Tolosaldea LHIIko
elektrizitateko irakasle bat Sykkylvenen (Norvegia) izan da martxoan, job
shadowing jarduera batean parte hartzen, VGS eskolako lankideekin batera.
Esperientzia oso aberasgarria izan da
eta bertan ospatzen den aste internazionalean, parte hartu dugu.
Hezkuntza ikuspegi
berriak
VGS-eko ikasleekin
egunerokotasunean murgiltzeak euren metodologia eta proiektuak ezagutzeko
aukera eman digu. Norvegiako hezkuntza sistemak berdintasuna, inklusioa eta
natura-lotura ditu oinarri, ikasle guztiei ikasteko aukera berberak
bermatuz, jatorri sozioekonomikoa edozein izanda ere.
1. Sistema eta hezkuntza-politika
Norvegiako LH
sistema dual ereduan oinarritzen da: bi urte eskolan + bi urte enpresan. Horrek
irakasleari bere eskolan ezin ikusten duen egitura bat eskaintzen dio: enpresen
inplikazioa ez da borondatezkoa, egiturala baizik. Bertan ikusiko du nola
kudeatzen dituzten konpetentzia-markoak eta nola balioesten dute ikasleak maila
nazionalean.
2. Metodologia eta pedagogia
Norvegiako eskolek
"student-centred learning" filosofia oso barneratuta dute. Irakaslea
ez da ezagutza transmisore, ikas-prozesua diseinatzaile baizik. Proiektutan
oinarritutako ikaskuntza (PBL) oso hedatua dago, eta ikasleek errealitateko
erronkak ebazten dituzte. Horrez gain, ebaluazio formatiboa nagusitzen da: ez
nota, baizik eta prozesua.
3. Ikaslearen ongizatea eta autonomia
"Trivsel"
(ongizatea norvegeraz) kontzeptua hezkuntza-kultura osoan txertatuta dago.
Irakasleek ikasleen osasun mentala eta motibazioa aintzat hartzen dituzte modu
sistematikoan. Tutoretza pertsonalizatua eta norbere garapen plana (IOP) tresna
erabakigarriak dira.
4. Digitalizazioa
Norvegiako LH eskolak
digitalizazio maila altua dute. Ikasleek beren portafolioetan lan guztia
digitalizatuta gordetzen dute, eta irakasleek tresna digitalak erabiltzen
dituzte jarraipena egiteko. Lan munduko simulazio digitalak ere ohikoak dira.
5. Lankidetza eta komunitate profesionala
Irakasleek
"team teaching" eredua erabiltzen dute askotan, eta eskola-enpresa
harremanetan bitartekari aktibo gisa jarduten dute. Sektoreko sareak eta
kluster profesionalak oso garatuak daude.
6. Transferentzia: galdera giltzarria
Egonaldiaren balio
erreala ez dago ikusitakoan, baizik eta euskal testuingurura itzultzean zer
aldatzen den pentsatzean. Egin beharreko galderak dira: zer da zuzenean
aplikagarria? zer eskatzen du egokitzapen kulturala? zer ezin da inportatu?
Azken egunerako hausnarketa saio bat eta lantaldearekin partekatze plan bat
aurreikustea ezinbestekoa da.
Aste
Internazionalean Europako beste nazio batzuekin eta norvegiarrekin jarduera
ezberdinak egin genituen, lehenengo egunean, eskola ezagutu eta nazio
bakoitzaren aurkezpena eta afari internazionala, non nazio bakoitzak bere
janaria prestatzen zuen.
Bigarren egunean,
elektrizitate alorrekoek, 3D-eko inpresoren formakuntza bat egin genuen eta
hirugarren mundurako inkubagailuak sortzearen proiektua ezagutu genuen.
Norvegiar ikasle eta irakasleekin dinamika bat egin genuen horren inguruan.
Hirugarrengo
egunean, Alesund-eko hiria eta NTNU unibertsitatea ezagutu genuen,
Laugarrengo
egunean, naturan ibilbide bat egin genuen norvegiarrekin eta beraien errespetua
naturarekiko lehenengo pertsonan bizi izan genuen.
Bosgarrengo
egunean, Ekornes enpresa bisitatu genuen, non dena automatizatuta eta
robotizatuta dago.
Etorkizuneko lankidetzarako lehen pausoa
Esperientzia honek
harreman sendoak sortzeko aukera eman digu, gure ikasleek Norvegian lan
prestakuntza egiteko aukera ere ireki dugu. Zuzendari eta lan praktiketako
arduradunekin hitz egin genuen horren inguruan. Ea posible den!
Proiektu hau Erasmus+ egitarauaren diru laguntzari esker burutu da.
2025-1-ES01-KA121-VET-000322395
proiektuaren baitan garatutako egitasmoa.








iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina