Tolosaldea
LHIIko Merkataritza Jardueretako sei ikaslek bi asteko egonaldia egin dute
Reunion uhartean (Frantzia), Lycée La Vue Belle ikastetxearekin dugun
elkartruke-hitzarmenari esker. Urtez urte sendotzen ari den lankidetza honek
gure ikasleei nazioarteko esperientzia aberasgarria bizitzeko aukera eskaintzen
die.
Lehen
astean, ikasleek Lycée La Vue Belle ikastetxean parte hartu dute
merkataritzarekin lotutako hainbat jardueratan. Bezeroarentzako arreta eta
eguneroko lan-egoerak lantzeaz gain, frantsesez eta gaztelaniaz komunikatzeko
trebetasunak landu dituzte. Horretarako, bertako ikasleekin aurkezpenak egin
dituzte eta Kahoot bidezko jardueretan parte hartu dute, hizkuntza-gaitasunak
eta gaitasun digitalak modu dinamikoan garatuz.
Bigarren
astean, ikasgelan ikasitakoa benetako lan-ingurunean aplikatzeko aukera izan
dute. Praktikak Savannah merkataritza-guneko Intersport eta Weldom enpresetan
egin dituzte. Esperientzia horri esker, merkataritza-sektoreko eguneroko
jarduna gertutik ezagutu eta nazioarteko lan-testuinguru batean moldatzeko
aukera izan dute.
Ikaskuntzaz
gain, Reunion uhartea ezagutzeko tartea ere izan dute. Asteburuan uharteko
paisaia ikusgarriak eta natura aberatsa ezagutzeko aukera izan dute. Sumendiak,
mendiak, baso tropikalak eta kostalde ikusgarriak direla eta, Reunion
natura-zaleentzako helmuga aparta da.
Mugikortasun honek ikasleen prestakuntza akademikoa eta profesionala aberasteaz gain, autonomia, hizkuntza-gaitasunak eta kultura arteko konpetentziak garatzen lagundu die. Zalantzarik gabe, etorkizuneko erronka pertsonal eta profesionalei aurre egiteko esperientzia baliotsua izan da.
Egonaldi hau Tolosaldea LHIIk
eta Lycée La Vue Belle ikastetxeak urteetan zehar mantentzen duten nazioarteko
lankidetzaren emaitza da, eta Erasmus+ programaren helburuekin bat egiten du:
ikaskuntza, lankidetza eta nazioarteko esperientziak sustatzea, dualaren eredua
eta enpresekin duten lankidetza azaldu zizkiguten.
Proiektu hau Erasmus+ egitarauaren diru laguntzari esker burutu da. 2025-1-ES01-KA121-VET-000322395 proiektuaren baitan garatutako proiektua





.jpeg)
.jpeg)



iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina