2017(e)ko uztailaren 24(a), astelehena

Irakasle talde bat Italiako Fabrianon herrian praktika onak ezagutzen izan gara



TOLOSALDEA LHIIko 5 irakasle Italiako Fabriano herrian egon gara 2017ko maiatzaren 7tik 13ra, bertako hainbat enpresa eta ikastetxe ezagutzen, Erasmus+ proiektuaren baitan.
Fabriano, Erroma eta Florentzia artean dagoen 30.000 biztanleko herri bat da eta azpimarratu paperaren eta filigranaren herri bezala ezaguna dela, bai Italian bai mundu osoan ere, papera egiteko izan duen tradiziogatik. Industriak ere pisu handia izan du betidanik.
ARISTON THERMO SPAk dituen bi enpresa bisitatu ditugu lehenengo. GENGAko planta, non maila ertain eta handiko ur berogailuak egiten dituzten, 50,80 eta 100 litrokoak. CERRETOko planta, non ur berogailu txikiak egiten dituzten, 10,15 eta 30 litrokoak. 



Ariston Thermo Spa-k Gengan duen lantegian azalpenak jasotzen



Enpresa hauetan gure ikastetxeko Urko Gomez  eta Xabier Garcia Ariñok lan praktikak egiten ari direnez bere jarduera ikuskatzeko aukera izan dugu.
Fabrianon lan praktikak burutzen ari diren gure ikastetxeko ikasleekin




FABER SPAk Sassoferraton duen enpresa bisitatzeko aukera ere izan dugu, enpresa honetan ke-erauzgailuak edo mepansak egiten dituzte mundu guztirako, SIEMENS eta IKEArentzako adibidez. Enpresa honetan ere gure ikastetxeko Bertol ari da praktikak egiten.

Sassoferraton dagoen Faber Spa lantegian


Fabrianoko METALDESI (eraikuntza metalikoak) eta QS GROUP industriak automatizatzeko sistemak enpresak ere bisitatu ditugu. Esan beharra dago automatizatutako eta robotizatutako lerroak, mekanizazio eta kalitate sistema aurreratuak ikusteko aukera izan dugula.
IIS Merloni-Miliani lanbide heziketako eskolara ere bisita egin dugu, Italiako hezkuntza sistema ezagutu eta eskolako instalazioak ikusi ditugularik. Ikastetxe honek bi motatako ikasketak eskeintzen ditu, bi eraikuntza desberdinetan, ikasketa teknikoak ITIS Merloni institutuan, 346 ikasle eta 69 irakasle dituelarik eta lanbide ikasketak IPSIA Miliani institutuan, 221 ikasle eta 38 irakasle dituelarik. Ikasketa teknikoetan, Informatika eta telekomunikazioak, Kimika, Arte Grafikoak eta Mekanika-Mekatronika espezialitateak. Lanbide ikasketetan, Mantentze-laguntza teknikoa (2 kualifikazio desberdin operadore elektronikoa eta operadore mekanikoa)  eta Jantzigintza espezialitateak.
Italian  bigarren hezkuntza  bi zatitan dago banatua, 1. Maila 14 urtekin bukatzen dute eta 2. Maila 15 urtekin hasi, adin honekin 3 aukera desberdin dituzte Lizeoak, Institutu teknikoak edo Lanbide Heziketa Institutuak.

Italiako hezkuntza sistemaren eskema 


Ikasketa Tekniko zein Lanbide Heziketakoetan, prestakuntza praktikoa eta teorikoa konbinatzen dituzte.  5 urteko iraupena dute, lehenengo 2 urteak oso teorikoak dira eta hurrengo 3 urteetan alderdi praktikoa gehiago lantzen da. 3 bat hilabeteko lan praktikak egin behar izaten dituzte azken bi urteetan. Ikasketa hauek Unibertsitate edo Goi Mailako ikasketak egiteko aukera ematen dute.
Bai Institutu Tekniko zein Lanbide Heziketako Institutuetan 32 orduko lan astea dute
Ikastetxe eta enpresen arteko elkarlan gutxi dagoela sumatu dugu, ez dute elkarren arteko ezagupen handirik. Institutu Teknikoetako ikasleak lan praktikak egitea beharrezkoak badituzte ere, ikaslea bera da enpresa bilatu behar duena eta opor garaia baliatu behar du zeregin horretarako.

2017(e)ko ekainaren 20(a), asteartea

Gure ikastetxeko irakasleak Danimarkan izan dira harremanak sustatzen ERASMUS+ programaren baitan.

Gure ikastetxeko 6 irakasle Danimarkako hiriburua den Kopenhagen eta Odensen astebetez egon dira bertako ikastetxeak eta enpresak ezagutzen Erasmus+ proiektuaren baitan. Mugikortasun honen helburuak honakoak izan dira: bertako hezkuntza sistema, Dual sistema , lan praktiken kudeaketa , metodologiak, nazioartekotzea etab. ezagutzea. Bisitatuko ikastetxeak TEC-eko (Technical Education Copenhagen) Frederiksberg, Søborg eta Ballerup-eko kanpusak izan dira. Ikastetxe hau Danimarkako lanbide heziketako bigarren ikastetxe handienetako da: 5 kanpus, 775 langile , 4500 ikasle ditu. Bertan 25 espezialitate ezberdin irakasten dira.
Bertako lanbide heziketa erabat lotuta dago Dual sistemarekin, ikasle guztiak bere ikasketetan zehar mota honetako ikasketetan murgilduta egon behar dute. Esan beharrik ez dago enpresekin lotura handia dutela ikastetxeek. Ikasleek 3 urte eta erditik 5 urte eta erdira egoten dira ikasten. Normalean bigarren hezkuntzako ikasleak 15-16 urteekin hasten dira ikasketa teknikoak garatzen. Lehen ikasturtean 2 etapa daude,  20 aste ikasgai amankomunak landuz eta beste 20 aste aukeratutako espezialitatearekin zuzenen lotutakoak direnak.
Azken etapa hau amaitu ondoren azterketak egin behar dituzte eta ezarritako gutxiengoak gainditzen badituzte enpresa batekin kontratu bat sinatzen dute hurrengo urte-urteetarako.
Bigarren , eta hirugarren ikasturtean enpresan egoten dira denbora gehienez, ikastetxean soilik 10 aste igarotzen dituzte beharrezkoak dituzten edukiak jasotzen. Laugarren ikasturtearen erdi aldean edukiak ondo jaso dituzten egiaztatzeko froga ezberdinak egiten dituzte eta gaindituz gero dagokion titulua lortzen dute.
Dual Sistema honetan enpresa baten ikasten ari diren ikasle talde baten esperientzia ezagutzeko aukera izan dute Taastrup-en dagoen DISA enpresan. Bertan programaren arabera urte kopuru ezberdina egongo dira ikasleak enpresan beraien prestakuntza jasotzen.
Denbora honetan, atzerrian lana edota praktikak egiteko aukera ere izaten dute ikasleek.
Bisitaren beste helburu bat, Odense hirian dagoen Universal Robots enpresa bisitatzea izan da.
Bertan robot laguntzaileak egiten dituzte, enpresa hau 2005ean sortu zen eta teknologia berritzailea ekarri du honelako robot mota sortzen lehendabizikoak izan zirelako. Gure ikastetxean mota honetako robot bat badugu eta berarekin formazioa eskaintzen dugu.
Esan behar da parte-hartzaileak gustura etorri direla eta horrelako proiektuen bidez gure ikastetxeak atzerriko beste erakundeekin harremanak eraiki eta amankomunean proiektuak sortzeko aukerak sortzen dituztela.
Proiektu hau ERASMUS+ STT irakasleen prestakuntzarako Europar Batasunak ahalbidetzen dituen diru laguntzei eta Eusko Jaurlaritzarekoei esker finantzatua izan da.


TEC -FREDERISKBERG
TEC -FREDERISKBERG

TEC -FREDERISKBERG




 TEC -FREDERISKBERG


TEC -FREDERISKBERG
TEC -FREDERISKBERG

DISA ENPRESA


DISA ENPRESA

DISA ENPRESA

DISA ENPRESA

KOPENHAGE

KOPENHAGE



TEC -BALLERUP








TEC -BALLERUP

TEC -BALLERUP
TEC GLADSAXE Søborg

TEC GLADSAXE Søborg

UNIVERSAL ROBOTS - ODENSE

UNIVERSAL ROBOTS - ODENSE

UNIVERSAL ROBOTS - ODENSE



2017(e)ko apirilaren 6(a), osteguna

2016-2017 ikasturteko ikasleak atzerrira praktikak egitera joan dira ERASMUS+ programaren barruan


Aurreko urteetan bezala, aurtengoan ere gure ikastetxeko hainbat ikasle Europako zenbait herrialdetara joan dira. Ikasturte honetako jomugako herrialdeak hauek dira: Finlandia, Italia, Portugal, Irlanda, Polonia eta Eslovenia. Ikasle hauek herrialde horietako enpresetan praktikak egiten egongo dira, hiru hilabetez. Modu horretan, ELP ikasgaia bertan garatzeko aukera izango dute.


Mugikortasun hauek Erasmus+ europar programak finantzatzen ditu eta Eusko Jaurlaritzaren kofinanziazioa ere jasotzen dute.



Azken urteetan, atzerrira joaten diren ikasle eta irakasleen kopurua goraka doa gure ikastetxean, nazioartekotzeari gurean eman nahi zaion bultzadaren isla delarik.
 Beheko argazkietan proiektuko parte-hartzaile batzuk agertzen dira, beraien koordinatzailearekin batera.




     

  
Hauek dira ikasleen praktikaldiko argazki batzuk.
 
 Imanol Arambarri beste herrialde batzutako ikasleekin eta bere tutorearekin Jyväskylän (Finlandia)
                                                       

                                                         Imanol  Jyväskylän (Finlandia)


Bertol eta Urko Fabrianon (Italia) 


                                              Azzeddine Fabrianon (Italia) lanean.




                   
                                       Erik Fabrianon (Italia) lantokian.







Ander Liublanan (Eslovenia)





                                                                         

                                                   Jon Pragan (Txekiar Errepublika)








                                                 Carlos eta Iñigo Wroclaw-en lanean (Polonia)










                                                            
                                                            









2016(e)ko azaroaren 10(a), osteguna

NAZIOARTEKOTZE PROIEKTUEKIN LOTUTAKO LINK INTERESGARRIAK


Ondoren ikus ditzakezue atzerrian lana, praktikak, ikastaroak, boluntario aritzeko aukerak, hizkuntzak ikasteko aukerak etab. lortzea ahalbidetuko dizuten web orrialde eta plataforma interesgarriak.





EURES. Atzerrian lan egiteko aukera interesgarria. Lanbide heziketako atari europarra.


EURODESK: Europar egitasmo eta proiektuei buruzko informazioa lortzeko zerbitzua. Gazteei eta gazteekin lan egiten dutenei zuzendua.


EUROGUIDANCE: Europar Batasuneko beste herrialde batean ikasteko programa ezberdinei informazioa eskaintzen du



DROP'PIN: Gazte europarrak lana, praktikak, ikastaroak, bolondres aritzeko aukerak, hizkuntzak ikasteko aukerak etab.. partekatzeko erabiltzen dute. 



ETWINNING: Europako ikastetxeen komunitatea da. Bertan hezkuntzan ari diren taldeei (irakasleak, zuzendariak, liburuzainak ..etab) elkarren artean komunikatu, kolaboratu eta proiektuak garatzeko plataforma modura erabiltzen da.




ERASMUSINTERN.ORG: Europan zehar goi mailako ikasketak dituzten ikasleentzat, enpresak aurkitzeko bilatzaile bat.






2016(e)ko azaroaren 8(a), asteartea



Finlandiako hiru lanbide heziketako ikastetxeetako irakasleen bisita jaso dugu.

 



Finlandiako Jyväskylä-ko JAO, Tampere-ko Tredu eta Lahti-n dagoen Salpaus ikastetxeetako ordezkarien bisita jaso dugu.

Beraien helburuak hauek izan dira: gure hezkuntza sistema aztertzea, gure metodologiak ezagutzea, gure baliabideen berri izatea, ikasleek enpresetan egiten dituzten lan-praktiken eta formazio dualaren garapena nolakoa izaten den jakitea, eleaniztasun programari buruzko informazioa jasotzea, etab.

Bertan egon diren bi egunetan harrera izan dute Olatz Peon alkatearen aldetik, Tolosako Udalean, eta inguruko hainbat enpresa ere bisitatu dute bertako teknologia aurreratuaz jabetuz.

Gure herriarentzat euskarak duen garrantzia ere antzeman dute, ikasketa arautuak euskara hutsean garatzen ditugula jakin dutenean.

Aurrera begira lankidetzarako bideak ireki dira hango ikasleek Tolosaldeako enpresetan praktikak egiteko, ikastetxe bakoitzaren irakasleak beste herrialdean formazioa jasotzeko eta beste proiektu batzuetan elkarrekin aritzeko.
Bisita honek gure inguruko komunikabideetan ere oiartzun nabarmena izan du.





















Irudi gehiago:
                                                           Tolosaldea LHII Ikastetxean



                                                                Tolosako Udaletxean


                                                                      Tknikan Errenterian.


Pasaban enpresan Albizturren.