Kultur-trukea egiteko, bi ikastetxetako ikasleek, bere herriko plater ezagunak prestatu zizkiguten, Alegiako elkarte batean.
2023(e)ko maiatzaren 4(a), osteguna
Reunion Uharteko (Frantzia) Merkataritzako ikasleak gurean izan dira elkartruke batean parte hartzen.
Kultur-trukea egiteko, bi ikastetxetako ikasleek, bere herriko plater ezagunak prestatu zizkiguten, Alegiako elkarte batean.
2023(e)ko apirilaren 30(a), igandea
Finlandiako hezkuntza sistema eta metodologiak ezagutzen Erasmus+ mugikortasun programarekin
Erasmus+ mugikortasun programaz baliatuta, martxoaren 29tik martxoaren 30era Tolosaldeako 5 irakasle Finlandiako Jyväskylä hirira joan dira bertako hezkuntza sistema eta metodologiak ezagutzeko asmoz. Taldea, alor ezberdinetako kideek osatu dute: 3 informatikari, mantentzeko bat eta administraritzako bat.
Mugikortasunean parte hartu duten irakasleak Jyväskylän
Bestetik, ikastetxe bereko tailer mekaniko batean egon dira.
Bertan, ikasleek lana eta azterketak nola egiten dituzten ikusi dute. Aipatzeko
da, zentro honetan azterketa guztiak era praktikoan egiten dituztela eta ikasle
bakoitzak ibilbide pertsonalizatua duela bere ikasketei aurre egiteko. Baita
ere, Gradiako psikologo, gizarte langile eta “campus coach” langileekin bildu
dira, beraien rolen nondik norakoak ezagutzeko.
Azkenik, ostalaritza ikasketetan oinarritzen kanpus bat
bisitatu dute. Zentro honetan, ikasleei nola ebaluatzen zaien azaldu diete.
Gainera, enpresekin duten harremanari buruzko azalpena jaso dute eta behar
berezi dun ikasleak nola tratatzen dituzten ikusi dute.
Partehartzaileak mahaia partekatzen bertako irakasleekin batera
Proiektu hau Erasmus+ egitarauaren diru laguntzari esker burutu
da.
2020-1-ES01-KA103-080111 proiektuaren baitan garatutako ekintza.
2023(e)ko apirilaren 27(a), osteguna
Ikastetxeko ikasleak atzerriko herrialdeetan ari dira lan praktikak burutzen
Gure ikastetxeko ikasleak, atzerriko herrialde ezberdinetan ari dira beraien lan praktikak burutzen Erasmus+ programaren baitan.
Txekiar Errepublika, Alemania, Kroazia, Italia, Polonia eta Portugal dira aurtengoan jomugako herrialdeak.
Hiru hilabetez empresa ezberdinetan bi ikasturtetan zehar ikasi dituzten edukiak praktikan jartzeko balioko die esperientzia honek.
Denbora honetan beraien gaitasun profesionalak garatzeaz gain, hizkuntza trebetasunak eta gaitasun pertsonalak ere areagotuko dituzte.
Maiatzaren amaiera arte jomugako herrialdeetan izango dira, beraientzako hain aberasgarria izaten ari den esperientzi hau bizitzen.
Bide batez, Strojarska Tehnička Skola Osijek ikastetxeko eskaintza, nazioarteko proiektuak eta instalakuntzak ere ezagutzeko aukera izan genuen.
Proiektu hau Erasmus+
egitarauaren diru laguntzari esker burutu da.
2021-1-ES01-KA121-VET-000006179, 2022-1-ES01-KA121-VET-000058524, 2021-1-ES01-KA131-HED-000006162, 2020-1-ES01-KA103-080111 eta 2020-1-ES01-KA102-080538 proiektuen baitan garatutako ekintza izan da.
2023(e)ko otsailaren 5(a), igandea
Eslovenian “In as in INclusion” KA2 proiektuko 5. bileran parte hartu dugu
Esloveniako Novo Mesto hirian dagoen Ekonomska šola Novo Mesto ikastetxearen eskutik,
burutu dugu beste 5 herrialdeetako ikastetxe eta erakundeekin batera “In
Partnership for promoting Succesful Inclusion from a European Perspective”
KA201 proiektuko 5. prestakuntzarako bilera.
Meeting honetan helburu nagusia, gutxiengoen
eta errefuxiatuen inklusioarekin egiten diren praktika onetaz ikastea izan da. Horretarako,
hainbat ekintza burutu ditugu jomuga honetan 4 egunez.
Ikastetxetik 6 irakasle izan dira bertan, guztira 25 irakasle baino gehiok hartu dute parte egitarau honetako ekintzetan.
Novo Mesto
Lehen egunean,
proiektuko partaideei ongi etorria egin zieten. Ikasleek ere emanaldia eskaini
zuten.
Ondoren Eslovenian inklusioa
nola lantzen den azaldu zuten bertako ikastetxeko partaideek.
Erakunde horietako batzuk
bisitatzeko aukera izan zen. Horrela, heziketa bereziko ikastetxe bat
bisitatzera joan ziren. Bertan, desgaitasun maila ezberdinetako ikasleentzat
heziketa eskaintzen dute.
Ikasgelan ikasleekin jarduerak burutzen
Ikastetxe honetan, ikasleen behar bereziei aurre egiteko baliabide ezberdinak dituzte, horien artean goiko irudian agertzen den zentzumenen gela.
Play Attention aplikazioaren erabileraren aurkezpena. Arreta faltaren nahasteak dituzten ikasleekin erabilgarria da.
Partaideek, Ekonomska šola Novo Mesto ikastetxean inklusioan inguruan egiten dituzten
praktika onak ezagutzeko aukera izan zuten.
Etorkinentzako
Esloveniar hizkuntza ikastaroak. Gehienbat Kosovo, Bosnia eta inguruko
herrialdeetatik etortzen dira etorkinak. Hizkuntza ikastaroak oso tresna
garrantzitsuak dira inklusioan laguntzeko.
Jatorri ezberdinetako
ikasleek beraien artean elkar ezagutzen eta partekatzen dituzte esperientziak,
beraien inklusioan laguntzeko. Horretarako
“In the flock with others” bezalako programak dituzte martxan.
Eguna bukatzeko, Novo Mesto herria ezagutu zuten
bertako irakasleen eskutik eta Petra Nograšek-en eskutik KCJT zentroan, bertako
dantza eta folklorearen erakustaldi bat ikusteko aukera izan zuten.
2. EGUNA 2023-01-18
Egun honetan Sotirov-era bidaiatu zuten.
Bertan nazioarteko tailer bat garatu zuten: Pedagogian sarrera
Bertan jarrera arazoak
dituzten haur eta gazteen inklusio praktika onak
ezagutzeko.
Haurrekin, lan egiten dute. Europan herrialde ezberdinek arazo mota
antzekoei egin behar diete aurre hezkuntzaren
eta pedagogiaren inguruan.
Beharrezkoa da garai
bateko ikuspegiak egokitzea.
Egindako eskulanak
Sotirov utzita berriro
Novo Mestora inguratu ziren. Bertan
DRPD - Association for Developing Voluntary Work Novo Mesto –gobernuz kanpoko erakundea
ezagutu zuten. Hemen, bolondresek etorkinekin egiten dituzten jarduerak ezagutu
zituzten, eskulanak, musika etab. Helburua, pertsona hauen
integrazioa harrerako lurraldean. www.nevladnik.info/si
3. Eguna 2023-01-19
Egun honetan Ljubljanara bidaiatu zuten eta ZRC SAZU
erakundean (The Research Center of
the Slovenian Academy of Sciences and Arts) Eslovenian ematen den immigrazioari
buruzko estatistikak eta ikerketak aurkeztu zituzten.
Ondoren, Slovenska Filantropija, boluntariotza
sustatzeko elkartea ezagutzeko aukera izan zuten. Bertan bolondresak lan egiten
dute errefuxiatu eta migratzaileen integrazioan.
Ljubljana ezagutzeko
aukera ere izan zuen taldeak. Bazkaria Skuhna.sl jatetxean izan zen. Atzerriko hainbat
erakundeek osatzen dute elkarte hau.
Taldearen
argazkia Ljubljanan
4. Eguna
2023-01-20
Egun honetan ikastetxeen ezaugarriak aztertzeko aukera izan zuten.
Haur hezkuntzako ikastetxe bat bisitatu zuten, Vrtec Ciciban Novo Mesto, bertan, ordezkariak ikastetxearen ezaugarriak azaldu zituzten, horretaz gain, haurrak hainbat ekintza eskeini zizkieten bisitariei: kantu emanaldia, kirol-jokoak etab.
Ondoren, anfitrioia den ikastetxera berriro itzuli eta bertan, ikastetxean eskaintzen diren ikasketak, lantzen dituzten proiektuak eta bertako instalakuntzak ezagutzeko aukera izan zuten.
5. LTTA bilera hau arrakastatsua izan da. Gure esker ona
adierazi nahi diegu antolatzaileei eta bertan parte hartu duten bazkide
guztiei. Denon artean hezkuntza inklusiboago baterantz joateko helburuarekin
jarraituko dugu lanean.
Hurrengo bilera, 6. LTTA, Euskal Herrian izango da, CIFP
Tolosaldea LHII-n hain zuzen ere. Gure lurraldean burutzen diren praktika onak
erakusteko gogotsu daude partaideak.
2023(e)ko urtarrilaren 11(a), asteazkena
Digitech KA2 proiektuko jarraipen bilera burutu dugu
Erasmus + programaren baitan, DIGITECH KA2 proiektuko jarraipen bilera burutu dugu gaur 4 herrialdeetako erakundeetako ordezkariak. Lehen eta bigarren hezkuntzako irakasleen gaitasun digitalak aztertzen ari gara une honetan.
.jpg)




.jpg)
.jpg)











.jpg)































