Erasmus+ mugikortasun programaz baliatuta, martxoaren 29tik martxoaren 30era Tolosaldeako 5 irakasle Finlandiako Jyväskylä hirira joan dira bertako hezkuntza sistema eta metodologiak ezagutzeko asmoz. Taldea, alor ezberdinetako kideek osatu dute: 3 informatikari, mantentzeko bat eta administraritzako bat.
Mugikortasunean parte hartu duten irakasleak Jyväskylän
Bestetik, ikastetxe bereko tailer mekaniko batean egon dira.
Bertan, ikasleek lana eta azterketak nola egiten dituzten ikusi dute. Aipatzeko
da, zentro honetan azterketa guztiak era praktikoan egiten dituztela eta ikasle
bakoitzak ibilbide pertsonalizatua duela bere ikasketei aurre egiteko. Baita
ere, Gradiako psikologo, gizarte langile eta “campus coach” langileekin bildu
dira, beraien rolen nondik norakoak ezagutzeko.
Azkenik, ostalaritza ikasketetan oinarritzen kanpus bat
bisitatu dute. Zentro honetan, ikasleei nola ebaluatzen zaien azaldu diete.
Gainera, enpresekin duten harremanari buruzko azalpena jaso dute eta behar
berezi dun ikasleak nola tratatzen dituzten ikusi dute.
Partehartzaileak mahaia partekatzen bertako irakasleekin batera
Proiektu hau Erasmus+ egitarauaren diru laguntzari esker burutu
da.
2020-1-ES01-KA103-080111 proiektuaren baitan garatutako ekintza.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina