2023ko urriaren 31 Tknikan burutu zen Erasmus+ berrikuntza-proiektuei buruzko prestakuntza-ikastaroan parte hartu genuen. Ikastaro honek parte-hartzaileei proposamen sendo bat arrakastaz aurkezteko beharrezko elementu guztiak ematea du helburu. Ikastaroak aukera emango die parte-hartzaileei:
● Proiektu-proposamen baten elementu formal guztiak ulertzea (programa, funtsezko ekintzak, deialdiak, finantzak, hedapena, etab.).
● Proiektuaren ideia bat garatzea eta nazioarteko balizko bazkideei modu eraginkorrean aurkezten ikastea.
● Beste irakasle batzuk ezagutzea nazioarteko sareak sortzeko jarduera batean, eta haiekin lankidetzan aritzea proposamen bat prestatzen
Abenduaren 14ean bigarren saio presentzial bat izango da, ondoren, online burutuko da hurrengoa eta azkenik Bruselasen (Belgika) garatuko da ikastaroaren azken zatia 2024ko lehen hiruhilekoan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina