Azken bi ikasturteetan, pandemia dela medio, elkartrukeak bertan behera egon ondoren, aurtengoan berriro ekin diogu bi ikastetxeen arteko mugikortasunei.
Lehendabizi, Tolosaldeako mekanizazioko 1. mailako ikasleek, Hazparnera
joan ziren bi egunetarako eta ondoren,
San Josepeko Mekanikakoak gurera etorri ziren beste horrenbeste egunetarako.
Hazparnen, aeronautikarekin lotutako elementuak ekoizten dituen Lauak Bat
enpresa bisitatu zuten. Bertan, hegazkinen hainbat zati eraikitzen dituzte
zenbait material berezi erabiliz. Enpresa honek beste herri eta herrialdeetan
ere baditu lantegiak.
Ikasleek ikastetxea ezagutzeko aukera izan zuten, bertako ikasleekin hartu
emanetan aritu ziren eta makina ezberdinak aztertu zituzten mekanizazioko
tailerrean.
Ondoren, San Josepeko ikasleen egonaldia burutu zen Tolosan. Hazparneko eta
Tolosaldeko ikasleek, Ibarrako Apatta Erreka industrialdean kokatutako hiru
enpresa esanguratsu bisitatu zituzten: Lemu, Otsabio eta Mecanizados
Harri. Hiru enpresa hauek ere
mekanizaziorekin lotuta daude eta gure ikastetxeko ikasleek bertan egiten
dituzte praktikak. Bisitak oso interesgarriak izan ziren.
Honetaz gain, ikasleek Tolosako txoko ezberdinak ezagutzeko aukera izan
zuten, Tolosaldeako ikasleen laguntzarekin.
Tolosa ezagutzen bertako ikasleen eskutik
Bigarren egunean, Euskal kirolak
praktikatzeko aukera izan zuten, elkarren arteko harremanak erraztuz.
Ikastetxea ezagutu eta tailerrak aztertzeko aukera ere izan zuten. Azkenik, bi
ikastetxeetako ikasleek, Eureka Zientzia Museoa bisitatu zuten, egonaldiari
amaiera emanez.
Herri kiroletan bi ikastetxeetako ikasleak
Esperientziaren balorazio positiboa egin dugu eta, aurrera begira, gure
elkarlanarekin jarraitzeko asmoa azaldu dugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina