Maiatzaren 13tik 15era, Suediako Finspång hirian izan ginen LCAMP 2025 Networking Camp konferentzian, Europa osoko lanbide heziketako profesionalekin batera. Curt Nicolin Gymnasiet zentroan egin zen topaketa, eta helburua argia zen: etorkizuneko lanbide heziketa eta industria aurreratua eskutik eramatea.
Hiru egunez, Europar batasuneko, Estatu Batuetako eta Kanadako 200 pertsonatik gora bertan izan ginen, hitzaldi, tailer eta bisita teknikoen bidez, Learning Factory kontzeptua gertutik ezagutzeko aukera izan genuen. Gaur egungo eta etorkizuneko erronkei nola aurre egin aztertu genuen, betiere VET (Vocational Education and Training) sistemaren barruan kokatuta.
Konferentzian zehar, hainbat esperientzia interesgarri ezagutu genituen:
Siemens Energy eta KL Industri AB bezalako enpresetan barrena ibilaldiak egin genituen.
Learning Factory baten funtzionamendua zuzenean ikusi genuen.
“Skill Finder”, “Self-assessment Tool” eta beste hainbat tresna digital berritzaile aurkeztu zizkiguten.
Gure Smart Colaborative Learning Factory
(SCLF)-aren inguruko azalpenak ematen
Gainera, beste herrialdeetako irakasle eta koordinatzaileekin harremanak estutzeko aukera izan genuen, eta gure ikastetxearen jarduna partekatu genuen. Bertan ikusitakoarekin, ideiak ekarri ditugu gurera, ikasgelan aplikatzeko asmoz.
Ez zen guztia lanarekin lotutakoa izan: egunerokoan, Suediako bizimodua eta ohiturak ezagutzeko aukera izan genuen, eta talde giro ezin hobean bizi izan genuen esperientzia.
Esperientzia aberasgarria izan da oso, eta etorkizunera begira, gure lanbide heziketako eredua berritzen lagunduko digu dudarik gabe.
Informazio gehiago www.lcamp.eu eta https://lcamp.eu/2025/05/15/lcamp-2025-conference-empowers-vocational-educators-to-shape-the-future-of-advanced-manufacturing/
ako hezkuntza-sistemaren funtzionamendua eta lanbide heziketaren antolaketa gertutik ezagutzeko aukera izan
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina