Gure ikastetxeko hiru irakasle, 5 egunez, Frantziako La
Reunión uhartean izan ziren.
Irakasleak, Tolosaldea LHIIko Iñaki Paz Arsuaga, Mikel
Arregi Urkia eta Andoni Arraras Gorostiza dira.
Egonaldiaren helburuak, Frantziako Hezkuntza eta bereziki
lanbide heziketako sistema gertutik ezagutzea eta bertan dagoen ikastetxe
batekin kolaborazioa indartu eta lotzea, Erasmus + inguruan gehien bat.
Lehen egunean, Saint Gilles herriko Liceé Vue Belle ikastetxean, Frantziako Hezkuntza Sistemaren ezagutza sakonagoa lantzeaz gain, bertakoen eta gure ikastetxea Tolosaldea LHII ren arteko kolaborazioa landu eta hobetzeko erlazioak eta akordioak adostu ondoren, bertan orain arteko Konbenioa aztertu eta adostu ziren.
Irakasleak, Lycée Vue
Belle aurrean
Bigarren egunean,
Licée Vue Belle ikastetxeko irakasle den Géraldine
THIZYren eskutik, inguruko (Savannah) enpresak bisitatu eta lan
moduak ezagutu genituen. Bertan ikasleen praktikaldien nondik norakoak
ezaguttu, aztertu eta landu genituen enpresatako zuzendaritza langileekin
batera.
Hirugarren egunean,
Licée Vue Belle ikastetxeko irakasle den Sandrine DIJOUXek lagunduta, Saint
Pierre herriko IUT (Instituto
Universitario y Tecnológico) bisitatu genuen, Merkataritza eta Marketing arloak
gehienbat eta bertako Yazid ALIBAYE zuzendariak eman zizkigun azalpenak.
Beraien lan moduak, hezkuntza sstema, nazioarteko harremanak, erasmus sistema,
eta abar landu ondoren, beraiekin kntaktu elkartrukaketa egin genuen,
etorkizunean elkarlan akordioak izan asmoz.
Ikastetxe Politekniko honek, aurretik beste ikastetxetan
batxilergoa ikasitako1000 ikasle inguru du. Bertan 3 urteetan zehar egoten
dira. Ondoren, lantoki edo empresa desberdinetara doazelarik eta bertako
langileak izatera pasatzen dira.
Unibertsitateko
irudia
Laugarren egunean, Licée Vue Belle ikastetxeko irakasle den Sandrine DIJOUXek lagundutaSaint Louis herriko ikastetxe politekniko eta oinarrizko lanbide heziketako Lycée Professionnel de Roches Maigreseko tailerrak ezagutu genituen. Bertan, Riviere anderearekin egin genuen lana eta bi hezkuntza sistemen antzekotasunak aztertu eta alderatu genituen. Etorkizuneko elkarlana ere landu genuen.
Argazkia: heziketako Lycée Professionnel de Roches Maigres
Bostarren eta azken
egunean, Saint Gilles herriko Lycée La Vue Belle ikastetxean, Sandrine
DIJOUXen eskutik, eta Nathalie MARAULTekin batera, FCT sistema desberdinen
azterketa eta bi herrialdeen sistema desberdinak landu eta aztertu ondoren
ezagutzak partekatu genituen. Onodren, bi ikastetxeetako zuzendaritzen arteko
akordioaren sinaketa gauzatu zen, orain arteko eta etorkizuneko elkarlana
sustatzen jarraitzeko.
Orokorrean
hitzegiteko, esperientzia oso aberasgarria eta gomendagarria guztiz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina