2025(e)ko uztailaren 2(a), asteazkena

Jobshadowing esperientzia Groningenen – Tolosaldea LHII eta Alfa College elkarrekin


📍 Groninger, Herbehereak

📅 2025eko maiatza

Tolosaldea LHIIko Mekatronikako irakasle talde bat Groningenen (Herbehereak) izan gara  joan den maiatzean, jobshadowing jarduera batean parte hartzen, Alfa Collegeko lankideekin batera. Esperientzia aberasgarria eta inspiratzailea izan da, bai maila pertsonalean, bai profesionalean.

                                                             Irakasle partehartzaileak ikastetxean


 

Hezkuntza ikuspegi berriak

Alfa College-n ikasleekin batera klaseetan parte hartu dugu, eta proiektuetan oinarritutako lan-metodologia nola garatzen duten gertutik ikusi ahal izan dugu. Ikasleen autonomia, talde-lana eta irakasleen arteko koordinazioa oso nabarmenak dira, eta hausnarketarako bide ematen digute gure ikastetxerako ere.

Bestalde, ikasleen ebaluazioaren inguruko ikuspegi alternatiboak ezagutu ditugu: jarraipen pertsonalizatuagoa, feedback etengabea eta gaitasunen garapena oinarri hartuta.





Irakasleak praktika onak behatzen



Proiektuak eta industriarekin lotura

Egunotan, energia nodo bat bisitatzeko aukera izan dugu, baita ingeniaritza ikasleek fabrikazio adimendunaren inguruan garatzen ari diren proiektuaren aurkezpenaz gozatzekoa ere. Ikasleek beraiek gidatutako aurkezpenak eta erabilitako teknologia aurreratuak inspirazio-iturri izan dira.



                                                                 Ikasgelan azalpenak jasotzen

   

 

Etorkizuneko lankidetzarako lehen pausoa

Esperientzia honek harreman sendoak sortzeko aukera eman digu, eta ziur gaude etorkizunean lankidetza berriak sortuko direla bi ikastetxeen artean. Trukaketa hauek ikaskuntza aberasgarria eskaintzen dute bai irakasleontzat, bai ikasleentzat.

Eskerrik asko Alfa Collegeko lagunei harrera bikainagatik, partekatu duten ezagutzagatik eta eskainitako denboragatik. Itzulera poltsan ideiak, motibazioa eta ilusioa daramatzagu gure ikasleei eta lankideei transmititzeko.

#ErasmusPlus #Jobshadowing #Mekatronika #HezkuntzaBerrikuntza #TolosaldeaLHII #AlfaCollege #FabrikaAdimenduna #IkaskuntzaKooperatiboa #NazioartekoElkarlana


Proiektu hau Erasmus+ egitarauaren diru laguntzari esker burutu da.

2023-1-ES01-KA131-HED-000123969 proiektuaren baitan garatutako egitasmoa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina