kontzientziazioa eta egungo itxaropenak jasoko ditu. Lineako gertaerak datuak biltzeko grabatuko dira. Horrek azken txosten bat idazten lagunduko du, helduen eta ikasle helduen prestatzaileentzako ikasketa-metodologia eta eskuliburua garatzen lagunduko duena.

Bazkideak, ekitaldi honetan parte hartzea eta laguntzea oso estimatua izango litzateke. Horregatik, datorren astean ordubeteko bi ordutarako gonbidapenak bidaliko ditut, eta gurekin bat egitea gustatuko litzaiguke.

2023(e)ko abuztuaren 20(a), igandea

Portugaleko Porto hirian burutu da In as in INclusion proiektuko 2. TPM bilera

 In as in INclusion KA2 proiektuko 2. Transnational Project Meeting bilera, Portugaleko Porto hirian burutu da 2023ko uztailak 13 eta 14ean .

Bilera honetan partaide guztiak izan dira eta proiektuan zehar burututako ekintzen balorazioa egin da. Bide batez, final report delakoaren prestakuntzan aritu dira bazkideak.

Oraingoan SIPE erakundea izan da bilera honen antolatzailea.

Oso balorazio onak jaso dira eta bertan azpimarratu da, proiektuko honetako emaitza nagusiak, Inclusive Training Plan eta Inclusion Booklet-a oso baliagarriak izango direla beste herrialdeetan inkluisio praktika onak nola garatzen dire ezagutzeko.

Bilera hau izan da proiketu honen azkenekoa. Oso lankidetza eta giro ona izan dute partaideak proiektu hau garatu den bitartean, eta guztiok besteengandik asko ikasi dute.

Zorionak partaideei egindako lanagatik eta inklusioa hedatzeko gure hezkuntza eta gizartean.









In as in INclusion proiektuko Multiplier Event saioa burutu dugu

2023ko uztailaren 23an,  In as in INclusion proiektuko Multiplier Event saioa burutu dugu Errenterian kokatuta dagoen Tknika zentruan. Zentru hau Euskal Lanbide Heziketako Berrikuntza Aplikaturiko Zentrua da eta bertan parte hartu zuten ikastetxe eta erakunde ezberdinetako irakasle, profesional eta hezitzaileak.

Partaide gehienak Euskal Herrikoak izan ziren eta atzerriko batzuk ere bertaratu ziren.

Multiplier Event honetan, proiektu honetan zehar landutako esperientziak eta lortutako emaitzak azaldu

dira. Inclusive Booklet eta Inclusion Training Plan-aren edukiak bertan erakutsi dira, baita ere, proiektuan sortutako web orrialdea, eduki guztiekin eta proiektuan oinarritutako app-a ere bai. Material guzti hau hizkuntza ezberdinetara itzulia izan da.

Ekitaldian partehartzaileek interes handiz entzun zituzten proiektuaren aurkezleen azalpenak eta arrakastatsua izan zen.








2023(e)ko uztailaren 2(a), igandea

Merkataritzako ikasleak Reunion Uhartean izan dira elkartruke batean.

 

Merkataritzako ikasle talde batek bi asteetako egonaldia burutu du Reunion Uhartean (Frantzia) ikasketak eta praktikak burutzeko. Proiektu hau, bertako Lycée La Vue Belle-ko bazkideekin, elkartrukeak gauzatzeko akordio baten baitan kokatzen da. Lehen aldiz 2018. urtean burutu zen bien arteko antzeko esperientzia.



Taldea ikastetxean

Lehenengo astean Lycée Vue Belle ikastetxean eskolak jaso dituzte.Bertan, gure ikasleek, Reunionekoekin osatutako kanpainaren parte bezala, Euskal Herriko toki esanguratsu eta gure kulturari buruzko informazioa zabaldu dute. Oso interesgarria izan da kultura desberdinak elkar partekatzea. Baita ere frantsesez eta gaztelaniaz merkataritza munduan ohikoak diren egoeretan erabiltzeko esaldiak eta hiztegia ikasi dute.





                                      


                                       

Bi ikastetxeetako ikasleak bertan elkarlanean


Bigarren astean, lantoki ezberdinetan beraien lan prestakuntza burutu dute. Horretarako jomugako
herrialdeko enpresa ezberdinetan aritu dira lan praktiketan: Intersport, But eta Kit-M.








Bi herrialdeetako ikasleek enpresetan praktiketan



Frantziar estatuaren parte den uharte honetan, jatorri, erlijio eta kultura anitzeko pertsonak daude eta hori dela eta oso aberatsa da ikuspuntu honetatik begiratuta.Horretaz gain, aisialdian, bertako edertasunez betetako tokiak ezagutzeko aukera ere izan dute.



Aurrera begira elkarlanean jarraitzeko asmoa azaldu dute bi ikastetxeetako ordezkariek. Esperientzia oso aberasgarria da ikasleentzat. Proiektu hau Erasmus+ programaren laguntzari esker burutu ahal izan da.

Proiektu hau Erasmus+ egitarauaren diru laguntzari esker burutu da.
2020-1-ES01-KA102-080538 proiektuaren baitan garatutako ekintza.