Pasa den maiatza
amaieran Italia iparraldeko Brescia eskualdera egin du bisita
Tolosaldea LHII ikastetxeko irakasle talde batek. Eskualde industrializatu
honen enpresak bisitatzeaz gain bertako Lanbide Heziketa eskolen
funtzionamendua ezagutzeko balio izan du. Ikastetxe eta enpresekin etorkizuneko
erlazio posibleak izateko lehen kontaktua ere izan da.
IIS C. Beretta Lanbide Heziketa
eskolan izan genuen bailarako lehen kontaktua, bertako handienetako den
ikastetxea da IIS C. Beretta. Beraien tailer eta zikloen formakuntza ikusteko
baliatutako bisita izan zen. Gure lan egiteko moduarekin antzekotasun handia
dutela ikusteko balio izan zuen, nahiz eta hezkuntza sistemek desberdintasunak
izan.
1. Irudia: IIS C. Beretta eskolara bisita
IIS B. Castelli izan da ikusitako ikastetxerik handiena, kontuan hartzekoa da Italiako
2. handiena dela. Oso ondo egokitutako zentroa da, tailer eta gela aurreratuak
dituzte ikasleen eskura, IIS Berettaren
antzera.
2. Irudia: IIS B. Castelli Lanbide Heziketa ikastetxera bisita.
Eskualdearen
sare industrialak sustatutako Lanbide Heziketa ikaskuntzak garatzen ikusteko
enpresa ezberdinetara bisitak egin ziren, sektore ezberdinetakoak hauek: mekanika, automatizazioa, mekatronika eta
galdaragintzakoak batez ere.
Bisitatutako
lehen enpresa galdaragintza eta soldadurari lotutako Inoxea enpresa izan zen, bertan altzairu herdoilgaitza lantzeko
teknikak ikusteko aukera izanik. Baita ere mekanizazioa eta egindako pieza eta
egituren merkaturatzea nola egiten duten azaldu zutelarik.
Meccanica Ponte Chiese enpresan makina erremintaren
erabilera automatizatua ikusi zuten. Pieza pisutsuak lantzen dituzte, horregatik
bertan erabilitako makinek sistema automatizatua dute biltegiratze eta mekanizatuak
ahalik eta azkarren eta zehatzen egiteko.
3. Irudia: Meccanica Ponte Chiese enpresara bisita.
Guztiz
ezagunak zaizkigun sukaldeko tresnak fabrikatzen dituen Pinti Inox enpresaren funtzionamendua ikusteko aukera ezin hobea
izan zen gure ikastetxean dauzkagun ziklo ezberdinak industrian ikusi ahal
izateko. Fabrikatze prozesu automatizatuek mekanika,
automatizazioa, robotika, mekatronika eta galdaragintzako ezagutzak ezin
bestekotzat dituelako.
4. Irudia: Pintinox enpresara bisita.
Ikusitako azken
enpresa Officina Meccanica Fratelli
Carminati izan zen, hain ezagunak ez diren beste mekanizatze prozesuak eta
hauen automatizatzeak ikusteko balio izan zuen.
5. Irudia: Officina Meccanica Fratelli Carminati enpresara bisita.
Esperientzia ezin
hobea izan da etorkizuneko erlazioak sortu ahal izateko, bai bertako eskolekin,
baita inguruko enpresekin ere. Beti ere eskertu beharrekoa da ikastetxeek eta
enpresek duten jarrera irekia beraien instalazioak, ezagutzak eta denbora
konpartitzeko, denontzako lagungarri izango delakoan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina