2019(e)ko ekainaren 2(a), igandea

Tolosaldeako irakasleek, Italiara mugikortasuna burutu dute, prestakuntza jasotzeko.


Hau izan da egindako mugikortasunaren egunerokoa:

2019ko maiatzak 12, bidaia, Gasteiz-Bergamo.

Parte hartzaileak: Oskar Soto eta Mielmari Imaz (Hozte eta Berokuntza sistemen mantentzea) eta Amaia Aranalde (Administrazio eta finantzak)

 













Maiatzak 13, astelehena.
Goizean Cooperativa Tempo Liberon aurkeztu gara (hauek gure bidaia kudeatu dute) eta bertako hezkuntza sistema azaldu digute. Tartean ezinduen trataera landu dugu. Lanbide Heziketan Enpresetan praktikak uztartzen dituzte, 7 aste inguru bigarren mailan eta 8 aste hirugarrenean.


Arratsaldean CFP Educo ezagutu dugu eta lanbide heziketa gehiago sakondu dugu. Eskola bera, lanbide heziketakoa izanik eta berokuntza eta iturgintzako familia dutenez, arlo teknikoa ere ikusi dugu; taillerrak, gelak, baliabideak,…




Eguna amaitzeko Bresciara bisita gidatua antolatu digute. Benetan aztarna erromatar garrantzitsuak ditu hiri honek. Oso aberatsa da historia eta aztarnei dagokienez.
 







Maiatzak 14, asteartea

Istituto Lunardi-ra bisita goizean. Bertan liceoa ikusi dugu, besteak beste espazioen erabilera nola tratatzen duten probatu dugu; anekdota gisan, gure bilera, irakasle ezberdinak, bestelako eskolako langileak eta baita klasean zeuden beste ikasle talde batekin ere partkatzeko aukera izan dugu.









Arratsaldean, GREENLAB enpresa ezagutu dugu. Efizientzia energetikoarekin guztiz lotutako enpresa da bera. Enpresa gaztea eta ideia oso garbiak dituzten teknikariez osatuta. Bertan eraikuntzen berrikuntza prozesuetan aplikatzen dituzten irizpideak azaldu dizkigute, tartean, Italiar arautegia ere nondik nora doan ezagutu dugu.


Maiatzak 15, asteazkena

CFP Scuola Bottega-rako bixita. Lanbide heziketako zentroa da bera. Iturgintza eta berokuntzako familia ikusi dugu besteak beste. Box formatuko gelaxkak dituzte pasilloetan muntatuta eta alternatuz postu ezberdinetatik pasatzen dira ikasleak. Tartean Italiar armadako hegazkin akrobaziak ikusi ahal izan ditugu. Horrela tokatu zaigu.

Eguerdian Bresciako 1000 miglia izeneko klasikoen topaketaren irteera ikusteko aukera izan dugu. Brescia-Erroma-Brescia ibilbidean lehenagoko eta oraingo automobil munduko makinariarik deigarrienak ikusi ahal izan ditugu.



Honenbestez, prestakuntzari dagozkion saioak horrela amaitzen ditugu. Orain asteburua aprobetxatuko dugu ingurua hobeto ezagutzeko eta igandean berriro ere Bergamo-Gasteiz hegaldiarekin amaituko dugu gure egonaldia.

Aberasgarria izan da. Berriz ere etortzeko prest!! Ah, benetan politak dira inguruan dauden laku naturalak




2019(e)ko apirilaren 23(a), asteartea

Tolosatik Finlandiara, hezkuntza sistema ezagutzera.


Gure ikastetxeko zuzendaritzako 6 irakasle Finlandiako Jyvaskyla hirian izan dira lau egunez bertako lanbide heziketaren ezaugarriak ezagutzen. Finlandiako bosgarren hiri handiena da eta bertan kokatzen da GRADIA ikastetxea. Ikastetxe honek lanbide heziketa eta batxilergoa ditu 2 campus-etan banatuta. 15000 ikasle baino gehiago hartzen ditu ikastetxe honek urtero eta 725 irakasle inguru ditu.
Eskola honen ezaugarriak ezagutzeko aukera izan dute gure irakasleek. Mugikortasun honen helburuak honakoak izan dira:
1. Finlandiako VET hezkuntza sistemaren erreforma ezagutu eta ikastetxea ezarpena aurrera nola eramaten ari den jakin.
2. Ikastetxeak martxan dituen europear proiektu desberdinen inguruko informazioa jaso.
3. Ekintzailetasuna nola kudeatzen duten ezagutu
4. Departamendu desberdinek nola lan egiten duten ezagutu.

Hau guztia ezagutzeko GRADIA ikastetxeko langile desberdinekin elkartu dira.
1) Ikasleen gidari funtzioa betetzen duten langileekin, zeinak ikasleei banakako
ikaskuntza ibilbidea diseinatu eta jarraipena egiteaz arduratzen diren.

2) Ikastetxeko zuzendariarekin. Berak ikastetxearen ezaugarriak eta erreformaren
inplantazioaren abantaila eta zailtasunak azaldu dizkie, baita finantziazio sistema ere.


3) Internazionalizazio arduradunarekin. Bere eskutik ezagutu ahal izan dituzte ikastetxea
murgilduta dagoen proiektu desberdinen nondik norakoak eta bertan parte hartzen
duten lurralde desberdinetako irakasleak.



4) Ekintzailetasun arduradunarekin. Berak azaldu dizkie ekintzailetasuna lantzeko aukera
desberdinak. Garrantzi handia ematen die ikasleek enpresa ideiak landu eta horiek
aurrera eramatea. Horretarako dituzte co-working, crazy town eta start-up factory
delakoak.

5) Irakasleak familia desberdinetako irakasleekin. Beraien errealitatea ezagutzeko
aukera izan dute, hala nola, irakasteko modua, ikasleen ezaugarriak,
erreformak suposatu dizkien abantaila eta zailtasunak eta dituzten baliabideak
formakuntza hori aurrera eramateko.




Bisitari amaiera emateko, ikastetxeko internazionalizazio arduradunarekin bisitaren balorazioa
egin ahal izan dute, bertatik zein gauza aplikagarri ikusten diren epe motz nahiz epe luzera
baloratuz eta balioan jarriz.

2019(e)ko urtarrilaren 26(a), larunbata

Paueko eta Iruñeako ikastetxeekin elkartrukea burutu dugu


 
Hiru egunez, Paueko BTP CFA Pyrenées Atlantiques eta Iruñako Virgen del Camino CIP ikastetxeetako ikasle eta irakasleak gure ikastetxean izan dira elkartruke egitasmo baten baitan. Guztira 12 ikasle eta 4 irakasle etorri dira eta Mantentzeko ikasleekin batera aritu dira elkarlanean.

                                                                            Taldeko argazkia
                                 

                                                 Ikastetxean ETHAZI metodologia praktikan jartzen



Ikastetxean egon diren bitartean, ETHAZI metodologia kolaboratiboa praktikan jartzeko aukera izan dute jarduera ezberdinak garatuz. Bide batez, zenbait kirol eta kultur ekintzak ere egin dituzte.

                                                              Kirol eta kultur ekintzak burutzen

                                                                            Ikastetxea ezagutzen

Horretaz gain Pasaiako Albaola euskal itsas-kultur faktoria bisitatzeko tartea ere aurkitu dute. Bere egonaldia Tolosa eta bere inguruak ezagutzeko baliagarria izan da, baita Nafarroako eta mugaz bi aldeetako beste ikastetxeekin harremanak sendotzeko ere.



                                                                                        Albaolan

                                                                                      Pasaian


Aurrera begira gure ikasleak Iruñeara eta Pauera joatea aurreikusten da, beste ekintza batzuk burutzeko. Proiektu hau PyireneFP egitasmoaren baitan burutu da eta bertako diru laguntza jaso du.