2020(e)ko martxoaren 25(a), asteazkena

Bost herrialdetako hainbat ikastetxetako partaideok elkartrukea burutu dugu

“The Guardians of Europe” Erasmus+ KA2 proiektuan parte hartzen duten ikasle eta irakasleak Tolosan izan dira astebeteko egonaldia burutuz.
Bisitariak 20 ikasle eta 13 irakasle izan dira, Grezia, Polonia, Portugal eta Italia herrialdetakoak. Ikasleek gure ikastetxeko ikasleen etxeetan hartu dute ostatua, aurrez beraiek ere atzerriko beste ikasleen etxeetan egon ziren moduan. Guztira 50 pertsona baina gehiago izan dira ekintzetan parte hartu dutenak.
Elkartruke hau proiektu honek garatzen duen 5. meeting-a da. Proiektu honek bi helburu nagusi ditu: Kanpaina sozialen bidez jarrera prosozialak sustatzea eta Europako kultur ondarea ezagutzea, zabaltzea eta babestea. Proiektu honi hasiera Tolosan eman zitzaion 2018ko irailean eta Italian, Grezian eta Polonian izan ondoren, gure herria izan da oraingoan jomugako herrialdea.
Astebetez, ikasleek jarduera kulturalak burutu dituzte: tailerrak, lehiaketak, euskal sukaldaritza ikastaroa etab. Gure lurraldea eta bere ondarea ezagutzeko ere bisita ezberdinak egin dira: Donostian eta Tolosan bisita gidatuak, Albaola, Gaztelugatxe, Guggenheim Museoa, Bizkaia Zubia, sagardotegi bat etab.
Datozen hilabeteetan ikasleek Europako kultur ondarea babesteko kanpaina garatuko dute. Datorren maiatzean, Portugalen izango da bi urte hartuko dituen proiektu honen azken elkartrukea. Proiektu honek Erasmus+ programaren diru laguntza jasotzen du.


2020(e)ko martxoaren 8(a), igandea

Informatikariak Baionako Etxepare Lizeoara joan dira

Tolosaldea LHII-ko informatikariak Baionako Etxepar joan dira eta dinamika ezberdinetan parte hartu dute. Bertan Inmakuladakoekin batera eta Teleadin proiektuaren aterpean desio gabeko bakardadeari aurre egiteko moduak aztertu dituzte. 2020-02-03


Baionako Bernat Etxepare Lizeoko irakasle eta ikasleak gure ikastetxeko merkataritza alorrekoekin izan dira elkartruke batean

Baionako Bernat Etxepare Lizeoko merkataritza zikloko hamabi ikasle eta bi irakasle izan dira, bi egunetan zehar, gure ikastetxeko merkataritzakoekin elkartruke batean. Lehenengo egunean, besteak beste, Tolosa hirigunea ezagutu, Tolosa&Co, Tolosako merkatari elkarteak eskainitako hitzaldian parte hartu eta ikastetxeko kontsumo taldearen hornitzailea den, Altzoko Sabekoetxeko baserriko Behieko enpresaren produktu ekologikoak nola egiten dituzten ikusteko eta dastatzeko aukera izan genuen. Bigarren egunean, Irungo Plaiaundi Institutoan, merkataritzako goi mailako zikloak ikusteko aukera izan genuen eta beraiekin harreman handia duten logistikako XPO enpresa bisitatzeko ere aprobetxatu genuen. Elkartrukearen esperientzia bikaina izan da eta datorren ikasturterako harremana sendotzea adostu dute bi ikastetxeek.

                                                     Elkartrukeko partaideak ikastetxean


                                                  Tolosa ezagutzen bisita gidatu batean
          


                                                           Tolosa& Co ezagutzen



                                                                Altzora txangoa




Altzoko Sabekoetxeko baserria ezagutzen

Madrilen izan gara, Erasmus+eko 2019ko proiektuak hedatzeko jardunaldian.

Madrilen izan gara, Erasmus+eko 2019ko proiektuak hedatzeko jardunaldian. Ikastetxe ezberdinetako ordezkariek, Erasmus+ programak, beraien erakundeetan suposatu duen berrikuntza azaldu digute.






Reunion Uharteko hainbat ikasle gurean izan dira elkartruke proiektu baten baitan


Reunion Uharteko Saint Paul hirian dagoen Lycée Des Métiers La Vue Belle-eko 9 ikasle eta 2 irakasle Tolosan izan dira, 2 astez, ikasketa-jarduerak eta praktikak garatuz.
Ikasleak, Merkataritzako espezialitatekoak dira eta Tolosako eta Ibarrako establezimenduetan burutu dituzte beraien praktikak.
Ikasenpresa proiektuari eta erakusleihoak apaintzeari buruzko prestakuntza jaso dute ikastetxean eta Tolosako eskaparateak ezagutzeko irteera ere egin dute.
Ekintza eta irteera kulturalak egiteko aukera ere izan dute, herri kirolak praktikan jarriz eta Eureka Zientzia Museoa bisitatuz. Kultur-trukea egiteko, bi ikastetxetako ikasleek, bere herriko plater ezagunak prestatu zizkiguten, elkarte batean.
Alegiako Udaletxea ezagutzera ere joan dira eta bertan Alkateak harrera egin die. Bukatzeko, Donostiako elkarte batean, agur ekitaldia egin da.
Datorren urteko martxoan, gure ikasle eta irakasleak, hirugarren urtez, Indiar Ozeanoan dagoen uharte eder horretara joatea aurreikusiten da. Elkartrukea oso aberasgarria izan da eta parte hartzaileak oso gustura egon direla adierazi dute. Elkartruke proiektu hau, ERASMUS+ programako diru laguntzei esker burutu da.


                                                                 Taldeari harrera Tolosan


                                  Tolosaldea LHII-n Reunion Uharteari buruzko aurkezpena egiten


                               Tolosaldea LHII-n Reunion Uharteari buruzko aurkezpena egiten





                                Tolosaldea LHII-n Reunion Uharteari buruzko aurkezpena egiten



                                             Euskal Herriko herri kirolak praktikan jartzen


                                                Euskal Herriko herri kirolak praktikan jartzen



                                               Euskal Herriko herri kirolak praktikan jartzen



                                                       Alegiako udaletxean harrera




                                      Bi herrialdeetako sukaldaritza ezagutzen eta dastatzen




                                       Bi herrialdeetako sukaldaritza prestatzen eta dastatzen 


                                       Bi herrialdeetako sukaldaritza prestatzen eta dastatzen 


                                                               Eureka museora bisita




                                             Tolosaldeko enpresetan lan praktikak burutzen



                                           Tolosaldeko enpresetan lan praktikak burutzen




                                        Tolosaldeko enpresetan lan praktikak burutzen




                                            Tolosaldeko enpresetan lan praktikak burutzen




                                                           Agurra egunean Pasaian


                                                               Agurra egunean Donostian


                                                    
                                                         Agurra egunean Donostian


Atarian prentsa artikulua:

Reunion Uharteko Merkataritzako ikasleak Tolosan izan dira



Brasileko irakasle talde baten bisita izan dugu

ETHAZI metodologiaren inplatazioaz ikasteko, Brasileko irakasle talde baten bisita izan dugu

Gales-eko ordezkaritza baten bisita jaso dugu

Gure ikastetxean, Gales-eko ordezkaritza baten bisita jaso dugu, bertan, euskararen presentzia lanbide heziketan eta enpresan aztertu dugu.