Atzerrian praktikak egin dituzten 2. mailako ikasleek beraien esperientziak partekatu dituzte 1. mailako ikasleekin. Horrela, bizitako esperientziak helarazita, lehen mailakoek informazio osagarri eta baliotsua izango dute etorkizunean, atzerrian praktikak egiteko aukera hartzeko orduan. Bide batez 25-26 ikasturtean Erasmus+ programak ikasleei eskeiniko dizkieten aukerak azaldu zaizkie.
2025(e)ko ekainaren 7(a), larunbata
Erasmus+ programak ikasleei eskaini dizkien esperientzia eta aukera berriak azaldu zaizkie
Tolosaldeako Mekanizazioko ikasleak, San Josepe Lizeokoekin elkartruke bat burutu dute
2025-eko martxoan Tolosaldeko Mekanizazioko ikasleak Hazparneko San Josepe Lizeoan izan dira beste urte batez. Bertan hainbat jarduera burutu dituzte bi egunetan: mekanizazioko tailerrean jarduerak burutu, ikastetxeko beste espezialitateetako instalazioak eta eskaintza ezagutu, inguruan altzarigintzan aritzen den Alki enpresa ere ezagutzeko aukera izan dute. Aisialdi eta ekintza kulturalak ere garatzeko aukera izan dute: pilota-jokuan elkar aritu dira eta Baionan bisita kulturala egiteko ere aukera izan dute.
Tolosaldea LHII-ko ikasleak San Josepe Lizeoan
Lizeoko instalakuntzak ezagutzen
Alki enpresa bisitatzen
Alki enpresako altzari bat
Hazparneko San Josepe Lizeoko Mekanizazioko (Bac Professionnel Maîtrise la Fabrication de Pièces par Enlèvement de Matière) ikasleak, Tolosan izan dira bi egunez. Harrerako jomugan jarduera ezberdinak burutu dituzte: ZKK mekanizazio fresagailu eta torneaketa jarduera ezberdinak, 3D inprimagailuak, elektrohigadura, diseinua etab.
San Josepe Lizeoko ikasleak Tolosaldea LHII-n bertako eskaintza ezagutzen
Honetaz gaiz, Ormaiztegin kokatzen den Irizar autobusen ekoizlea den kooperatiba ezagutzeko aukera izan dute, modu berean, aisialdiko jarduerak burutu dituzte, herri-kirolak eta beste kirol mota batzuk praktikan jarri dituzte Tolosaldeako Gizarte- eta Kirol Irakasuntza eta Animazioko ikasleen gidaritzapean. Urte batzuk badaramatzate elkartruke hau burutzen eta esperientzi oso aberasgarritzat jotzen dute mugaz bi aldeetako ikastetxeetako ordezkariek.
Ormaiztegin kokatzen den Irizar enpresan bisitatzen
Bi ikastetxetako ikasleak herri-kirolak praktikan jartzen
Gure esker ona adierazi nahi diegu hain harrera ona egin diguten bi enpreseei:
2025(e)ko maiatzaren 31(a), larunbata
Decazeville-n esperientzia aberasgarria: harreman berriak Okzitanian
Tolosaldea LHIIko irakasle talde bat Frantziako Okzitaniako Decazeville hirian izan da, CMQE If erakundearen eskutik antolatutako bisita batean parte hartuz. Jarduera honen bidez, Lycée La Découverte ikastetxea, UIMM prestakuntza zentroa eta Matière eta Lavayssière enpresak ezagutzeko aukera izan dute.
Oraingo esperientzia ere aberasgarria izan da hezkuntza eta enpresa arteko harremanetan sakontzeko, bai eta etorkizuneko lankidetza-aukerak aztertzeko ere. Frantziako lanbide heziketako eredua eta ikasleen prestakuntza dualaren antolaketa bertatik bertara ikusi ahal izan dute, beraien eguneroko lanarekin alderatuz eta ikasketa interesgarria eginez.
Etorkizuneko Industriaren Lanbide eta Kualifikazioen Campusa (Campus des Métiers et des Qualifications "Industrie du Futur") industria mekanikoaren arloan zentratutako sare bati ematen zaion etiketa da. Sare horretan bat egiten dute bigarren hezkuntzako (orokorra, teknologikoa eta profesionala) eta goi-mailako irakaskuntzako erakundeek, hasierako zein etengabeko prestakuntza-zentroek, ikerketa-laborategiek eta eragile ekonomiko zein elkarteek.
Bazkide-sare horrek elkarlanean dihardu sektorea prestakuntzaren, berrikuntzaren eta eskualdearen garapen ekonomiko eta sozialaren bidez bultzatzeko.
Etorkizuneko Industria CMQEari babesa ematen dion institutua Lycée La Découverte da, Decazeville herrian, Aveyron departamenduan.
Gure ikastetxea elkarlanean ari da LCAMP proiektuan. Learner Centric Advanced Manufacturing Platform for Centres of Vocational Excellence (CoVEs).
Eskerrak eman nahi dizkiegu CMQE If, Lycée La Découverte, UIMM, Matière eta Lavayssière erakundeei harrera bikainagatik eta esperientzia hau posible egiteagatik.
2024(e)ko abenduaren 23(a), astelehena
Madrilen izan gara Goi Mailako Hezkuntzako Erasmus+ proiektuen 2025ko deialdiko jardunaldietan
Madrileko "Fabrica Nacional de Moneda y Timbre" erakundean izan gara, bertan,
Erasmus+ Goi Mailako Hezkuntzako proiektuen 2025ko deialdiko jardunaldietan
parte hartuz. Ekitaldi hau 2024ko abenduaren 18an burutu da eta bertan, 2025 ekitaldiko
KA131,
KA171, KA220 buruz aritu ziren eta baita ere kontinente ezberdinen arteko
elkarlanaz: Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeekin izandako
elkarlanaren esperientziaz hain zuzen ere.
Oso jardunaldi interesgarria izan zen.
Lotura honetan aurkitu daiteke jardunaldiaren egitaraua.
2024(e)ko abenduaren 21(a), larunbata
Erasmus Days 2024 logo lehiaketa burutu da.
Erasmus Days 2024 ospatzeko, logo lehiaketa bat antolatu da ikastetxeko ikasleen artean.
Madrilen izan gara Erasmus+ 2024ko ekintzen hedapen jardunaldietan
Sepiek antolatuta, Madrilen izan gara 2024ko abenduaren 17an Erasmus+ 2024ko ekintzen hedapen jardunaldian. Bertan, urte honetan burutu diren ekintza eta praktika onak zabaldu dituzte. Agintariek eta erakunde ezberdinetako ordezkariek, 2024ko ekintza azpimarragarrietaz gain, digitalizazioaz, hezkuntzan eta prestakuntzan adimen artifizialak izango duen eraginez aritu dira.
Erasmus+ proiektu esanguratsuak erakutsi dituzte, eredugarri gisa, bertan inklusioa azpimarratzen
zelarik.
EITA sariak banatu dituzte, ikastetxean ongizatea sustatzeagatik eskeinitakoa.
Hizkuntzak aro digitalean. Europear hizkuntzen zigilua 2024.
2024 Kalitatezko proiektuei eskeinitako aitorpen ekitaldia.
Lotura honetan aurkitu daiteke jardunaldiaren egitaraua.
Behean, ekitaldiaren iragarki-kartela eta jardunaldiaren garapeneko irudiak
2024(e)ko azaroaren 5(a), asteartea
Erasmus Days 2024 ospatu ditugu ikastetxean
Beste urte batez, Europa osoan Erasmus Days egunak ospatu dira, Erasmus+ egitarauan baitan egiten diren ekintzak bistaratzeko asmotan. Ikasturte honetan, ekintza ezberdinak antolatu ditugu ikastetxetik aurrez aipatutako ekintza hauek zabaltzeko. Ikastetxeko partaide diren ikasle eta irakasleak beraien testigantza eskeini dute Erasmus+ proiektuarekin izandako esperientzia azalduz.
Erika, Caisen eta Manexek, atzerrian izandako lan prestakuntzaren esperientzia kontatu dute.
Izarok eta Norak, Reunion Uhartean ikasketa eta lan prestakuntzako burutu zuten testigantza eman dute.
Mikel eta Andonik, beraien atzerrian irakasleen prestakuntzarako ekintzen berri eman dute, azkenik, Olatz eta Juan Luis-ek Erasmus+ KA2 proiektuen berri eman dute, beraiek "In as In Inclusion" proiektuaren baitan izandako esperientzia azalduz.
Hemen zabaldu diren bideoak:
1. bideoa - Erika, Caisen eta Manex.
4. bideoa - Olatz eta Juan Luis










.jpeg)




.jpeg)
.jpeg)
.jpeg)















